Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Emakumeak izan behar dira protagonista adimen artifiziala edo berrikuntza teknologikoa bezalako sektoreetan, berdintasunean aurrera egiteko”

PSE-EEko idazkari nagusiak feminismoa mehatxutzat jotzen duten diskurtsoez eta gazteenen artean horiek duten onarpenaz ohartarazi du M8ko manifestazioaren ondoren

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a cargos orgánicos e institucionales, militantes y simpatizantes socialistas en la manifestación del 8M en Bilbao | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du emakumeek berdintasunean parte hartu beharra dutela lidergoa eskatzen duten espazioetan, bizi dugun horren une sozial eta politiko nahasian. “Tentsio geopolitiko eta aldaketa teknologiko handiak bizi ditugu. Testuinguru horretan, funtsezkoa da emakumeen parte-hartzea lidergotzako espazioetan, emakumeak protagonista izan behar direlako adimen artifiziala edo berrikuntza teknologikoa bezalako sektoreetan ere”, adierazi du.

Bilboko kaleak Martxoaren 8a dela-eta zeharkatu dituen manifestazioan parte hartu eta gero, Emakumeen Nazioarteko Eguna keinu sinboliko bat baino zerbait gehiago dela esan du Anduezak. Eta “soldata-arrakalek, erantzukizuneko lanpostuetan sartzeko zailtasunek, lan arloko diskriminazioek eta emakumeen kontrako indarkeriak” nola jarraitzen duten gogoratu du, baita “jazarpenak edo gorroto-diskurtsoek eremu digitalean eta, batez ere, sare sozialetan” ere.

#M8  honetan, Euskal Sozialistak kalera atera gara #borrokafeminista aldarrikatzeko tentsio geopolitiko eta aldaketa teknologiko handiko testuinguru batean, noiz eta eskuina horiez baliatzen ari denean batez ere gazteak manipulatzeko eta feminismoa zera bat balitz bezala aurkezteko… pic.twitter.com/ujOj7Zvb6U

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 8, 2026

Feminismoa mehatxu gisara aurkezten duten manipulazioez ohartarazi du Anduezak, eskubideen berdintasuna eta emakume eta gizonentzat bidezkoagoa izango den gizarte bat lortu nahi duen mugimendu bat denean, izan ere. Eta mezu horiek gazteen artean nola ari diren zabaltzen azpimarratu du.

“Azken urteotan, ikusten goaz nola doazen itzultzen feminismoa ezbaian jartzen duten edo berdintasuna gizonentzat mehatxu modura aurkezten duten diskurtsoak.

Gazteen artean zabaltzen ari da feminismoak desberdintasunak edo pribilegioak sortzen dituen uste okerra. Ezin urrutiago errealitatetik. Feminismoa eskubide berdinen, askatasunaren eta guztiontzako gizarte bidezkoago baten aldeko mugimendu bat izan da eta izango da. Horregatik, funtsezkoa da lanean jarraitzea belaunaldi berriek uler dezaten berdintasuna ez dela inorentzako kalte bat, konkista kolektibo bat dela”, esan du. 

Anduezak Bilboko manifestazioan hartu du parte Ana Lopez de Uralde PSE-EEko Berdintasun idazkariarekin, Idoia Mendia eurodiputatuarekin, Nora Abete Bilboko alkateorde eta Exekutibo Federaleko kide denarekin, Alfonso Gil eta Txema Oleaga senatariekin eta Gabriel Arrue diputatuarekin hala nola Ekain Rico, Carmen Diaz eta Pau Blasi euskal buruzagiekin batera, beste kargu organiko eta instituzional eta militante eta jarraitzaile sozialisten artean.