Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Gobernatzen dakien eta herri honetako jendearengan sinesten duen benetako ezkerra gara”

PSE-EEko idazkari nagusiak esan du proiektu sozialistak “kaleari entzuten” diola eta “herritarren arazoak konpontzeko” doala instituzioetara

Anduezaren esanetan, Barakaldok hiri-proiektu baten premia du, eta EAJk Amaia del Campo alkatearekin egindako kudeaketa kritikatu du: “errentetatik bizi da”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la candidata a diputada general de Bizkaia, Teresa Laespada, y el candidato a la Alcaldía de Barakaldo, Carlos Fernández | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du sozialistak direla gobernatzeko eta herritar gehienen interesak babesteko gaitasuna duen ezker bakarra. Herritarren beharrak entzuten jakiteak duen garrantzia azpimarratu du Anduezak, istituzio guztietatik konponbideak eskaini ahal izateko. “Gobernatzen dakien eta herri honetako jendearengan sinesten duen benetako ezkerra gara. Kaleari entzuten diona eta instituzioetara arazoak konpontzeko doana. Politika kohesionatuak aplikatzen dituena eta norabide finkoa duena”, adierazi du. 

Eneko Anduezak mitin batean hartu du parte Barakaldon Teresa Laespada ahaldun nagusigaiarekin eta Carlos Fernandez alkategaiarekin batera, eta balorazio positiboa egin du sozialistek gobernuetatik ezarri izan dituzten politikei buruz eta Etxebizitzaren Legea edo Lan Erreforma bezalako ekimenekin. Eta bi gai horietan kontrako jarrera azaldu izana aurpegiratu dio EAJri. “Herri honetan eman izan diren aurrerapen guztiak Alderdi Sozialistari esker etorri dira. Egiak azaleratu egin behar dira, aldarrikatu egin behar dira”, azpimarratu du. 

Euskadin enpleguak eta afiliazioak lortu dituen zifra errekorrak gogoratu ditu buruzagi sozialistak. Idoia Mendia lehendakariordeak Lan eta Enplegu Sailean egindako kudeaketa goratu du. Horrez gain, kritikatu egin ditu lehendakariak lorpen horiek beretzat hartuz esandako hitzak. “Guk esaten dugu baldintza hobeak nahi genituela langileentzat, eta horregatik onartu izan dugu lan-erreforma. Eta ekonomiaren eta enpleguaren alde egiten dugula apustu, eta inor atzean ez uztearen alde; horregatik jarri izan ditugu martxan ABEEak eta EBEPEak”, adierazi du.

Gobernatzen dakien eta herri honetako jendearengan sinesten duen benetako ezkerra gara.

Kaleari entzuten diona eta instituzioetara arazoak konpontzeko doana. Politika kohesionatuak aplikatzen dituena eta norabide finkoa duena. #VotaLoQuePiensas #VotaPSOE pic.twitter.com/WffP0BX1KF

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 18, 2023

PSE-EEko idazkari nagusiak esan du sozialistak gobernuetan daudela “egon beharrekora egoteko”, eta Elkarrekin Podemosi aurpegiratu dio “beste ezkerrari, ez den beste horri, mandatuak eginez ibiltzea”, EH Bilduri erreferentzia eginez. “Ezkerraren eta aberriaren artean aukeratu behar denean, aberriaren aldeko hautua egiten dute berehala”, esan du.

Anduezak gaitzespen hitzak izan ditu Amaia del Camporentzat ere, eta atsekabea azaldu du Barakaldok “hauspoa galdu” duelako eta “ilusio gutxien proiektatzen duen hiria” delako EAJeko alkatearekin. Kudeaketa sozialistaren “errentetatik bizi” dela esan du. Horren ildotik, esan du sozialistek oso ondo dakitela udalerriak zer behar duen. “Nola ez dugu, bada, jakingo, geuk egin dugu eta”, adierazi du.

“Eraginkortasuna eta erabakitasuna behar dira Barakaldok dituen arazoei aurre egiteko, garbitasuna edo segurtasuna, esaterako. Espazio libreak behar dira; finean, hiri-proiektu bat behar da”, esan du Carlos Fernandezen hautagaitzak auzoentzako prestatu duen plana goratzearekin bat.