Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Lasarte-Oria

Eneko Andueza: “Ez dago ezer baliagarriagorik, sozialagorik eta ukigarriagorik sozialisten politikak baino”

PSE-EEren idazkari nagusiak legegintzaldiaren “amaiera zakar” batez espekulatzeari uzteko eskatu dio gainerako alderdiei Santos Cerdán PSOEko Antolakuntzako idazkariarekin batera: “Gobernu honek luzerako txirrika dauka”

Buruzagi sozialistak José Ignacio Asensioren eta Agustín Valdivia alkatearen lana nabarmendu ditu Lasarte-Oriako Sozialisten egoitza berriaren inaugurazioan.

Asensiok sozialistak pluraltasunaren berme direla azpimarratu du: “Hau ez da nazionalisten arteko joko bat, guztien ahotsak entzunak izan behar dira”

1. argazkia
Eneko Andueza en las calles de Lasarte-Oria. Fuente: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du ez dagoela herritarrentzako horren politika baliagarriagorik sozialistek erakunde guztietan eta, batik bat, Espainiako Gobernua egiten ari direnak baino. Eta gainerako alderdi politikoei galdegin die utz diezaiotela Pedro Sánchez buru den exekutiboari kaltetzearren kontuak egiteari.

 “Hau ez da Kongresuan astero Gobernuari kalte gehien nola eginen diodan kontuak ateratzen ibiltzea. Zure botoak eta zure eragina jendearen bizitza hobetzen erabiltzearen kontua da. Baliagarria izateko. Eta, gaur-gaurkoz, ez dago boto baliagarriagorik, ez dago sozialagorik, ukigarriagorik, sozialistek Gobernuan aurrera eramaten ari garen politikak baino. Eta horien alde jarraituko dugu egunero borrokan erakunde bakoitzean, udal bakoitzean eta gobernu bakoitzean”, gaineratu du.

Eta Gobernua ahultzeko beste alderdi batzuen maniobrez ohartarazi du: “Ikusten dugu alderdi batzuk nola ari diren legegintzaldiaren amaiera zakar baten ideiarekin jokatzen. Eta nik lasai egoteko esaten diet. Ez dela hori gertatuko. Gobernu honek txirrika daukala, luzerako txirrika, gainera. Etorkizuneko proiektua dagoelako. Erabakimena dagoelako. Alternatiba bakarra PPren eta eskuin muturraren eta urteotan lortu izan ditugun aurrerapen guztiak eteteko gurdi horretara igo nahi dutenen lotsaren batuketatik datorrelako.

Dagoeneko aspaldiko kontua da gure herriko etxeek erasoetatik babesteko bunkerrak izateari utzi ziotela, gure auzotarrekin egoteko topagune izateko, euren beharrei entzun eta konponbideak emateko. Gaur, Lasarteko Herriko Etxearen ateak zabaltzen ditugu pic.twitter.com/FKgFY3MemQ

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 14, 2022

Anduezak Lasarte-Oriako Sozialisten egoitza berriaren inaugurazioan hartu du parte Santos Cerdán PSOEko Antolakuntzako idazkariarekin batera, eta esan du Alderdi Sozialistak bere bideari jarraituko diola “eskubideetan aurrera egiten, zerbitzuetan sakontzen, gaurko arazoei erantzunak ematen eta herrialdea biharko eraldaketetarako prestatzen”.

“Horixe da Lasarten egiten ari garena, Gipuzkoan, Euskadin eta Espainia osoan egiten duguna. Batu egin nahi duenaren eskutik, baina Pedro Sánchezen eta PSOEren lidergoarekin”, adierazi du sozialistek lortutako lorpenak errepasatu ondoren, hala nola Europako funtsak, lan-erreformarako bideratutako aldaketak, DSBEren lege berria, gasaren gaineko sabaia, gasolinaren hobaria, euskal eta espainiar etxebizitzei buruzko legeak, pentsioen igoera, ABEEak enplegua babesteko erabiltzea pandemiaren krisian, edo DGDSa ezartzea.

Buruzagi sozialistak José Ignacio Asensio Ingurumen foru diputatu eta Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiaren eta Agustín Valdivia Lasarte-Oriako alkatearen lanak goraipatu ditu. Eta gogoratu du Next funtsak direla “pizgarrien politika, milioi askotakoak, kantitatean eta jomugan aurrekaririk ez duena”, baina atzeraezinezko erreformei heltzeko daudela, etorkizunean beste esparru batzuetan eman beharko diren bezala, zainketetan edo hezkuntzan, kasu. Eta nazionalisten babesik gabe aurrera atera zen lan erreformak sortutako aldaketen arrakasta azpimarratu du.

 

José Ignacio Asensio: “Denok lehen mailako herritarrak”

Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiak, José Ignacio Asensiok, bere aldetik, esan du sozialistei begi mugiarazi izan diela “jendearen bizitza hobetzearen aldeko lanak, herritar guztioi berdintasunean aurrera egitea ahalbidetuko diguten proiektuak sortu eta burutzeak, edozein dela ere jaio izan garen tokia, gure sexu-orientazioa edo euskara hitz egiten dugun ala ez”. Ez dugu utziko euskaldunak lehen eta bigarren mailakoen artean sailkatzen. Guztiok lehen mailako herritarrak izateko egiten dugu lan, aukera eta eskubide berberekin, alde batera utzita nazionalistek eta abertzaleek horren gogoko dituzten identitate-eztabaidak, ez gaituztelako inora eramaten”.

Eta sozialistek udaletan, bereziki Lasarte-Orian, egindako kudeaketa nabarmendu nahi izan du. “Euskal politikaren urte nahasietan, sozialistak udalen buruan egotea benetako baltsamoa izan da, eta halaxe jarraitzen du izaten. Sozialistek gobernatutako udalerrietan inon baino lehen hasi izan ziren luebakiak desegiten, zatiketak gainditzen, bizikidetzarako espazioak sortzen. PSE-EEk kudeaketa bikain batekin gobernatzen du Lasarte-Oria. Hemen ere zintzotasunaren eta kaudimenaren berme gara, eta herritarrek gure politikak babesten jarraitu izan dute, legegintzaldiz legegintzaldi”, azaldu du.  

 

Gipuzkoako Diputazioaren gobernuan sozialistak egoteak ekarri izan duen aldaketa ere aipatu du Asensiok. “Duela zazpi urte, aldaketa lasai bati ekin genion gipuzkoarrak batzeko, benetakoak diren eguneroko arazoei konponbideak emateko: bermea zerbitzu publikoentzat, politika sozialentzat, kalitatezko garraio publikoarentzat, klimaren kontrako borrokarentzat, gure hondakinen kudeaketarako, balioetan oinarritutako politika kultural eta kirol-politika inklusiboetarako. Eta guzti hori sozialistok bermatzen dugu. Horietako ezer ez zatekeen berdina gu gabe, sozialisten presentziarik gabe. Hau ez da nazionalisten arteko joko bat. Guztien ahotsa entzuna izan behar du, ozen entzun ere. Beti egin izan dugun moduan, Froilán Elespe gure adiskideak egin izan zuen moduan”, adierazi du ETAk eraildako alkateordeari erreferentzia eginez. Haren irudia agertzen da, hain zuzen, bere izena daraman egoitza berriaren areto nagusiaren buruan.