Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Otsaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “PPk ez du eskrupulurik EH Bildurekin boterea banatzeko, Gasteizko batzordeetan egin izan duen bezala”

PSE-EEko idazkari nagusiak Feijoori aurpegiratu dio Marcial Doradorekin duen harremana, kontrabandista bat besterik ez zela esan eta gero.

Patxi Lopez: “Boto honekin, bere lehen etxebizitza alokairuan izateko lan duin bat izatea eta indarkeria matxista dagoenik ukatzen dituztenak infernura bidaltzea nahi duen gaztea defendatzen da”

Dani Senderos: “Eskuindarrek badakite ezin dutela lehiatu pertsonen beharrei erantzuteko politiketan, hori ez delako eurena”

Rafaela Romero: “Ez dago PSOEren eta euskal sozialismoaren arima ez duen aurrerabiderik, ezta ere lorpen demokratikorik”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a los cabeza de lista al Congreso por Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, Dani Senderos, Patxi López y Rafaela Romero, y el alcalde de Portugalete, Mikel Torres | Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak Portugaleten eman dio amaiera hauteskunde kanpainari, eta PPren gezurrak Pedro Sanchezen Gobernuaren argitasunarekin eta zintzotasunarekin kontrajarri ditu. Anduezarentzat, presidenteak egin duen kudeaketa “Europarentzako adibidea da”. Gaur gauean amaitzen den kanpainak balio izan du, haren esanetan, berresteko PPk beti gezurra esaten duela, Nuñez Feijooren eta Marcial Dorado narkotrafikatzailearen arteko harremanaz egin izan duen bezala, edo sestra bikoitzarekin aritzen dela, gaur bertan gertatu den bezala, EH Bildurekin adostu duenean Gasteizko Udaleko informazio-batzordeen presidentetza elkarren artean banatzea.

“Jakin izan dugu PP akordio batera iritsi izan dela EH Bildurekin batzordeetako presidentetzetarako. Kanpaina honetan jasan behar izan dugun guztiarekin, azken egunera heldu eta hara zer egin duten. Batzuk herritarren bizitza hobetzeko akordioak sinatzen ditugunean, ezduinak omen gara, baina haiek ez dute eskrupulurik boterea banatzea egokitzen denean. Oso serioa da, jasan behar izan dugun guztiaren ondoren”, adierazi du. “Orain berandu da, andre”, esan du Anduezak Rocio Juradoren abesti ezagunari keinu eginez, PPk EH Bildurekin akordioa aurrera eramateari uko egingo diola egindako iragarpenaren harira.

Anduezak antonimoen hiztegi bat gomendatu du PPk esaten duena eta egiten duena bereizteko, “popularrek esaten dutenean Voxekin ez dutela hitzartuko, hiru-lau bat egunera Voxekin hitzarturik duelako”. Pentsioak igo egingo dituztela diotenean, ez dituzte igoko; indarkeria matxistaren kontra borrokatuko dutela diotenean, Berdintasun Ministerioa ezabatuko dute; Ingurumen Ministerioak axola diela esaten dutenean, berriz, gertatzen dena da ukatu egiten dutela klima aldatzen ari denik”. “Mila aldiz errepikatzen den gezurra ez da horregatik egia bihurtuko, PPren politikan baizik ezpada bihurtuko”, adierazi du.

PPk ez du eskrupulurik EH Bildurekin boterea banatzeko, Gasteizko batzordeen egin duen bezala.

 

Kanpaina honetan jasan behar izan dugun guztiarekin, azken egunera heldu eta hara zer egin duten.

 

Dohakabeak izan behar.#VotaPSOE pic.twitter.com/xnXgFS8Hd1

— Eneko Andueza (@enekoandueza) July 21, 2023

Euskal buruzagi sozialistak hiru lurraldeetatik Kongresurako zerrendaburu direnekin partekatu du ekitaldi politikoa, hots, Patxi Lopezekin, Rafaela Romeroren eta Daniel Senderosekin, eta eskuina eta eskuin muturra gerarazteko boto baliagarria ematera dei egin du. “Ezin da boto bakar bat ere galdu. Bihotzarekin eman behar da botoa, baina baita buruarekin ere. Botoa PSOEren inguruan bildu behar da. Botoa eserlekua lortzeko beharrezko ehunekoa lortuko ez duten alderdiei emanez, eskuinari oparitzen zaizkio botoak. Botoa inbestiduran nor babestuko duten esaten ez dutenei ematea gauza bat egingo dutela pentsatuz gero kontrakoa egiten dutenei ematera arriskatzea da. Igande honetan, ez dago beste aukerarik. Ez badituzu haiek nahi, eman botoa Alderdi Sozialistari”, adierazi du.

Eta “herri askea, gizon eta emakumeak berdintasunean direna, etorkizunduna, pentsioekin, aukerekin, plurala, irekia, askotarikoa, zintzoa eta duina” bermatzeko “matxinada demokratikorako” dei egin du, Gobernu sozialistak lorpenetik lorpenera eta eskubidetik eskubidera eraikitzen jardun izan duen bezala.

Eta Correoseko profesionalak zoriondu ditu kanpaina honetan egin izan duten lanagatik, eta baita kazetariak ere, batez ere “komunikabide publikoetakoak”, kanpaina honetan eman duten informazioagatik.

Mikel Torres Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusiak ere PPren gezurrak izan ditu hizpide, baina Portugaleteko alkate ere denak nahiago izan du legegintzaldian zehar onartu izan diren neurrietara zuzendu, sektore sozial zabalen mesederako izan direnak. “Arriskuan dago dena. Demokrazian den tresnarik indartsuena dugu, botoa, harrotasunez defendatzeko”, adierazi du.

Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak, Patxi Lopezek, iragarri du hautsontziak “kemenez, konpromisoz, ausardiaz, duintasunaz, erresistentziaz eta itxaropenaz” beteko direla datorren U23an. “Ukabil eta arrosen botoak, herrialde honetan pertsonarik umilenak pertsonarik ahaltsuenekin parez pare jartzeko balio dutenak”, adierazi du.

Lopezek adierazi du boto sozialista emanez “bizitza osoa pentsio duin bat izatearren lan egin izan duten pertsonak defendatzen direla”. “Boto honekin, bere lehen etxebizitza alokairuan izateko lan duin bat izatea eta indarkeria matxista dagoenik ukatzen dituztenak infernura bidaltzea nahi duen gaztea defendatzen da”, esan du.

Bizkaitar hautagaiaren esanetan, berdintasunaren aldeko borroka “herrialde baten duintasunaren aldeko borroka” ere bada. Eta sozialistek ahulenentzat euren eskubideak defendatzeko tresna izateko duten garrantzia azpimarratu du. “Boto sozialista da jende ahaltsua kontrolatzeko beste botererik ez duen jendearen botere bakarra”, adierazi du.

Diruzalekeriari galga

Arabatik Diputatuen Kongresurako izango den zerrendaburuak, Daniel Senderosek, jendearen ilusioa, emozioa, gogoak eta sozialismoaren kausari emanik den militantzia azpimarratu izan ditu kanpainaren azken egunean. Sozialistak dira, Senderosen hitzak jasoz, “bankaren, energetiken, fortuna handien diruzalekeriari galga jartzen diotenak, eta zerbitzu publikoen eta politika sozialen faktura ordaintzeko gehiago ordainarazten dietenak”. Horrek, nonbait, kezka eragiten die “eskuintzarrari, ahaltsuei eta insolidarioei. “Horregatik, gezur beltzen kanpaina bat prestatu izan dute demokraziako presidenterik onenaren, hots, Pedro Sanchezen kontra”

Senderosek azpimarratu du eskuindarrak ezin direla lehiatu pertsonen beharrei erantzuteko orduan, eta horregatik jo izan dutela difamaziora, gezurrera eta gorrotora. “Eskuindarrek badakite ezin dutela lehiatu pertsonen beharrei erantzuteko politiketan, hori ez delako eurena, eurena publikoaren kontura negozioa egitea delako. Horrenbestez, grina makurretara jo izan dute, alegia difamaziora, gezurrera eta gorrotora. Kalitate demokratiko oso baxukoa da eskuin hori, eta sozialismo honek horiei gailentzeko erantzukizuna du gehiengo sozialaren laguntzarekin, eta gailentzea lortuko dugu”.

Gipuzkoatik Kongresurako den zerrendaburuak, Rafaela Romerok, sozialistek bakea eta bizikidetza lortzeko egin izan duten ekarpena nabarmendu du, bai Euskadin, bai Espainia osoan. Eta ETAren amaiera lortzeko Jose Luis Rodriguez Zapatero, Alfredo Perez Rubalcaba, Patxi Lopez edo Jesus Eguiguren bezalako gidari sozialisten ekarpenak jarri ditu adibide modura.

“Ez dago PSOEren eta euskal sozialismoaren arima ez duen aurrerabiderik, ezta ere lorpen demokratikorik. Ez dago gure sakrifizioa eta gure lana ez daraman bakerik eta askatasunik, eta ez dago bizikidetzaren aldeko gure apusturik ez daraman bakean eta askatasunean den gizarterik”, adierazi du.

“Tolerantziaren eta bizikidetzaren alderdiarentzat” eskatu du botoa gipuzkoar hautagaiak, “pertsona guztiak kabituko garen Espainia bat eta Euskadi bat egitea” delako bere helburu nagusia”. “Guztiok elkar adierazi, ulertu, hitz egin eta bateratu ahalko garen herri bat”, azpimarratu du.

Romeroren iritziz, Espainiak merezi du Pedro Sanchez bezala “garbi, zintzo eta jendearekin konprometiturik” den presidente bat. Eta Euskadiko eta Espainiako “gehiengoaren bultzadari” egin dio dei jende guztiarentzako politikak garatzen jarraitzeko. “Harro esan dezakegu Alderdi Sozialista dela Espainian eta Euskadin bizikidetza bermatzen duen alderdia”, esan du.