Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Memoriaren Eguna

Eneko Andueza: “Gure memoriatik ezabatzen baditugu gertatutako hilketak, mehatxuak eta jazarpena, emango luke ez direla gertatu”

1. argazkia
Eneko Andueza, Secretario General del PSE-EE, durante la ofrenda floral en el Día de la Memoria | Foto: Socialistas Vascos

Euskal Sozialistek egia eta erreparazioa eskatu dute terrorismoaren biktimentzako Memoriaren Egunean, jardunaldiaren lehen agertoki izan den Legebiltzarreko kanpoaldean. Ekitaldian parte hartu izan dute Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak, eta Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak. Han ziren, halaber, Txarli Prieto Euskal Ganberako presidenteordea eta Gloria Sánchez eta María Jesús San José legebiltzarkideak.

Memoria egia eta justizia da.
Baita ETAren amaieratik 10 urtera ere.
Terrorismoaren eta Poliziaren gehiegikerien biktima guztiak ditugu gogoan, memoriatik ezabatzen baditugu hilketak, mehatxuak eta jazarpena, ez direla gertatu emango lukeelako.#DíaDeLaMemoria pic.twitter.com/lXwGwHMZqs

— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 10, 2021

“Memoria egia eta justizia da. Baita ETAren amaieratik 10 urtera ere. Terrorismoaren eta Poliziaren gehiegikerien biktima guztiak ditugu gogoan, memoriatik ezabatzen baditugu hilketak, mehatxuak eta jazarpena, ez direla gertatu emango lukeelako”, adierazi du bere sare sozialetan Eneko Anduezak ekitaldiaren ondoren.

Anduezarentzat, batasuna izan behar luke horrelako egun baten ezaugarria: “Biktimak, haien duintasuna, eta erresistentziakoena da Memoriaren Egunaren izateko arrazoia. Horregatik, elkartuta partekatu behar dugu atzean etorkizun ilun bat utzi izana eta egun posible dela bizikidetza demokraziaren eta pluraltasunaren errespetuan eraikitzea”.

Guztiok batuta aitortza egitea bere sufrimenduan berdinak diren biktima guztiei izan da, beti, sozialistek bultzatu izan dugun #Memoriaren Eguna-ren helburua.
Gaur badu zentzua, 11 urte geroago, gizarte ondradu batek ezin diolako bizkar eman egiaren eta erreparazioaren konpromisoari.pic.twitter.com/Gi87qhwdop

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) November 10, 2021

Idoia Mendia lehendakariordeak Memoriaren Egunaren jatorria eta sozialisten ekimena gogoratu ditu. “Guztiok batuta aitortza egitea bere sufrimenduan berdinak diren biktima guztiei izan da beti sozialistek bultzatu izan dugun Memoriaren Egunaren helburua. Gaur badu zentzua, 11 urte geroago, gizarte ondradu batek ezin diolako bizkar eman egiarekin eta erreparazioarekin den konpromisoari”, adierazi du.

“Biktimengana zuzendutako gure begiradan beti egongo da uste sendoa ETAk sortu zuen min bidegabearentzat, beste terrorismo batzuk eragindako min bidegabearentzat eta Poliziaren gehiegikeriak jasan zituztenen sufrimenduarentzat azalpenik ez dagoela gogoratu behar denaz.