Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Otsaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Euskaldunek PSE-EEri eman diote konfiantza, Euskadin eta Espainian bere interesak defendatzeko aukera onena delako”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a los números 1 y 2 al Congreso por Bizkaia, Patxi López y María Guijarro, y el cabeza de lista al Senado por Bizkaia, Txema Oleaga | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, adierazi du euskaldunek Euskadiko Alderdi Sozialistari eman diotela konfiantza, “Euskadin eta Espainian beren interesak defendatzeko aukera onena delako”, eta azpimarratu du sozialistek 289.000 boto baino gehiagorekin irabazi izan dituztela Euskadin hauteskundeak, 2019an baino 62.400 boto eta ehuneko 6 puntu gehiagorekin, hain zuzen.

Espainiako osoko emaitza jakin eta gero hauteskunde gauean egin duen balorazioan, hauxe esan du Anduezak: “eskubideak defendatzen, herrialde honetako klase ertaineko langileen beharrak betetzen eta Espainia etorkizun esperantzagarri bateko agertokian jartzen jarraituko duen Gobernu aurrerakoi bat gauzatu behar dugu”, eta Diputatuen Kongresuan PSE-EEren aldetik izango diren bost ordezkariek horretarako balioko dutela erantsi du.