partekatu
Eneko Andueza: “Sozialistak gobernuetan gaude, baina ez helburu bezala, herrialdea eraldatzeko eta okerren pasatzen ari direnen bizitza hobetzeko baizik”
PSE-EEren idazkari nagusiak esan du autogobernuak eskumenak erabiltzeko ematen duen aukera, garraio publikoarekin gertatzen den bezala, jendeari laguntzeko balio behar duela
PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, balioa eman dio sozialistek erakundeetan gauzatzen ari diren lidergoari, udaletatik hasi eta Europaraino, oraingoa bezalako koiuntura korapilatsu batean herritarren bizi-baldintzak hobetzearren. Herrialde bidezkoago eta iraunkorrago bat garatzeko administrazio guztiek bere eskumenak eraginkorki gauzatzearen garrantzia azpimarratu du Anduezak.
Leioako alkateorde eta Gizarte Ekintzako zinegotzi Juan Carlos Martinez udalerri horretako alkatetzarako hautagai aurkezteko aurkezpen-ekitaldian, Anduezak esan du garraio publikoa erabiltzen duten Leioako eta Euskadi osoko biztanleek deskontuak bermatuta izango dituztela datorren urte osoan sozialisten ekimenari esker.
“Sozialistak gobernuetan gaude, baina ez helburu bezala, herrialdea eraldatzeko eta jendearen bizitza hobetzeko tresna gisa baizik, bereziki okerren pasatzen ari direnena. Halaxe ari gara erakusten hemen, Leioan, eta baita Euskadin ere. Horixe da sozialisten lidergoa”, azaldu du.
Sozialistak gobernuetan gaude, baina ez helburu bezala, herrialdea eraldatzeko eta okerren pasatzen ari direnen bizitza hobetzeko baizik.
Horregatik, autogobernuak eskumenak erabiltzeko ematen duen aukera, garraio publikoarekin gertatzen den bezala, jendeari laguntzeko balio behar du. pic.twitter.com/HhMbktZVk3
— Eneko Andueza (@enekoandueza) October 2, 2022
Eneko Anduezak adierazi du sozialistek sustatutako babes sozialerako eta sustapen ekonomikorako neurriak giza ezkutu bat sortzen laguntzen ari direla, “inor atzean gera ez dadin”, eta enpresei ziurgabetasun handiko uneotan laguntza emateko balio dutela. “Ez da gauza sinboliko bat, gauza erreala da, ukigarria, jendearen egunerokoan eragina duena. Merkatarietatik erretiroa hartua dutenenganaino, tartean langabezian daudenak”, adierazi du.
Buruzagi sozialistak esan du “kalera atera besterik ez dagoela politika horien onurak jaso izan dituen hiritar batekin topo egiteko. “Nahikoa da pandemiaren unerik zailenean ABEEri esker langabeziara joan ez zen langile bat aurkitzea, edo beka handitu izan dioten gazte bat, edo Gobernuaren laguntzak jaso dituen negozio bat edo BGDSri esker hilabete amaiera eramangarriago egingo zaion familia bat”, esan du.
Juan Carlos Martinezek eta udaleko Sozialisten Udal Taldeak gizarte-politiketan, osasunean edo adinekoen arretan bezalako horren arlo garrantzitsuetan leioaztarren bizi-kalitatea hobetzeko egindako lana laudatu du PSE-EEren idazkari nagusiak.