Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Gazteak lehenespenezko helburu bat jarraituko dute izaten gure etxebizitza-politikan, horien emantzipazioa errazteko aukerekin”

PSE-EEren lehendakarigaiak esan du “Euskadi etxebizitza guztion eskubidea dela ulertuko duen gizarte batean” bihurtuko duela: “ez dugu onartuko zangotrabak jartzerik”

Denis Itxasok ezkerraren batasuna aldarrikatu du etxebizitza-politikaren defentsarako, “Ongizate Estatuaren oinarrietako bat” dena, eskuinak etxebizitza “salgaitzat” jo arren

1. argazkia
Eneko Andueza interviene en el acto de Zumarraga, junto a MIkel Serrano y Denis Itxaso. Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak gaur esandakoaren arabera, “euskal gazteak lehentasuneko helburua izaten jarraituko dute Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza-politika sozialisten eskuetan baldin badago”. “Horien emantzipazioa erraztuko dugu, nahi dutenean beren bizitza-proiektuak abian jar ditzaten, etxetik irteteko urteak eta urteak itxaron beharrik gabe. Gizarte moderno batek aukerak sortu behar dizkie bere gazteei oso gaztetatik, beren potentzial guztia baliatzeko. Eta halaxe egingo dugu, inbertsio bat dela uste dugulako”, azaldu du.

Eneko Anduezak ekitaldi batean hartu du parte Zumarragan Denis Itxaso Gipuzkoako zerrendaburuarekin eta Mikel Serrano herriko alkatearekin batera, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak babestutako alokairuko sustapen batetik oso hurbil. Bere hitzaldian, gogoratu du Iñaki Arriola sailburuak zuzentzen duen sailak “bere lanaren hein handi bat gazteengana” zuzendu izan duela, “horiek direlako etxebizitza bat izateko zailtasun gehien dutenak”. Halatan, alokairurako babestutako etxebizitza guztien %40ko kupoa izan ahal dute, eta hamaika mila gazte baino gehiagok Gaztelagun programako laguntzak izan dituzte alokairua ordaintzeko. Orain, berriz, eta esan duenez, “handitu egingo ditugu babestutako alokairuaren erreserbak (%50eraino) eta laguntzen planen zuzkidura, eta zuzkidura-apartamenduak eraikitzea bultzatuko dugu”.

Euskadiko eta Espainiako Etxebizitza legeek aukera ematen digute Euskadi etxebizitza guztion eskubidea dela ulertzen duen gizarte batean bihurtzeko.

Ez dugu utziko egindakoa auzitan jartzerik, ezta ere egin behar denari zangotrabak jartzerik #ErabakiaZureaDa #BozkatuPSE pic.twitter.com/uiVBeHJwmv

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 11, 2024

Hauteskunde programan jasotzen diren beste proposamen batzuk ere aipatu ditu buruzagi sozialistak, adibidez: alokairu sozialeko 5.000 etxebizitza berriren sustapena prezio eskuragarri batean, 200 milioi euroren mobilizazioa alokairuko 1.500 etxebizitza parke publikoan sartzeko, babestutako alokairura zuzendutako etxebizitza publikoarentzat lurzorua erreserbatzea, epe luzera begirako etxebizitza-politikak ahalbidetzeko, edo hutsik dauden 8.000 etxebizitza identifikatzea Bizigune programaren bidez, horien jabeei errenta bat eskainiz beren etxebizitza uztearen truke.

Lehendakarigaiarentzat, Euskal Sozialistek politika aurrerakoiak ezartzen jarraituko dute esparru horretan, “etxebizitza eskubide bat delako, ez delako salgai bat”. Euskadiko eta Espainiako legearekin, erresistentziekin edo erresistentziarik gabe, Euskadi etxebizitza guztion eskubidea dela ulertzen duen gizarte batean bihurtuko dugu. Hitzartuz egingo dugu, era baketsuan, eragile guztien eta eragindako guztien parte-hartzearekin, baina irmotasunez. Ez dugu onartuko egindakoa auzitan jartzerik, ezta ere egin behar denari zangotrabak ipintzerik”, adierazi du EAJri isileko gaitzespen bat zuzenduz, helegitea jarri zuelako estatuko etxebizitza legearen aurka.

Denis Itxasok, bere aldetik, udalek etxebizitza-politikak diseinatzen eta aplikatzen betetzen duten eginkizun garrantzitsua azpimarratu du, eremu tenkatuak deklaratuz, esate baterako. Beste aldetik, kritikak luzatu dizkio EAJri Etxebizitzaren Legea Konstituzio Auzitegiaren aurrean aurkaratu izanagatik, “herrialde honen arazo sozial eta ekonomiko nagusiena” dena konpontzeko funtsezko tresna denean, eta ezkerraren batasunerako dei egin du etxebizitza-politikak defendatzeko, “Ongizate Estatuaren oinarrietako bat baita”, eskuinarentzat “salgaia” den bitartean.