Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSOEren Batzorde Federala

Eneko Andueza: “Bide-orri sozialistaren jarraipena dugu jokoan maiatzaren 28ko hauteskundeetan”

PSE-EEren idazkari nagusia izan da Euskal Sozialisten ordezkaritzaren buruan PSOEko Batzorde Federalaren aurrean, eta esan du pentsioak edo gizarte-ezkutua bezalako gaiak daudela jokoan

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante su intervención en el Comité Federal del PSOE celebrado en Madrid | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, PSOEko Batzorde Federalaren aurrean hitz egin duenean, esan du maiatzeko hauteskundeak proba bat direla herrialdean, autonomia erkidego guztietan eta Euskadin ere sozialismoaren bide-orriak jarrai dezan.

“Espainiarentzako eta Euskadirentzako une oso garrantzitsu baten aurrean gaude. PSOEk herrialde honetarako finkatu duen bide-orriari jarraipena emateko aukera dugu, hain zuzen, aurrean. Horregatik dira hain garrantzitsuak hauteskunde hauek, jokoan dugulako politika aurrerakoietarako, eskubide gehiago izateko, pentsioen bermerako edo gizarte-ezkutua eraikitzeko bultzada horren jarraipena”, adierazi du PSOEren kongresuen arteko organo gorena dena Ferrazeko egoitzan bildu denean.

 

#Euskadi-k eta #España-k asko dute jokoan #M28-ko hauteskundeetan.

Politika aurrerakoiak, eskubide gehiago, pentsioen bermea edo gizarte-ezkutua bultzatzeko bide-orri sozialistaren jarraipena dugu jokoan.#DefiendeLoQuePiensas pic.twitter.com/qn6YpO0PS9

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 18, 2023

Andueza izan da Euskal Sozialisten ordezkaritzaren buruan Batzorde Federalean. Batzorde horretan berretsi dira datorren maiatzaren 28ko udal, foru eta erkidegoko hauteskundeetarako zerrendak. “Alderdikideei eskatu diet maiatzaren 28 honetan gauza dezagula udalek, diputazioek eta autonomia erkidegoek bide-orri aurrerakoia sendotu ahal izatea”, adierazi du.

Euskal buruzagi sozialistarentzat, “bada politika egiteko modu bat Euskadin eta Espainian, akordioa eta lankidetza bilatzen dituena. Hori da Alderdi Sozialista protagonista duen egiteko modua, eta nik hemen azaldu dut horixe dela modurik onena, gure lemak dioen bezala, pentsatzen dudana defendatzeko, Euskal Sozialistek pentsatzen duguna”.

Batzorde Federalaren aurrean egin duen mintzaldian, Rodolfo Ares zendu berria izan du gogoan Anduezak. Haren esanetan, “bakearen eta askatasunen aldeko borrokalaria” zen, eta bertaratutako guztiek txalo beroekin erantzun die hitz horiei. “Ez dezatela gauza hauekin jokatu”, esan du Isabel Diaz Ayusok PPren txat batean zioen “Hil itzazue” hitzen harira –Madrileko Asanbladako ezkerreko ordezkariei buruz esan zituen hitz horiek Ayusok–. “Gu bakea eta askatasuna defendatzeagatik hil izan gaituzte, apirilaren 15 honetan omenduko dugun Rodolfo Aresek defendatu izan zuen bezala. Baina argi izan behar duzue gauza bat: Rodolfori egin diezaiokegun omenaldirik onena maiatzaren 28ko hauteskundeak irabaztea da”, esan du.