Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza UNICEFrekin bildu da haurtzaro eta nerabezarorako bere proposamenak aztertzeko

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la reunión mantenida con el presidente de UNICEF Comité País Vasco, Isidro Elezgarai, y la coordinadora de la entidad, Elsa Fuente | Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia UNICEF-Euskal Herriaren ordezkariekin bildu da gaur haurtzaro eta nerabezarorako bere proposamenak ezagutzeko, alderdia dagoneko murgildurik dagoen toki eta foru programak prestatzeari begira. Bileran parte hartu dute UNICEF Euskal Herriko Batzordearen presidenteak, Isidro Elezgaraik, eta erakundearen koordinatzaileak, Elsa Fuentek. Sozialisten aldetik, berriz, Pau Blasi PSE-EEko Azterlan, Programa eta Prestakuntza idazkaria izan da.

Errefuxiatu adingabeak eta salerosketaren biktima direnak artatzeko eta babesteko mekanismoak indartzearen premia partekatu dute bi alderdiek, tokiko eremutik pobreziaren kontrako eta adingabeen bazterketa eragozteko neurriak sustatzearen beharraz gain. UNICEF-Euskal Herria erakundearen beste proposamen batzuk ere aztertu dira, esaterako gure herri eta hirietan ingurune seguru eta iraunkorrak sortzen laguntzea (ingurumen kalitatea, ekipamendu sozialak edo aisialdi eta kultura arduratsua bezalako gaiei helduz), edo horretako parte-hartzea sustatzea, Haurtzaroaren Hiri Lagunak bezalako ekimenen ildotik. Udal sozialista askok hartzen dute parte ekimen horretan. 

Azkenik, bai PSE-EEk bai UNICEFek berretsi egin dute garapenaren lankidetzaren aldeko apustua, NBEren 2030erako Garapen Iraunkorrerako Helburuei jarraituz. Horri buruz, Anduezak esan du 2030 Agenda hori betetzea izan zela, dagoeneko, 2020ko hauteskunde autonomikoetarako Euskal Sozialisten programaren ardatz nagusietako bat, eta aurrekontuen %0,7a lankidetzarako izateko helburua betetzeko urratsak ematearen alde azaldu da.