Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Durango

Eneko Andueza: “Ezberdinen arteko elkarrizketaren eta akordioaren bidea da Euskadik dituen erronken aurrean aurrera egiteko formula”

PSE-EEren idazkari nagusiak DSBEk duela gutxi izan duen erreforma edo merkataritzarentzako laguntzak jarri ditu “egiteko modu” sozialistaren adibide bezala, “zaratarik gabeko bide-orri argi batekin”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la candidata socialista a la Alcaldía de Durango, Jesica Ruiz | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, ezberdinen artean ulertzeak duen garrantzia azpimarratu du Euskadik etorkizuneko erronkei erarik onenean heltzeko formula hoberena delakoan. Herritar guztien ongizatea hobetzeko orduan sozialistek duten jarrera azpimarratu du Anduezak, lanean eta gardentasunean oinarritutako bide-orri bat proiektatzen duelako.

Jesica Ruiz Durangoko Udaleko Talde Sozialistaren zinegotzi eta bozeramaile dena udalerri horretako alkatetzara aurkezteko ekitaldian, Idoia Mendia lehendakariordea buruan dela duela gutxi DSBEk izan duen erreforma, Eusko Legebiltzarreko gehiengo handi batekin onartua izan dena, jarri du adibide modura Anduezak sozialistek politikan betetzen duten funtsezko betekizunaren eredu gisa.

“Ezberdinen arteko elkarrizketaren eta akordioaren bidea da Euskadik dituen erronken aurrean aurrera egiteko formula. Pandemiak agerian utzi du lehendik zetozen erreformei heldu beharrean garela, lehendik ere hautemanak genituenak baina jada atzeraezinak direnak. Hezkuntzan edo Osasunean ari gara ikusten egun hauetan, eta, nire ustez, aurrera begirako urrats irmoak eman behar ditugu horren aurrean, bide-orri argi batekin eta erakundeetatik herritarrei lehendik dituztenak baino arazo gehiagorik sortu gabe”, azaldu du. 

Eneko Anduezak adierazi du sozialisten helburua herritarren alde lan egitea dela beti, okerren pasatzen ari denari laguntzea, eskubideak zabaltzea eta desberdintasunak borrokatzea, dela gobernuetatik, dela oposiziotik. “Susperraldi ekonomikoan laguntzea eta inor atzean gera ez dadin giza ezkutu bat eraikitzea da ziurgabetasun testuinguru honetan erakunde guztietatik egiten ari garena”, erantsi du. 

Buruzagi sozialistaren esanetan, “kalera irten besterik ez dago” sozialistek bultzatu izan dituzten neurriek mesede egin dien herritar bat aurkitzeko, esaterako ABEEak, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera, argindarraren bonu soziala, ikasleentzako bekak igotzea edo Next Generation funtsak negozioetara iristea. “Aldarrikatu beharra dugun zerbait da”, adierazi du. 

PSE-EEren idazkari nagusiak balioa eman dion Durangoko sozialistek azken legegintzaldian egindako lan “ikusgarriari”. “Oposiziotik, esfortzuarekin eta erabakimenarekin eta ideiak argi izanez, nabaritu izan zarete eta garbi utzi duzue herri honetan sozialisten sinadura”, esan du. 

Durangoko Udaleko zinegotzi eta alkatetzarako hautagai denak, Jesica Ruizek, bere aldetik, “Durangorentzako eta durangarrentzako onena izango denari begiratuz” akordioetara heltzearen alde sozialistek jarritako inplikazioa azpimarratu du. “Proposamen errealistekin ibili izan gara une oro, ez titular politen atzetik, eta mundu osoari entzunez, edozein zela ere euren ideologia edo pentsatzeko modua”, esan du.