Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarra

Eneko Andueza: “2021erako euskal Aurrekontuek osasuna eta lanpostuak babesten dituzte eta desberdintasuna borrokatzen dute”

• Euskal Ganberako bozeramaileak kontuek publikoa denarekin eta horien norabide sozialistarekin duten konpromisoa azpimarratu du.

1. argazkia
Eneko Andueza, durante la rueda de prensa ofrecida en el Parlamento Vasco. /Foto: Socialistas Vascos

Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldearen bozeramaileak, Eneko Anduezak, pandemiaren ondorioz euskal gizartea aurre egin beharrean den egoeraren larritasunaz ohartarazi du, eta baita krisi klimatikoa, erronka demografikoa, mugikortasun osasungarria edo digitalizazioa bezalako erronkei aurreko egiteko beharrezkoak diren eraldaketei heltzeko premiaz ere. Hori dela eta, batasunerako deia egin du Eusko Jaurlaritzaren ekintzaren lehentasunak partekatzeko orduan, eta Legebiltzarrean gaur bertan izapidetzen hasi diren Aurrekontuak babes ditzatela eskatu die alderdi guztiei.

“Garaiz erantzun beharra diegu aurrean ditugun premia eta erronkei, egun dugun bezalako Gobernu indartsu batekin, egoera hori kontuan izango duten Aurrekontu batzuekin eta lehentasunak ezartzeko orduan guztion batasunarekin. Beraz, berriro egin nahi diet die oposizioko talde guztiei Aurrekontuak direnak bezala balora ditzaten: osasuna babesteko, lanpostuak zaintzeko eta guztiok honetatik aurrera egiteko, desberdintasun-arrakala gehiagorik sortu gabe, eskura izan dezakegun tresnarik onena baita”, azaldu du.

Eneko Anduezak gogoratu du Aurrekontuen 700 milioi bideratuko dituztela pandemiaren gastuetara eta sailetara zuzendutako partidak %7,1 igoko direla diru-bilketan aurreikusia den murrizketa gorabehera. “Koronabirusak arriskuan jarri du gure hazkundea, enplegua, berdintasuna... eta mugitzen ez bagara, aurrean ditugun erronkei heltzea galaraziko digu. Euskadiko Alderdi Sozialistak eta Legebiltzar honetako bere taldeak oso argi ditu lehentasun horiek. Kanpainan esan genuen: osasuna bermatzea, ekonomia berrabiarazi eta enplegua babestea, eta inor atzean ez uztea. Helburu horrekin lortu izan dugu uda honetan gobernu-akordioa eta hasi izan gara lanean legegintzaldi honetan. Eta Aurrekontu hauek akordio hori erantzuten diote, 12.442 milioirekin, hein handi batean Alderdi Sozialistak bideratuak izan direnak”, azaldu du.

PSE-EEko legebiltzar bozeramaileak gogoratu duenez, kontu publikoetako hamarna euro bakoitzeko kasik zortzi Osasun, Hezkuntza, Enplegu eta Gizarte Politiketara zuzentzen direla. “Iraganeko formulek ez dute balio. Murrizketek eta austeritateak ez zuten orduan balio eta ez dute orain ere balio. Horrenbestez, zorrean ordaintzen den konpromiso bat dago, alabaina publikoa denarekin, hezkuntzarekin, osasunarekin eta enpleguarekin konpromisoa da ororen gainetik, konpromisoa berreraikuntza sozialarekin, gutxien daukatenek behar duten ezkutuarekin”, nabarmendu du.

 Eta oposizioari koherentziaz joka dezala eskatu dio, desadostasunetarako denbora gero ere egongo dela esanez: “Aurrekontu aurrerakoiak dira oraingo hauek, eta Estatuko Aurrekontu Orokorretan ere baden erantzukizun publikoa ulertzeko era bat partekatzen dute. Gehiengo oso handi batek babestu ditu Kongresuan, 18 euskal diputatuetatik 17k. “Gehiengo hori bera espero dut gauzatzea Legebiltzar honetan, PPren eta Ciudadanosen taldeari eragiteko bere diskurtsoan biraketa erradikal batekin".