Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Zumarraga

Eneko Andueza: “Sozialistek ez dugu Estatutua aldi batean bakarrik defendatzen, nazionalistek egiten duten bezala, urtearen 365 egunetan defendatzen dugu”

PSE-EEren idazkari nagusiak EAJ eta EH Bildu kritikatu ditu Zumarragan, liskarrean baitira bietako nork egin dion gehiago uko subiranismoari.
Omendu izan dituzten 51 alkate eta zinegotziren entrega eta dedikazioa eta gehiengoen bizitza hobetzeko sozialistek egindako lana azpimarratu izan du José Ignacio Asensiok

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante el homenaje a los alcaldes y concejales de Zumarraga y Urretxu | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, sozialistek beti Euskadik Estatutuaren eta autonomiaren defentsarako eskatzen dituen eraldakuntzen alde egiten dutela lan azpimarratu du, nazionalistek euren artean liskarrean aritzeko aukerarik galtzen ez duten bitartean, batzuk eta besteak subiranismoari zenbateraino uko egin dioten auziari buruz, joan den ostegunean Eusko Legebiltzarrean Politika Orokorreko Bilkuran gertatu zen bezala. Andueza bai EAJk zein EH Bilduk erakusten duten “aldi baterako erantzukizuna” deitu zuenaz mintzatu du.

 “Egun osoa erronka energetikoaz, enpleguaz, hezkuntzaz, osasunaz hitz egiten eman ondoren, EAJk eta EH Bildu berean katramilatu ziren, elkarri errua botaka nork egin izan dion lehenago edo gehiago uko subiranismoari. Bihar, Forondako zelaian, berriz ere oihuak independentziaren alde. Astelehenean tiraderan sartuko dute beste gauza batzuei heltzeko. Begira, sozialistek ez dugu gure Estatutua eta gure autonomia aldi batean bakarrik defendatzen, urtearen 365 egunetan, egunaren 24 orduetan defendatzen dugu”, adierazi du EAJk Alderdi Eguna ospatzearen harira.

Eneko Anduezak Zumarraga eta Urretxuko alkate eta zinegotzi sozialistei aitortza egiteko ekitaldian hartu du parte José Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiarekin batera. Ekitaldia bi udalerrietako Elkarte Sozialistak antolatu du. “Bitartean, guk badakigu non gauden, garrantzitsua denean, herritarrei eragiten dienean, benetako erronkei heltzen, ez separatismo edo subiranismo kontuetan; gu jendearekin gaude, jendeak nahi gaituen eta behar gaituen horretan”, adierazi du.

ETAren kontrako borrokan hainbat fronte egon ziren. Poliziaren frontea, judiziala, politikoa… Denak garrantzitsuak, denak beharrezkoak.
Baina egon zen beste maila bat ere, ahaztuagorik dena.
PSE-EEren eta, halaber, PPren herriko zinegotziena.
Omenaldi hau zor genizuen #Zumarraga. #HacemosEuskadi pic.twitter.com/LnY6x78tlG

— Eneko Andueza (@enekoandueza) September 24, 2022

ETAren terrorismoaren urterik beltzenetan PSE-EEko eta PPko zinegotziek erakutsi zuten konpromisoa azpimarratu du Euskal Sozialisten idazkari nagusiak. Langile etorkinen bizi-esperientzia eta herriaren eta eskualdearen garapenean egindako ekarpena ere goratu nahi izan ditu, Mikel Serrano Zumarragako alkatea eta Nerea Errasti Zumarraga-Urretxuko PSE-EEren idazkari nagusia ondoan zituela.

Asensio, askatasunaren eta ongizatearen aldeko lana

José Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiak, bere aldetik, omendu dituzten 51 gizonezko eta emakumezkoek oso baldintza zailetan eta terrorismoaren mehatxuagatik anormaltasun politikoko egoera batean egin izan zuten lana txalotu du.

 “Zor bat dugu zuekin. Utz iezaguzue omenaldi hau egiten, jendaurrean aitortzeko zuen lana eta zuen sendiei gure begirunea adierazteko, une bihurrietan ondoan egon baitira”, adierazi du. Eta esan du sozialistek demokrazia eta askatasuna defendatu izan zuten era berean ari direla orain lan egiten gehiengoaren, jende xumearen bizitza hobetzearen alde, batik bat krisi garaian.

Zumarraga-Urretxuko PSE-EEren idazkari nagusiak eman dio hasiera ekitaldiari, eta esan du beharrezkoa dela aitortza egitea omendutakoei, eta adierazi du harro dagoela eskualdean sozialistek burutu izan duten ibilbideagatik. “Sekula ez zaie behar bezala aitortuko urte hauetan guztietan zinegotzi sozialistek izan duten dedikazioari. Une onak eta une gogorrak, tartean sakrifizio itzelekoak, arriskuan baitzegoen gizakiaren ondasunik preziatuena, bizitza, alegia. Aitor dizuet, oso harro nago familia handi honen parte izateagatik”, adierazi du.

Zumarragako alkateak, Mikel Serranok, bere aurrekoek gainditu behar izan zituzten zailtasunak ekarri ditu gogora eta “batez ere kudeaketak eta besteengandik zer egin zezakeenaren kezkak mugitzen zuen hogeitaka urte gutxiko gaztetxo hari” emandako laguntza eskertu du, bere larruan bizitakoaren ildotik hitz eginez. “Gipuzkoako eta Euskadiko herririk onenetakoa dugu, eta hori Zumarragaren alde urteetan lan egin duten zinegotzi guztien lanaren meritua da”, esan du nabarmenkiro hunkituta.