partekatu
Eneko Andueza: “Gu gara donostiar eta gipuzkoar gizartearen beharrei erantzuna emateko gauza garen bakarrak”
“Ia txantxa bat da alkateak guri esatea Donostiako erdigunean Topoaren inaugurazioa dela urte honetarako haren helburu nagusia. Inork ez dezala ahaztu nork defendatu zuen, nork garatu zuen eta nork amaituko duen”, gogoratu du PSE-EEko idazkari nagusiak erakundeetako karguekin izandako bilera batean
Ane Oyarbide: “Alderdi Sozialistak kudeatzen eta lideratzen dituen arloak dira benetan aldea eragiten dutena eta donostiarren bizitza hobetzen dutena”
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan, Alderdi Sozialista da Gipuzkoak aurrera egiteko eta erronka eta eraldaketa handiei erabakimenez heltzeko bermerik onena. Alderdiak mugikortasuna, etxebizitza edo ingurumenaren kudeaketa bezalako esparruetan erakutsi duen trebezia azpimarratu du Anduezak. “Gu gara donostiar eta gipuzkoar gizartearen beharrei erantzuna emateko gauza garen bakarrak”, esan du.
Lan on horri kontrajarriz, buruzagi sozialistak eraginkorrak ez diren bestelako kudeaketa-eredu batzuk kritikatu ditu donostiar hiriburuko Talent House jardunaldian bildutako udal eta foru karguen aurrean, adibide modura jarriz “EH Bildukoek zaborren kontuan utzi ziguten arazo galanta”. “Gipuzkoak esportatu egiten zuen zaborra, gogoratzen? Eta ez zen benetako konponbiderik egon sozialistak iritsi ginen arte barrabaskeria hura konpontzera”, esan du.
Eneko Anduezak, halaber, esan du Donostiako Metroa “ehuneko ehunean zigilu sozialista daraman funtsezko proiektu bat” dela, eta beste batzuek ezinezkoa zela zioten bitartean sozialistek Patxi Lopez lehendakariaren etapan nola bultzatu zuten gogoratu du. “Eta 2026 honetan egia bihurtuko da eta abian jarriko da sozialistek Eusko Jaurlaritzatik egindako lanari esker, lehen Iñaki Arriola eta orain Susana Garcia Chueca buruan dela”, adierazi du.
“Ia txantxa bat da alkateak beretzat hartu nahi izatea arrakasta eta guri esatea Donostiako erdigunean Topoaren inaugurazioa dela urte honetarako haren helburu nagusia. Ongi etorri obra horrek duen garrantziaren adostasun taldera, baina inork ez dezala ahaztu nork defendatu zuen, nork bultzatu zuen, nork garatu zuen eta nork amaitu eta martxan jarriko duen: sozialistek”, zehaztu du.
Euskal Sozialistak gara donostiar eta gipuzkoar gizartearen beharrei erantzuna emateko gauza garen bakarrak.
Jendearen bizitza hobetzearren lan egitera zuzentzen garelako, kalitate handiagoko zerbitzu publiko batzuk bermatuz, etxebizitza duin baterako aukera ahalbidetuz... pic.twitter.com/BeoKlfXxcN
— Eneko Andueza (@enekoandueza) January 10, 2026
“Gu jendearen bizitza hobetzeko lan egiteari emanik gaude Euskadin, Gipuzkoan eta Donostian” azpimarratu du PSE-EEko idazkari nagusiak, “kalitate handiagoko zerbitzu publiko batzuk bermatuz, etxebizitza duin baterako aukera ahalbidetuz edo berdintasuna eta kalitate handiagoko enpleguak sustatuz”. “Horixe da gure zigilua, horixe da eskaintzen duguna. Errealitate ukigarriak herritarren egunerokoa hobetzeko”, gaineratu du.
Buruzagi sozialistak, era berean, esan du PSE-EErentzat “uko egin ezinezko helburua” dela Euskadi lideratzea. “Urratsez urrats joan behar dugu, baina lehen zapalda iristear da. Urte bete barru egingo ditugun foru eta udal hauteskundeak dira”, zehaztu du. “Gure asmoa argi dago: udal gehiagoren buruan jartzea, aldundietan gure eragina handitzea eta gure erantzukizunak areagotzea”, azpimarratu du.
Auditz Akular, aukera oparoa
Donostiako Udaleko alkateorde eta sozialisten bozeramaile denak, Ane Oyarbidek, bere aldetik, esan du Alderdi Sozialistak kudeatzen eta lideratzen dituen arloak direla “benetan aldea markatzen eta donostiarren bizitza hobetzen” ari direnak. Eta esan du etxebizitzarako sarbidea dela donostiar gizarte kohesionatuago eta bidezkoagoa eraikitzeko sozialistek ardatz modura duten kontuetako bat.
Oyarbideren esanetan, Alderdi Sozialista “urrats nabarmenak” emanez ari da lideratzen arlo horretako politikak Eusko Jaurlaritzan. Eta deitoratu egin du EAJren eskuetan den Hirigintza zinegotzigoak “lurzoruaren kontuan benetako aurrerapenik” ez duelako egiten.
“Aukera galanta dugu Auditz Akularrekin 3.000 etxebizitza altxatzeko. Eta ematen du konfiantza jarri beharko dugula alkateak emandako hitzean, proiektu hori tiraderatik aterako duela dioenean. Baina, egia esan, zaila egiten zaigu harengan konfiantza jartzea. Are gehiago, Etxebizitza sailburuak hirigintzako garapen hori aurrera ateratzeko eskaini dion laguntzari uko egiten dioenean”, adierazi du.
Bileran, Denis Itxaso eta Susana Garcia Chueca sailburuez gain, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak, Azahara Dominguez eta Goizane Alvarez diputatuek, Alberto Albistegui Batzar Nagusietako bozeramaileak eta beste udal eta foru kargu batzuek hartu dute parte.