Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Benetako industria-politika bat behar dugu Euskadin, eta Eusko Jaurlaritzatik proiektu estrategiko berriak erakartzea”

“Industriak BPGren %40 izatea benetan nahi baldin badugu, horretarako bitartekoak jarri behar ditugu” esan du lehendakarigaiak Ermuan

1. argazkia
Eneko Andueza presenta en Ermua iniciativas de Política Industrial. Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak gaur esandakoaren arabera, Euskadik “benetako industria-politika bat” landu behar du, eta “bitartekoak jarri behar ditu Euskadi izan zen lider hura berriz izatera heltzeko”. “Industriak eta zerbitzu aurreratuek gure BPGren %40 izatea benetan nahi badugu, horretarako bitartekoak jarri behar ditugu. “Euskadin benetako industria-politika bat ezartzea da funtsezkoena, lehiakortasuneko estrategien norabidea zuzentzea eta proiektu industrial berriak erakartzea sektore estrategikoetan, lidergo publikoarekin”, azpimarratu du. “Horrekin batera, I+G+b-ren aldeko apustua egin behar dugu bestelako ikuspegi batetik, goitik behera birpentsatuz sistema zientifiko-teknologikoa zein hezkuntza-sistema”.

Industriak eta zerbitzu aurreratuek gure BPGren %40 izatea benetan nahi badugu, horretarako bitartekoak jarri behar ditugu.

Horregatik, funtsezkoa da Euskadin benetako industria-politika bat ezartzea Eusko Jaurlaritza horren buruan dela. #ErabakiaZureaDa… pic.twitter.com/yz6p1uC7bs

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 12, 2024

Eneko Anduezak ekitaldi politiko batean hartu du parte Ermuan Txitxo Abascal bertako alkatearekin batera, eta esan du industria arloan “aurretik lan asko” dagoela egiteko. Hala, aurre egin beharrean diren defizit batzuk zehaztu ditu, esaterako Euskadi “Ikerketa eta Garapeneko gastuan batez bestekoaren azpitik egotea, Europako batez bestekoaren baino BPG handiagoa izan arren. Madrilek, Kataluniak edo Nafarroak aurrea hartu digute talentua erakartzen eta talentuari eusten, arazo serioa dugu gure enpresa familiarren oinordetzekin, hots, gure ekonomiaren bizkarrezurra denarekin, eta euskal konpainiek gero eta tamaina txikiagoa dute”.

Erronka horiei aurre egiteko, “epe ertainera-luzera begirako ikuspegia duen industria-politika bat aldarrikatu du Anduezak, barne hartuko duena “enpresen eraldaketa digitala, produktu eta prozesuetako berrikuntza eta ezagutza aurreratuko industria intentsibo berrien agerpena, energiaren eta lehengaien hornidura globalerako kateen birkonfigurazioa, tamaina ertaineko euskal multinazionalen garapena, zientziari eta teknologiari lotutako bokazio faltari konponbidea jartzea, edo proiektu industrial handien sustraitzea indartzea”.

Lehendakarigaiak garrantzi berezia eman dio euskal enpresen sustraitzea sustatzeko premiari, “industria-talde nagusien erabakiguneak bertan jarraitzea ahalbidetuko duen sustraitzea, alegia, duela ez asko izan ditugun eta huts egin duten bezalako esperientziak berriro ez errepikatzeko”, gogoratu du. Horretarako, “eraman onekoa” dela ikusi den eta lurraldeari lotutako kapitala gure artean izatea indartzeko finantzabideak indartu behar dira. Ildo horretan, “garai bateko euskal aurrezki-kutxen banku-fundazioen inbertsioa gure enpresetara bideratu nahi dugu, Finkatuz Funtsa indartu nahi dugu, eta Finantzen Euskal Institutuari eskatuko diogu beharrezko bitarteko ekonomikoak jar ditzala euskal enpresa traktoreek Euskadin sustraituta jarrai dezaten”, zehaztu du.