Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Prentsaurrekoa

Eneko Andueza: “Ezin diegu euskal gizartearen erronkei heldu Europa osoa murgilduta dagoena eztabaidatzen hasi gabe”

Euskadi ez dela “irla bat” gogoratu du PSE-EEren idazkari nagusiak, eta esan du “dauden tresna guztiekin” erantzun behar zaiola daukagun egoerari.

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante su intervención ante la prensa para explicar los contenidos de la reunión de la Comisión Ejecutiva | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, baztertu egin du euskal gizarteak aurrean dituen behar eta erronkak edo Ukrainako errusiar inbasiotik eratorritako zailtasunak konponbide global batzuk eskainiko dituen ikuspegirik gabe jorratu ahalko direnik. Batzorde Exekutiboaren bileraren berri emateko antolatutako prentsaurrekoan, Anduezak esan du Euskadik ezin diola ihes egin inguru geopolitikoari.

Ezin diegu euskal gizartearen erronkei heldu Europa osoa murgilduta dagoena eztabaidatzen hasi gabe.
⁰Euskadi ez da irla bat.⁰
Ezin gara itsu egon gure ingurune geopolitikoari, hemendik 3.000 kilometrotara gerra bat dagoenean.
#HacemosEuskadi pic.twitter.com/WTzn8hbrbf

— Eneko Andueza (@enekoandueza) September 20, 2022

 “Ezin diegu euskal gizartearen erronkei heldu Europa osoa murgilduta dagoen egoera eztabaidatzen hasi gabe. Sekula ez da horren bistan egon hori, gaur egun, geure etxetan eta geure enpresetan ari gara sentitzen hemendik 3.000 kilometrotara gertatzen ari den gerra baten ondorioak. Euskadi ez da irla bat, ezin gara itsu egon gure ingurune geopolitikoari”, adierazi du.

Energiaren prezioen igoerari buruz, Anduezak esan du sozialistak gobernu guztietatik ari direla horren ondorioak arintzeko eta kogobernantzaren eredua defendatu du, leialtasunean eta koordinazioan oinarritzen dena. “Ditugun tresna guztiekin ari gara erantzuten egoera honi”, esan du. Eta kostu energetikoen igoeraren aurrean “berehalakoari erantzuteko” neurri gehiago aipatu ditu, eta baita Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren igoera, Gutxieneko Soldatarena, pentsioen errebalorizazioa edo ikasketarako beken zenbatekoen igoera bezalako beste batzuk ere.

PSE-EEren idazkari nagusiak Eusko Jaurlaritzatik onartu diren ekimenak jarri ditu adibide modura, hiru sailburuak direla horiek gidatzen, batzuk eraldakuntza kutsukoak, esaterako Idoia Mendia lehendakariordeak sustatutako Lanbideren erreforma, beste batzuk koiunturaren araberakoak, Arriola sailburuak gidatuta garraio publikoaren hobaria %50era igotzea, kasu. “Euskadi ezin da atzean geratu. Hark ere lagundu behar du borroka honetan”, esan du.

Erronkarik hurbilenekoak aipatzean, buruzagi sozialistak esan du “egin gabeko lanak” daudela Euskadin, energia berriztagarrien garapena, esaterako. “Ezin dugu izan euskaldunok kontsumitzen dugun energia guztiaren %17 ere berriztagarria ez izatearen luxua”, erantsi du. Eta 2050era begira berotegiko gas-isurpenetan neutroa izango den ekonomia lortzeko lanean jarraitzen dela azaldu da.