Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   2021eko Aurrekontuak

Eneko Andueza: “”2021eko Aurrekontuak historiako aurrekonturik sozialenak eta irekienak dira; pandemiaren ondorioei aurre egiteko prestatutakoak dira”

Legebiltzarreko Euskal Sozialisten bozeramaileak deitoratu egin du herrialde honi bizitzea egokitu zaion unerik “zailenetan” oposizioko taldeek ez nahi izatea laguntzea.

1 / 2
1. argazkia
La secretaria general del PSE-EE y vicelehendakari, Idoia Mendia, conversa con el lehendakari Iñigo Urkullu tras la aprobación de los presupuestos | Foto: Socialistas Vascos

Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar taldeko bozeramaileak, Eneko Anduezak, balioan jarri ditu Euskal Ganberak gaur 2021erako onartu izan dituen Aurrekontuak, alegia pandemiak sortu duen salbuespenezko egoerari aurre egiteko prestaturikoak. Pandemiari, izan ere, “historiako gastu eta inbertsio aurreikuspen handienarekin egingo zaio aurre, 12.442 milioi eurorekin”. “Sozialenak eta irekienak dira, eta ez dute murrizketarik; finean, sozialdemokraziaren errezetarekin sorturikoak dira”, adierazi du.

“Gehiengoa eta bide-orri garbia duen Gobernu batean dago euskal @socialista, euskal herritarren lehentasunei ulertzen jakin izan dien batean. Lehen minututik ekin diogu lan horri” #Covid#KonponbideenGobernua pic.twitter.com/EM91DKXTWj

— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 11, 2021

Anduezak Euskal Sozialistak taldeak duen gogobetetasuna adierazi du Ganberako osoko bilkurak PSE-EE eta EAJren botoekin kontuei oniritzia eman ondoren. Izan ere, bere ustean “gure lehentasunei erantzuna ematera zuzendutako Aurrekontuak dira, hots, osasun-krisiari eta susperraldi ekonomikoari heltzeko eta biztanleriaren zahartzea, industriaren digitalizazioa, eraldakuntza energetikoa edo mugikortasun jasangarria bezalako erronkei aurre egiteko".

Azpimarratu duenez, azken urteetako gehiengorik zabalenarekin atera dira aurrera kontuak, eta “bide-orri garbi bat, euskal herritarren lehentasunak zein diren ulertzen jakin duen eta lehen minututik ekinean jarri den” Gobernu baten lanaren emaitza dira. Horren aurrean oposizioko taldeek erakutsitako jarrera deitoratu du, "ez dutelako euren laguntza eman nahi izan". “Batzuk betiereko hautagai izateko soslaiari heltzearekin konformatu dira, beste batzuk Gobernua deskalifikatu nahi izan dute, betiko topikoak erabilita; eta eskuinaz, berriz, ez gara hitz egiten hasiko. Batzuk zein besteek, nahiago izan dute bestera begira jartzea herrialde honen unerik zailenetakoan”, gaineratu du.

Aurrekontua onartu ondoren, esan du PSE-EE eta EAJren Gobernuak lanean jarraituko duela pandemiak sortutako krisitik irteteko. “Gobernutik zein gainerako erakundeetatik, Euskal Sozialistok konponbideak, ziurtasunak eta egonkortasuna eskaintzen egongo gara beti krisia gainditzeko eta desberdintasunean beste arrakalarik ez sortzeko, honetatik guztiok batera irteteko", esan du amaitzeko.