Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Kontua ez da PPk amnistia ez duela gogoko; demokrazia ez du gogoko”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en Radio Euskadi | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusi Eneko Anduezaren esanetan, PPk “ez du demokrazia gogoko”, eta horregatik erreakzionatu du inbestidurako akordioen aurrean egin duen bezala. “Kontua ez da Alderdi Popularrak ez duela amnistia edo Pedro Sanchez gogoko, demokrazia ez du gogoko. Porrot egin izanak ematen die min, huts egin zuten Moncloara Voxen eskutik iristeko zituzten itxaropenetan, karta gazteluak hankaz gora egin baitzuen. Espainiako gizarte osoarentzat, zorionez, ez zen hori gauzatu; pluraltasuna askoz gehiago ordezkatzen duen eta guztiok kabituko garen zeruertz berri batera ematen duen Gobernu bat da gauzatuko dena”, adierazi du.

Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketa batean, Anduezak arduragabekotzat jo du protestetarako deialdia. “Eskuin muturrarekin besarkatzen dira ‘Pedro Sanchez, putaseme’ bezalako hitz larriak esaten diren, Franco goraipatzen den edo Cara al sol izenekoa abesten duten kontzentrazio batzuetan parte hartzeko. Jarrera izugarri arduragabea da”, esan du.

EAJrekin lortutako akordioa defendatu du Anduezak, berrestera datorrelako PSE-EEk Gernikako Estatutua betetzeko eskatu izan duen posizioa, eta akordio horrekin eta beste indar politiko batzuekin lortutako gainerako konpromisoekin PSOE buruan izango den Gobernu berri bat abian jarriko dela azpimarratu du. “Gu kontent gara, horrek guztiak, batez ere, Gobernu sozialista bat egotea ekarriko duelako, eta sozialistek Espainia gobernatzea berri ona da beti Euskadirentzat”, nabarmendu du.

Kontua ez da PPk ez duela amnistia edo @sanchezcastejon gogoko, demokrazia ez du gogoko. Moncloara Voxen eskutik heltzeko bere saialdian porrot egin izanak ematen die min. Laster gauzatuko dena Gobernu sozialista bat izango da… pic.twitter.com/g3TdbB7STF

— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 12, 2023

Lehendakaritzarako hautagai ere denak balorazio oso positiboa egin du sozialistek legegintzaldi honetan Eusko Jaurlaritzan egin duten lanaz. “Oso balorazio ona egiten dugu, batik bat, PSE-EEk zuzendu dituen sailei dagokionez. Badago hobetzeko tartea eta beste eremu batzuetan arazoak konpontzeko beharra, baina legegintzaldi oso positiboa izan da”, adierazi du Osasungintza bezalako esparruetako egoeraz galdetu izan diotenean.

Eta “oso zaila, ia ezinezkoa” ikusten du EH Bildurekin akordio bat egitea euskal hauteskundeen ondoren. “Kontu etikoez gain, herrialdeari buruzko ereduak bereizten gaitu EH Bildurengandik, Hezkuntzaren Legea izapidetzean agerian jartzen ari den bezala”, azaldu du.