Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Lan Erreforma

Eneko Andueza: “EAJk eta EH Bilduk ez dezatela laburrera jolastu, ez daitezela atariko hika-miketan galdu lan erreformarekin”

PSE-EEren idazkari nagusiak Pedro Sánchezen Gobernuak agenda aurrerakoi batekin duen konpromisoa nabarmendu du, Etxebizitzarena bezalako legeekin, Euskadin onartutakoaren ildotik doana

Bizitzeko Gutxieneko Errenta "osorik" transferituko dela esan du legebiltzar taldeak, senatariek eta diputatuek Héctor Gómez Kongresuko bozeramaile sozialistarekin izandako bileran

1. argazkia
En la foto Begoña Gil, Eneko Andueza y Hector Gómez | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, alderdi politikoei –batik bat, EAJi eta EH Bilduri– eskatu die ez dezatela “laburrera jokatu” eta ez daitezela "atariko hika-miketan galdu”. Horrez gain, lan erreforma Diputatuen Kongresuan berresteko aldeko botoa emateko eskatu die.

 “Akordio historiko baten aurrean gaude. Kontsentsu mailagatik eta duen helmenagatik. Horregatik, garrantzitsua da hori onartzea, enpresa eta sindikatuekin adostutako terminoetan onartu ere. Ez da laburrera jokatzeko unea. Ez da atariko hika-miketan galtzeko tenorea. Erreforma on bat dugu, enpresa eta langileei susperraldiari heltzen lagunduko diena", esan du PSE-EEren euskal legebiltzar taldeak eta diputatu eta senatariek Héctor Gómez Kongresuko bozeramaile sozialistarekin izan duten bileran.

❌Ez da laburrera jokatzeko unea.
❌Ez da atariko hika-miketan galtzeko tenorea.

#lanerreforma on bat dugu, eta zeharo zuhurtziagabea iruditzen zait alderdi batzuek arriskuan jartzea horren onarpena, ez dakit zer estrategia alderdikoiengatik…

✅#Cumplimos pic.twitter.com/ml9njdAnSi

— Eneko Andueza (@enekoandueza) January 21, 2022

Anduezak alderdi abertzaleei gogorarazi die elkarrizketa sozialean adostutako legeriaren alternatiba indarrean dagoena dela, Mariano Raxoiren Gobernuak onartutakoa, alegia.

"Zein da alternatiba? PPren erreformara itzultzea. Eskubideak murrizten zituen, kaleratzea merkatzen zuen eta negoziazio kolektiboaren edukia husten zuen erregulazio batera itzultzea. EAJk eta Bilduk badakite hori. Horregatik, beste behin esaten diegu: ez daitezela izan zuhurtziagabeak, ez dezatela suarekin jolastu. Badakite (eta halaxe aitortzen dute guztiek) Pedro Sánchezen Gobernua dela eskuin muturrari galga jartzeko eta eskubideetan aurrera egiteko era bakarra, guztiei dagokie inplikatzea eta bultzatzea haren agenda eraldatzaileak aurrera egin dezan. Eta hori egiten ez duena eskuinaren ondoan ariko da jartzen. Hori egiten ez duena PP eta Vox alderdiei jokoa egiten ariko zaie Gobernua hau eraisteko euren ahalegin etsian”, adierazi du.

PSE-EEren idazkari nagusiak Terrorismoaren Biktimen Memoriala bisitatu zuen aurretik Héctor Gómezekin, eta Etxebizitzaren Legea ere aipatu zuen, Pedro Sánchezen Gobernuaren agenda aurrerakoia eta Euskadin 2015ean sozialisten bultzadaz lege aitzindari baten onarpena gogora ekarrita.

 

“Etxebizitzaren Legea urratsak emanez doa Ongizate Estatuaren bosgarren zutabe den horretan. Hemen, Euskadin, aitzindariak izan ginen sozialisten ekimen eta bultzadari esker, eta laster errealitatea izango da Espainia osoan, hori ere sozialisten ekimen eta bultzadari esker”, azpimarratu du Klima Aldaketaren eta Hezkuntzaren legeak, pentsioen erreforma, BGE edo Eutanasiaren Legea aipatuz.

Anduezaren hitzetan, Pedro Sánchezen Gobernua “betetzen ari da Euskadirekin ere”, ekonomia eta enplegua berrabiaraziz, jendearen osasuna bermatuz eta bidezko susperraldia bultzatuz.

 “Euskadirekin erabat konprometituta dagoen Gobernu batekin gaude, Euskadiren garapenarekin, krisiari emandako bere erantzunarekin, horren eraldaketarekin… asteartero Ministroen Kontseiluan erakusten duen bezala. Konpromiso hori eskumenen transferentzian ere islatzen da. Jada errealitatea da espetxe-erakundeen kudeaketa, errepideko garraioa… Eta halaxe izango da, horixe baietz, berandu baino lehenago Euskadira helduko den BGEa ere, eta osorik helduko da, gainera”, esan du.