Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “EAJk Pasaiako portua Lehen Mailatik atera eta Erregionalean jarri nahi du jokatzen”

PSE-EEko idazkari nagusiak edozein “eutsi eta tati egitetik” urrun den gobernantza partekatu bat aldarrikatu du autogobernua sustatzeko, legebiltzar talde sozialistarekin eta sailburuekin bildu ondoren

“Oso kontent gaude Gasteizko aurrekontuak bezalako akordioekin, beste batzuk ez du ematen horren kontent direnik, Arabako ahaldun nagusia, kasu. Udal politikari begia kendu ezinik dabil, ez dakit ari den horizonteak zabaltzen”, adierazi du

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la reunión mantenida con el grupo parlamentario y los consejeros y las consejeras socialistas | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Pasaiako portua interes orokorreko portua izateari uzten badio euskal ekoizpen ehun osoarentzat ekarriko lukeen inpaktu negatiboa azpimarratu du. Anduezak atsekabea adierazi du hori delako EAJren helburua, eta inbertsio berrien bidez gipuzkoar itsas azpiegituraren modernizazioa indartzearen alde azaldu da.

“EAJk egin nahi duena da Pasaiako portua lehiaketako goren mailatik atera eta hiru edo lau kategoria behereagoan jartzea. EAJk Pasaiako portua Lehen Mailatik atera eta Erregionalean jarri nahi du jokatzen. Interes orokorreko portuaren sailkapena kenduz kategoria baxuagoko portu batean bihurtzeko duen asmoa bazter dezala eskatzen diot, horregatik, lehendakariari.

Legebiltzar taldearekin eta bost sailburu sozialistekin egin duen bileraren ondoren, Eneko Anduezak esan du Pasaiako portuaren hobekuntza eta garapena, besteak beste, inguruko trenbide loturak hobetzeko estrategiarekin bultzatu behar dela, ETS eta Euskotrenek aurreikusten duten bezala PSE-EE buru den Mugikortasun Sailaren bidez.

Sozialistek “beste indar politiko batzuekin herritarren interesei erantzuten dioten akordioak” lortzeko jokatu izan duten rol nagusi eta eraikitzailea defendatu du, halaber, PSE-EEko idazkari nagusiak. “Halaxe egin izan dugu Elkarrekin Podemosekin, PPrekin eta EH Bildurekin, Gasteizen gertatu den bezala. Eta oso kontent gaude”, adierazi du.

Beste batzuk ez du ematen horrenbeste daudenik, Ramiro González jauna, kasu. Deigarria egiten zait ahaldun nagusia horren adi egotea udal kudeaketari. Ez dakit beste interesen bat duelako ala horizonteak zabaltzen ari delako den. Ikusiko dugu”, adierazi du.

EAJk Pasaiako portua Lehen Mailatik atera eta Erregionalean jarri nahi du jokatzen.

Interes orokorreko portuaren sailkapena kenduz kategoria baxuagoko portu batean bihurtzeko duen asmoa bazter dezala eskatzen diot lehendakariari.

Uste dugu... pic.twitter.com/JDvcCprmtU

— Eneko Andueza (@enekoandueza) January 30, 2026

Buruzagi sozialistak, bestetik, balorazio positiboa egin du aste honetan Gobernuko presidenteak lehendakariarekin izan duen bilera instituzionalari buruz. Bost eskumen berriren eskualdaketa jorratu dute bertan. Eta esan du akordio hori “euskal autogobernurako beste urrats bat gehiago” izan dela. “Autogobernua murrizteko edo higatzeko prozesu baten aurrean gaudela –hori baita EAJk dioena– gezurtatzen duen froga nabarmen bat izan da”, azaldu du.

Anduezak deitoratu egin du eskumenen prozesu hau gobernuen arteko “tentsio handiko tira eta tati batean” bihurtu nahi izana. Eta bi exekutiboen arteko lankidetza instituzionala aldarrikatu du, gai horretaz harago ere joanez. “Aurreikusitakoa nahiko ondo ari gara betetzen, eta urratsak eman izan dira”, erantsi du.

“Ikusten eta entzuten dudanak bestela pentsatzera banarama ere, espero dut EAJk utzi egingo diola konfrontazioaren bide horri, zerikusi oso gutxi baitu lehendakariak aldarrikatzen duen akordioaren kultura horrekin. Sozialistok saiatuko gara horrela izan dadin, ‘ez-betetzea’ edo ‘errebalida’ bezalako hitzak baztertuz, ez baitute ezertarako balio”, esan du.

Nazioalismoaren asmo hori baliogabetzeko, Anduezak esan du Euskadik badituela dagoeneko kudeaketarako eta erabakitzeko eskumen zabalak osasuna, hezkuntza, segurtasuna, enplegua, mugikortasuna, inklusioa, zergak edo herritarrak bezalako gaietan.