Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Otsaila 2023

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Euskadi zatitzen gaituzten bideetatik joango ez denaren eta jendearen arazoei konponbideak ematera zuzenduko denaren bermea gara, Getxon bezala”

PSE-EEren idazkari nagusiaren esanetan, sedizio delituaren erreformarekin “ez da Espainia hautsiko”, eta politika sozialistekin “subiranismoa eta zatitu egin nahi duten proiektuak” hausten dira

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la candidata socialista a la Alcaldía de Getxo, Carmen Díaz | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Getxoko alkatetzarako hautagai Carmen Diaz jarri izan du sozialistek erakundeetan egiten duten lanaren adibide modura, eta ziurtatu du Euskadi ez dela joango “iraganean jasan izan genituen bideetatik”. Anduezak adierazi du PSE-EEko ordezkariek erakundeetan erakutsitako konpromisoari esker ez daudela horiek blokeatuta, bere garaian Getxon gertatu zen bezala, Aurrekontuak aurrera ateratzeko edo egitasmo garrantzitsu eta eraldatzaileenak aurrera eramateko gehiengo nahikorik egon ez denean.

Egungo alkateorde eta Gizarte Kohesiorako zinegotzi dena Getxoko alkatetzarako hautagai gisa aurkezteko ekitaldian, buruzagi sozialistarentzat PSE-EEk jorratzen dituen egonkortasun eta bizikidetza gakoei esker egin izan dugu aurrera arlo ekonomikoan nahiz sozialean, benetako arazoei erantzuna emanez.

“Horixe gara sozialistak, Euskadi zatituko gaituen bideetatik joango ez denaren bermea. Benetan axola denaz kezkatzen den alderdia gara: jendearen arazoak. Guk hitz egiten dugu arazo horietaz, horiek jartzen ditugu erdigunean, eta, garrantzitsuago dena: konponbideak proposatzen ditugu”, esan du.

Eta Zigor Kodearen erreforma hartu du adibidetzat: “Guztien ahotan dabil orain sedizio delitua, sozialistek Zigor Kodea Europako beste herrialde batzuen araudira egokitzeko sustatuko dugun erreforma hori. Batzuk mezu katastrofistak ari dira zabaltzen. Espainia hausten ari dela esatera mugatu dira gure historiako garairik ilunenetako bati amaiera eman zion zentzura mozioaren unetik. Eta ez da egia. Gobernuak bete egingo du bere legegintzaldia eta Espainia ez da hautsi”, adierazi du.

Benetan axola denaz kezkatzen den alderdia gara: jendearen arazoak. Guk hitz egiten dugu arazo horietaz, horiek jartzen ditugu erdigunean, eta, garrantzitsuago dena: konponbideak proposatzen ditugu #HacemosEuskadi
@psegetxo @carmen_diaz77 pic.twitter.com/T1qfKmwyY5

— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 11, 2022

Horren aurrean, Anduezak adierazi du azpimarratu beharra dagoela Pedro Sanchezen Gobernuaren politikek ekarri duten aldaketa: “Sozialistak gara herrialde honen batasuna hautsiko ez denaren bermea. PPrekin Espainia hausten ari zen, erreferendumak antolatzen zizkiotelako, hain zuzen horrexetarako, Espainia hausteko, eta Alderdi Sozialistarekin, berriz, subiranismoa, sezesionismoa eta herrialdea zaitu nahi duten proiektuak hausten dira. Horregatik diot sozialistak garela bizikidetzarako bermea”.

Sozialistek giza ezkutua eraikitzen betetako eginkizuna ere nabarmendu du PSE-EEren idazkari nagusiak: “Sozialistak gobernuetan gauden bitartean, giza ezkutu bat egongo da. Gehiengo soziala babestuko duten politika ausartak egongo dira. Bereak mesedetzera zuzentzen diren alderdiak dauden bitartean, sozialistek guztientzako herrialde hobe bat eraikitzen jarraitzen dugu”.

Egungoa bezalako koiuntura batean bankari eta enpresa energetikoei eska dakiokeen konpromisoa ere aipatu du. “Bestearen alde, herrialdea egitearen alde lan egiteko unea da. Koiuntura honen ondorioz irabazi itzelak lortzen ari direnak solidarioak izateko unea da, besteren alde ere lan egin dezaten herrialde bat egiten duen Ongizate Estatu hori eraikitzen jarraitzeko. Unea da horiei irabazi gehiago eta gehiago egiten ez daitezela itsutu esateko, guztien aberastasunaren alde, gutxi batzuen alde izan ordez, lan egiteko”, adierazi du.

Eneko Anduezak gorespen hitzak zuzendu dizkio Carmen Diezi, eta esan du laguna izateaz gain “langilea, dinamikoa, konpromisokoa, arduratsua, begirunetsua eta entzule ona” dela. “Aniztasunarekiko eta diferentearekiko begirunea da, elkartasuna, berdintasuna, feminismoa, berdea da, morea, ortzadarra, konstantzia da, sentiberatasuna, babeslekua, adiskidetasuna eta Getxok aurrera egingo duenaren bermea. Halaxe bermatzen du bere lanak”, azaldu du.