Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Sozialistak herritarren arazoetan egongo gara, ez identitate eztabaidetan”

PSE-EEren idazkari nagusiak PSE-EE/EAJ akordioek duten garrantzia azpimarratu du, egonkortasuna ematen diotenez euskal erakundeei, eta adierazi du orain dela urtebete sinatutakoak Covid-19ak eragindako egoerari bermeekin aurre egiteko aukera ematen duela

1. argazkia
Adoni Ortuzar y Eneko Andueza | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du sozialistek Gobernuko erantzukizunak hartzen dituztenean ez direla bultzatuak herritarren behar eta eskariei erantzutea ez den beste interes batzuengatik, eta bermatu du bere alderdiak irmo eutsiko diola identitatearekin zerikusia duten eztabaida politikoak saihesteko beharrari, bestelako gairik baztertu gabe.

“Benetan garrantzitsua denera zuzentzea da herritarrek eskatu izan digutena, eta horretan egongo gara Euskal Sozialistak. Identitarioa denera zuzentzen diren beste eztabaida batzuen aurrean, Alderdi Sozialistak oso argi du eta eguneroko arazoak zuzentzen egongo da, hots, mahai gainean dagoeneko ditugun erronkei heltzen eta pandemia hau gainditzen. Ez gara beste kontu batzuetan egongo. Alderdi Sozialista horretarako dago, arazoak konpontzeko eta posizio aurrerakoietatik guztiontzat hobea izango den etorkizun bati heltzeko”, adierazi du.

Buruzagi sozialista izan da EAJko zuzendaritzarekin bildu izan den ordezkaritzako burua, PSE-EEren 9. Kongresuaren ondoren alderdi politiko batekin egin izan duen lehen bileran, hain zuzen. Bertan parte hartu izan dute Miguel Ángel Morales Antolakuntzako idazkariak eta Teresa Laespada Enplegu eta Gizarte Politiken idazkariak ere, eta bukatu ostean Anduezak azaldu du giro atseginean burutu izan dela, eta "bi alderdien artean sintonia dagoela eta baita sintonia pertsonala ere Andoni Ortuzarrekin, EBBko presidente denarekin” berresteko balio izan duela.

“Garrantzitsua da bi alderdien artean izenpetuta dauden gobernu-akordioei eustea. Osasun ona du orain dela urtebete izenpetu genuenak, akordio ona da eta bizitzen ari garen egoera horren zail honi bermeekin aurre egiteko aukera ematen dio Euskadiri”, azaldu du.

PSE-EEko idazkari nagusiarentzat, eztabaida subiranista lekuz kanpo dago: “Guk sekula ez diogu bizkarra emango eztabaida bati, ez dugu ere aurretik jarriko batere beharrik ez dagoen eta egoera honetan inoiz baino desegokiagoak diren endredoetara garamatzan biderik. Oso gogoan dugu sozialistek Euskadin duten erantzukizun rolaz Euskadik hobetzen eta aurrera egiten jarrai dezan, gure herritarren bizi-baldintzak hobetzen jarrai dezaten", esan du.