Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urtarrila 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Euskadi Irratiko Boulevard saioan

Eneko Andueza: “Txertaketa eta herritarren erantzukizuna dira olatu berri bati aurrea hartzeko neurririk onenak”

1. argazkia

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Eusko Jaurlaritzak Auzitegi Gorenari helegitea jartzearen alde azaldu da, haren epai batek galarazi baitu Euskadin Covid pasaportea aplikatzea. Dena dela, adierazi du auzitegien erabakiak errespetatuko dituela eta erabakia Eusko Jaurlaritzari dagokiola. “Ebazpen batek helegitea jartzeari bide ematen dioenean, jartzearen aldekoa naiz beti”, adierazi du, jarraian azaltzeko osasun publikoaren kontu bat dela, “guztion osasunaren” kontua, eta herritarren erantzukizunari egin dio dei. Nolanahi ere, Enekoren ustez erakundeek badituzte aski tresna kasuek ez dezaten berriro gora egin. “Txertaketa eta herritarren erantzukizuna dira olatu berri bati aurrea hartzeko neurririk onenak”, adierazi du.

Sozialistok beti errespetatu izan ditugu auzitegien erabakiak eta, jakina, baita #COVID19-aren pasaporteari buruzko epaiari helegiterik ez jartzeko Eusko Jaurlaritzak hartu duen erabakia ere. Ebazpen batek helegitea jartzeari bide ematen dioenean, jartzearen aldekoa naiz beti”.
📻 @Boulevardeitb pic.twitter.com/LNUlqpiuJj

— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 23, 2021


Euskal Sozialisten 9. Kongresuaren ondoren Euskadi Irratian eman duen lehen elkarrizketan, EAJrekin diren itunak ere aipatu ditu Anduezak, esanez “osasun ona” dutela. “Esango nuke EAJrekin hitzartuta ditugun itunek osasun oso ona dutela, eta horren ondorioa da herri honek bizi duen egonkortasun politikoa, oso garrantzitsua iruditzen zaidana egun bizi dugun bezalako egoera batean”, azaldu du.

Buruzagi sozialistarentzat, itunak hauteskundeak direnean iraungitzen dira. Beste alderdiekin dituzten akordioei buruz galdetu diotenean, esan du hauteskunde ondorengo kontu bat dela. “Gauza asko ari dira esaten kontu horri buruz. Baina horren unea hauteskundeak izaten direnean helduko da, orain horrek ez garamatza inora, ez dakigulako herritarrek non jarriko gaituzten. Hau ere esaten dut, ordea, akordio batek ondo irten duenean eta emaitzak bistan direnean, logikoa dela jarraitzea. Osasun ona dute orain ditugunak, eta unea heltzen denean, ikusiko dugu orduan”, esan du.

Pablo Casado PP alderdiko presidenteak EH Bilduk Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzearen harira egindako adierazpenei buruz, berriz, eskatu dio utz diezaiola “behingoz biktimak erabiltzeari, zeharo nazkagarria iruditzen zaidalako”, eta esan du biktimak “oso pluralak, askotarikoak” direla, “bakoitza bere iritziarekin, bere irizpidearekin, bere bizipen partikularrarekin”. “Biktimak erdigunean jarri behar dira beti haiei entzuteko, ez interes politikoagatik haiek erabiltzeko. Eta zeharo erdeinagarria iruditzen zait Pablo Casadok egiten duena, nik uste dut munduko begiramen osoa zor diegula biktimei eta inoiz ez direla bilakatu behar jaurtitzeko arma bat”, adierazi du.

@pablocasado Francoren omenezko meza batean izatea kasualitatea izan zela pentsatu nahi dut. Bestela, oso larria izango litzateke.
Casadok azalpenak eman beharko lituzke, bestela @vox_es-ren besoetan erortzen ariko litzateke, euren maila berean legoke.
📻 @Boulevardeitb pic.twitter.com/S718HAWkyx

— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 23, 2021

Casado Francoren oroimenezko meza batean izateari buruz, PSE-EEren idazkari nagusiak esan du nahiago duela pentsatu ezjakinean joan dela, argudiatu izan duen bezala. “Nahiago dut horrela izan dela pentsatu, oso larria iruditzen zait-eta PPren ibilbideko alderdi bateko liderra, hots, herrialde honetako bigarren alderdikoa, Francoren omenezko meza batera joatea. PPk ere erantzukizun zuzen-zuzena du frankismoan gertatu izan zenarekin, orduan zeuden buruzagi askoren ondorengoak direlako. Agian, frankismo hori arbuiatzea da Pablo Casadok berak egin beharko lukeen lehen gauza, arbuiatzea frankismoak 40 urte baino gehiagoz espainiar gizartean eragin zuen min eta zapalkuntza guztia”, adierazi du.