partekatu
Eneko Andueza: “Erakundeetatik hartu nahi ditugu erabakiak gure gizartearen aurrerabiderako, berdintasunak eta justizia sozialak lagunduta”
PSE-EEren idazkari nagusiak “gure garaiarekin eta gure lurrarekin” duen konpromiso sozialista azpimarratu du Mikel Torres lehendakariordea Forum Europan aurkeztean

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, herritar guztien ongizatea hobetze aldera sozialistek gobernuetan beren eragina gauzatzen jarraitzeko duten asmoa azpimarratu du. “Erakundeetatik hartu nahi ditugu erabakiak gure gizartearen aurrerabiderako, berdintasunak eta justizia sozialak lagunduta”, adierazi du. Buruzagi sozialistaren esanetan, PSE-EEk konpromiso bat du “gure garaiarekin eta gure lurrarekin”. Eta pertsonen beharretara zuzentzen den jokabide hori erakundeetara eramango dutela erantsi du, “denborarik gal ez dezagun”.
Eneko Anduezak Mikel Torres lehendakariordeak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailaren buruan egindako lana jarri du adibidetzat, eta “gehiengo sozial handi bat kezkatzen ez duten” kontuetan denbora ez galtzearen garrantzia azpimarratu du. “Nik uste dut Mikel Torres bezalako jendearekin posible dela herritarrek politikan konfiantza izatea”, gaineratu du lehendakariordea Forum Europan aurkeztean.
Erakundeetatik hartu nahi ditugu erabakiak gure gizartearen aurrerabiderako, berdintasunak eta justizia sozialak lagunduta.
Denborarik galdu gabe.
Horixe da gure konpromisoa gure lurrarekin eta gure garaiarekin.#EuskadiAquíyAhora pic.twitter.com/kBkvQewUDF
— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 5, 2025
“PSE-EEren aktiborik garrantzitsuenetako da. Egoten jakitea da, konfiantza, neurritasuna, lasaitasuna, arrazoibideak eta jakintzak ematea da. Eta aurpegirik onenarekin, beti. Mikel da herri honi gertatu izan zaion gauzarik onenetako bat. Eta halaxe ari da erakusten Gobernuan daramatzan lehen hilabete hauetan”, adierazi du.
Eneko Anduezarentzat, lehendakariordea “egiten duen guztian konfiantza jar dezakezun” pertsona bat da. “Beti leiala, une onetan, baina batez ere zailetan, gogorrenetan, horretatik hamaika bizi izandakoak baikara; eta beti alderdiaren, horren ideien eta euskal sozialismoaren zerbitzura”, adierazi du.