Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Batzuek hitzekin aldarrikatu dezakete beren burua, guk ordea egitateekin aldarrikatzen dugu, euskal politikaren ardatz zentrala gara”

PSE-EEk eragiteko duen gaitasuna eta lankidetzan eta akordioetan oinarrituta Euskadiren defentsan egiten duen lan ona azpimarratu du idazkari nagusiak

“Euskadiri ondo doakio, erakusten ari garelako badagoela herrialdea egonkortasunetik, lankidetzatik eta eskua luzatuta izatetik ulertzeko modu bat”, adierazi du Batzorde Nazionalaren aurrean

Anduezaren arabera, PP “nazionalistak sortzeko makina bat da, orain eskuin muturrekoak”, eta Voxekin dituen akordioak aurpegiratu dizkio

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en el Comité Nacional del PSE-EE junto a la presidenta del partido, Cristina González, el Secretario de Organización, Miguel Ángel Morales, y la Secretaria de Política Institucional, Begoña Gil Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, sozialistek euskal taula politikoan akordioen bidez betetzen duten zentraltasun rola goratu du. Anduezarentzat, eskua luzatuta izatearen bidezko jarduteko modu horrek Euskadi bidezkoago eta oparoago baten alde lan egiteko balio du. “Batzuek hitzekin aldarrikatu dezakete beren burua, guk ordea egitateekin aldarrikatzen dugu, euskal politikaren ardatz zentrala gara”, adierazi du.

“Euskadiri ondo doakio, erakusten ari garelako badagoela herrialdea egonkortasunetik, lankidetzatik eta eskua luzatuta izatetik ulertzeko modu bat”, esan du Anduezak Bilbon bildu den PSE-EEren Batzorde Nazionalaren aurrean. “Horixe izan da beti gure egiteko modua, lana franko egitea, eskuzabaltasunez, interes orokorra alderdiaren interesen aurretik jarrita”, adierazi du.

Eneko Anduezaren esanetan, egoera hori posible da “hauteskundeetan lortutako gure emaitzen eta erabakitzeko dugun gaitasunaren fruitu den eragiteko gaitasun horri esker”. “Hautsontzietako azken hitzorduetan igotzen joan diren emaitzak dira”, azpimarratu du.

“Botoa ematen diguten pertsonei, gugan konfiantza jartzen dutenei zor gatzaizkio. Eurei gatzaizkio eztabaidatu eta akordioak lortzeko. Ez dakit zer pentsatzen duen EAJk, baina nik oso garbi dut Alderdi Sozialistak badakiela non eta zertarako gauden elkarrekin. Espero dut euskal gizartearen ongizate komunaren bilaketak elkartuko gaituela. Horregatik gabiltza elkarrizketetan eta egiten dugu gure ezberdintasunak konpontzeko lan. Horixe da sozialismoaren oinarria, horrexek mugiarazten gaitu”, zehaztu du.

Badira bere burua hitzekin aldarrika dezaketen alderdiak.

Guk, Euskal Sozialistok, egitateekin aldarrikatzen dugu, euskal politikaren ardatz zentrala garelako.

Euskadiri ondo doakio sozialistak gobernuetan egotea, erakusten ari garelako badela... pic.twitter.com/OWFlOUlHWd

— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 21, 2026

Ildo horretan, buruzagi sozialistak adierazi du gobernuko bi bazkideek “funtsezko bide-orri bat” dutela Euskadik “aitzindaria izaten jarrai dezan eskubide eta askatasunetan”. Hala ere, esan du “ahotsa altxatu” behar izan dutela adostutakoa bete dadin, EAJk “EH Bilduren arrastoari” jarraituz Administrazioan euskararen eskakizunari buruz planteatzen duen erreformarekin edo Pasaiako portuaren sailkapena kentzearen inguruko desadostasunarekin gertatu den bezala. “EAJren planak gauzatzen badira, portua Lehen Mailako belar-zelaietan jokatzetik Lurraldeko Preferenteko lur eta lokatzazkoetan jokatzera pasatuko da”, ohartarazi du.

Euskadiko aurkari politikoei dagokionez, Anduezak esan du EH Bildu ez dela “ezkerreko ezer”, hasieratik bertatik eskaini baitio EAJri zerrenda bateratuetan joatea. PPri buruz, berriz, esan du nazionalistak sortzeko makina bat dela, orain eskuin muturrekoak, eta Voxekin egindako akordioak aurpegiratu dizkio, Abascalen alderdia gizentzeko besterik balio ez dutenak.

Eneko Anduezak, bestalde, sail sozialistek Eusko Jaurlaritzan egiten ari diren lana goraipatu du. “Bide-orri zehatz bat eta gobernu-akordio bat ditugu, Euskadi bide onetik daramana, nire ustetan”. Eta kudeaketa sozialistaren mugarri batzuk aipatu ditu adibide modura, esaterako Gizarte Segurantzako afiliazioan lortutako errekorra edo Mikel Torres lehendakariordearen lanari esker euskal enpresentzat zuzendu izan den 4.000 milioi euro baino gehiagoko laguntza.

PSE-EEko idazkari nagusiak, halaber, Denis Itxaso sailburuak bultzatutako etxebizitza-politiken anbizioa nabarmendu du, baita Susana Garcia Chueca sailburuak zuzendutako sailak mugikortasun jasangarria hobetzeko dituen proiektuak ere –adibidez, Topoaren lurrazpiko saihesbidearen inaugurazioa, Zabalganarako jarriko den tranbia edo Bilboko Metroaren 4. linea–, Javier Hurtado buru duen sailetik turismo arduratsuaren alde egindako apustua edo Maria Jesus San Joseren Justizia eta Giza Eskubideen sailburutzatik bizikidetza hobetzeko sustatutako memoria-politikak.

“Horixe da guk nahi dugun eta PSE-EEtik posible egiten dugun Euskadi. Eta herritarrak ari dira hori ikusten. Ari dira ulertzen, egitez, sozialistek egiten dugula posible sekula bizi izan dugun gizarte-ongizate mailarik handienean bizitzea gaur egun”, esan du.