Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Euskal herritarrentzat zer baliagarriagorik sozialistok Euskadin eta Espainia osoan betetzen dugun eginkizuna baino”

Ekonomiak euskal eta espainiar eremuetan duen bilakaera ona azpimarratu du PSE-EEko idazkari nagusiak, energiaren gaineko itun baten alde egin du eta esan du “inor ez dela soberan” askotariko profil beharrean den lan-merkatuan

Politika ekonomiko eta industrialari buruzko osoko bilkura monografikoan ohartarazi du arazoak ez direla “subiranotasun gehiagorekin eta identitate baztertzaileak aldarrikatuz” konpontzen

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante el pleno monográfico sobre política económica e industrial | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du euskal erakundeen egonkortasuna berme bat dela muga-zergak, gerrak, adimen artifizialaren garapena edo beste ardatz ekonomiko batzuen lehia bezalako ziurgabetasunei aurre egiteko orduan.

“Euskadin aliantza eta gobernu egonkorrekin ari gara aurre egiten garai gorabeheratsu honi, legebiltzar gehiengo indartsuarekin, Aurrekontuekin, bide-orri garbi batekin… Eta sozialisten lidergoarekin ari gara egiten herrialdearen garapen eta eraldaketarako hain garrantzitsuak diren hainbat arloetan, hala nola ekonomia, enplegua, etxebizitza, mugikortasun jasangarria, turismoa edo Giza Eskubideen defentsa. Euskal herritarrentzat zer baliagarriagorik ezkerraren eginkizun hau baino, sozialistok Espainiako Gobernuaren buruan ere betetzen ari garena. “Gure Kongresuan duela hilabete batzuk aldarrikatzen genuen ‘Hemen eta orain’ horixe da”, azaldu du politika ekonomiko eta industrialari buruzko Osoko bilkura monografikoan egin duen hitzaldian.

Anduezak poza adierazi du bai Euskadik –zifra errekorrak ditu okupazioan–. bai Espainia osoak –hazkunde motorra da Europar Batasuneko herrialdeen artean– bizi duten aldeko egoera ekonomikoaren aurrean. Errealitate hori urrun dago EH Bilduren eta PPren ikuspegi katastrofistatik.

Eskerrak eman nahi dizkiot Otxandiano jaunari gaur Ganbera honetara ekarri duen eztabaida monografiko honekin ematen digun aukera Espainian eta Euskadin nabarmentzen den indarraren eta kaudimenaren agertoki ekonomikoaren erradiografia bat egiteko. Euskal herritarrentzat zer baliagarriagorik sozialistok… pic.twitter.com/AEl422qrom

— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 4, 2025

Buruzagi sozialistak hainbat faktore positibo aletu ditu, adibidez, duela gutxiko erreforma fiskala, Euskal Aurrekontuen joera zabalgarria, gastu sozialaren jomuga, Next funtsen efektua, eta Eusko Jaurlaritzak berraktibazio industrialean duen inplikazioa.

“Gaur egungo arazoak ez dira konpontzen subiranotasun gehiagorekin, arazo globalak dira, materialak, eta ez dira konpontzen zilborrari begira edo banderak altxatuz, ezta ere identitate esklusibo eta baztertzaileak aldarrikatuz. Ezta eskumenen gaineko ikuspegi horren gatazkatsuarekin. Gure eztabaidak eskumenen gaineko borroka batera murrizten baditugu, estutu egiten dugu jokalekua eta gure arazoen hondoari eta kogobernantzatik horiek konpontzeko errezetarik onenei buruz hitz egitea eragozten digu. Haien gustuko izan ala ez, globalitatearen aroa da, nazionalismo independentista osteko garaia da”, arrazoitu du.

Eta herrialde izaerako itun bat eskatu du energia garbia sortzeko beharrari erantzuna emateko, esanez euskal enpresak handitu egin behar duela bere tamaina eta globalizatu egin behar dela. Horren ildotik, ikerketan eta berrikuntzan inbertsio gehiago egitearen alde azaldu da. Etxebizitza-politika baten beharra nola dagoen gogoratu du eskaintza falta saihesteko eta prezioek ez dezaten urritu Euskadik herri gisara duen lehiakortasuna, eta baita eskulanaren gabezia konpentsatzera etorriko den pertsonen laneratzea ere, profil eta sektore guztiei eragiten dieten talde trebatuekin.