partekatu
Eneko Andueza: “Euskarari buruzko EAJren eta EH Bilduren proposamenek ez dute arazorik konpontzen, helegiteak eta epaiak egonez jarraituko delako”
“Gure bazkideari helarazi diogu ezinezkoa dela Administrazio Publikoko euskarari buruz zerbait hitzartzea EAJk proposatzen duen esparruan”, azaldu du
PSE-EEko idazkari nagusiak Lehendakariari igorri dio Pasaiako porturako inbertsio-plana, “interes orokorrekoa” izateari uzten ez diona
“Uste dugu Pedro Sánchezek lideratzen duen ‘Gerrari ez’ hori mundu osoan entzun behar dela ezinbestean”, adierazi du Exekutiboaren bileraren ondoren
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du EAJk eta EH Bilduk sektore publikoan euskara eskatzearen inguruan egin dituzten proposamenak antzuak direla eta ez dutela balio etorkizunean helegiterik ez dadin egon. Ildo horretan, sozialistek milaka euskaldunen lan-eskubideak defendatzeko erakutsi duten koherentzia azpimarratu du Anduezak. “Bi proposamen horiekin atea zabaltzen zaio Administrazio Publikoek igo egin dezaten euskararen inguruan gaur egun den eskakizun-maila, noiz eta dagoeneko gehiegikeria nabarmenak bistakoak direnean”, adierazi du.
Batzorde Exekutiboaren azken bileran jorratutakoaren berri emateko egin duen prentsaurrekoan, buruzagi sozialistak esan du EAJk egungo araua aldatzeko artikulu bakarreko lege-proposamena aurkezteko hartu duen erabakiak hautsi egiten duela bi urte Profilen Dekretua onartzera eraman zuten kontsentsua, zeinak nahitaez bete beharreko delako derrigortasun-indizeak jasotzen baitzituen. “Gure bazkideari helarazi diogu ezinezkoa dela Administrazio Publikoko euskarari buruz zerbait hitzartzea EAJk proposatzen duen esparruan”, azaldu du.
“EAJk EH Bilduren arrastoari jarraituz hartu du erabaki hori, gizarte eta politika ikuspegitik euskal errealitate soziolinguistikoari atxikiago egongo den gogoeta lasaiago bat abiarazi beharrean”, azpimarratu du. Jarrera horren kontrakarrean, Eneko Anduezak adierazi du PSE-EEk euskararen normalizazioa defendatu izan duela eta defendatzen duela, Administrazioan horren erabilera bermatuz, baina “ezin da beste pertsona batzuen eskubideen gainean pasatu” esanez ohartarazi du.
Akordiorako bide bat aurkitzeko guk borondatea izan arren, hilabeteetako elkarrizketak eraman dizkigularik, ikusi dugu EAJren proposamenak atea zabaltzen diola diskrezionalitateari eta Administrazioan euskararen maila igotzeari.
Esparru horretan, guk oso zaila ikusten dugu... pic.twitter.com/FYeYKo7UJ3
— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 21, 2026
PSE-EEko idazkari nagusiaren hitzetan, Alderdi Sozialista “prest dago EAJrekin behar den bezainbat aldiz esertzeko gai horri eta beste edozeini heltzeko”, baina astebete bat besterik falta ez denez horren inguruan zerbait hitzartzeko oso aukera gutxi dagoela argitu nahi izan du. “Uste dugu ez dela ona akordioari buruz adostasuna posible denaren itxura ematea, ikusita zer esparru aurkezten diguten. Erabat baztertzen ditut immobilistak izatea aurpegiratzen diguten eta negoziatzeko gure borondatea zalantzan jartzen duten adierazpenak”, esan du.
Anduezak, halaber, Lehendakariari Pasaiaren portuari buruzko proposamena igorri diola baieztatu du. “Nire ustean, analisi zorrotz bat egiten du, eta aurkezten den planteamendua ondo etor dakioke portuari haren garapen hobeagorako eta hazkunderako. Pasaiako portuaren etorkizunaren kontua ezbaian ez denetik abiatzen gara gu, interes orokorreko portu izaerari eutsiko dion bitartean”, adierazi du.
Hainbat Administrazio lotzen dituen proposamen horretan PSE-EEk inbertsioak planteatzen dituela esan du portuan eta inguruan, plataforma intermodalekin eta trenbidetako eta errepidetako loturekin.
PSE-EEko idazkari nagusiak, era berean, garrantzia eman dio Global Progressive Mobilisation izenarekin joan den asteburuan Bartzelonan mundu osoko aurrerakoiak bildu zituen topaketari. “Euskadin asko borrokatu izan dugu eskubideen alde; demokraziaren arauak eta aske pentsatzeko eta mehatxurik, indarkeriarik, terrorismorik gabe bizitzeko eskubidea defendatu izan ditugu. Eta halaxe egiten jarraitzen dugu. Eta, gaur, uste dut ezinbestekoa dela Pedro Sánchez gure idazkari nagusi eta Gobernuko presidente denak lideratzen duen ‘Gerrari ez’ hori mundu osoan entzutea”, arrazoitu du.