Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Onda Vascan

Eneko Andueza: “Sozialistek adorez defendatu izan dugu beti Estatutua, ez dugu hiltzat eman, beste batzuk egin izan duten bezala”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en Onda Vasca | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, sozialistek Gernikako Estatutua defendatzen burututako ibilbidea azpimarratu du, eta EAJk eskualdatzeke dauden transferentzien gainean egindako erabilpena kritikatu du. “Adorez defendatu izan dugu beti Estatutua, sekula ez dugu hiltzat eman, orain horren defendatzaile gisa azaltzen diren beste batzuk egin zuten bezala. Batzuk zirrikitu bila ari dira euren burua noiz nabarmenduko”, adierazi du.

Onda Vascan egin dioten elkarrizketa batean, buruzagi sozialistak argi utzi du Estatutua errespetatzea eta Kontzertu Ekonomikoa “sozialisten ADNan” txertaturik daudela, eta adierazi du Euskadik ez baldin badu autonomia-estatutu modernoago eta garaiotara egokituagoa izango den bat alderdi abertzaleek “obsesio subiranistak” eta erabakitzeko eskubidea gaurko egoerarekin bat etorriko den arau baten gainetik jarri izan dituztelako dela.

Transferentzien egutegiari dagokionez, berriz, Anduezak esan du Espainiako Gobernuak ez duela ez-betetzerik egin, eta bere garaian planteatu zena orientagarria dela eta sortu daitezkeen zailtasunek baldintzatzen dutela. Eta gogoratu du 2018tik hona eskualdatu izan diren hamaika horien artean Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrera edo espetxeen kudeaketa daudela. “Gure lehentasunen artean egongo da beti ezarritakoa betetzea”, azpimarratu du.

Gaur hasten da PSE-EEen udal eta foru hauteskundeetarako gure hautagaiak aukeratzeko primarioen prozesua, demokrazia ariketa bat izango da, eta proiektu sozialista indartzera etorriko da jendearen bizitza hobetzen jarraitzeko.

📻 @ondavasca #HacemosEuskadi pic.twitter.com/WaknjGr4f2

— Eneko Andueza (@enekoandueza) September 19, 2022

Anduezak hizpide izan ditu, halaber, datozen hauteskundeetarako hautagai sozialistak hautatzeko primarioak, eta esan du ariketa demokratiko bat direla eta proiektu sozialista indartuko dutela. “Prozesu honek erakusten du alderdi bizia eta dinamikoa garela, eta militanteak direla bere baliorik onenetarikoa”, adierazi du. Era berean, aurkeztuko diren pertsona guztiak jende “oso serio eta langilea” dela azpimarratu du.

PSE-EEren idazkari nagusiak Errusiak Ukrainia inbaditu ondoren sortutako koiuntura ekonomiko zailean gobernatzeko sozialistek duten gaitasuna goretsi du, eta une zailetan proiektu sozialistak “guztientzat gobernatzen” duela defendatu du. “Beti eman izan dugu aurpegia politika berritzaileak eginez eta gizarte-ezkutu bat bermatuz”, erantsi du.

Energiaren kontuari ere heldu dio, eta kontu horretan sozialistek duten koherentzia azpimarratu du. “Energia berriztagarriak bultzatzen jarraitu beharra dagoela defendatu izan dugu beti”, adierazi du. Kontu horren inguruan Gaztela-Mantxan edo Aragoin gobernu sozialistek erakutsitako lidergoa ere goretsi du.