Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Maiatzaren Lehena

Eneko Andueza: “Lan-erreforma asmakuntza handia izan da; orain, alderdi eta sindikatu nazionalistak isildu egiten dira edo uko egiten diote euren hanka-sartzea onartzeari”

Buruzagi sozialistak legeria berriaren ondorioak eta Pedro Sánchezen Gobernuak ezkutu soziala indartzeko eta krisiaren ondorioak arintzeko hartutako neurriak goratu ditu, Maiatzaren Lehenaren harira

1. argazkia

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, lan-erreformak bere lehen hilabeteetako indarraldian langileengan izan duen inpaktu positiboa goratu du, eta alderdi eta sindikatu nazionalistei leporatu die horren aurka azaldu izana. “Orain isildu egiten dira euren hanka-sartzea ezkutatzeko, edo uko egiten diote lan-erreforma asmakuntza handia izan zela onartzeari, baina datuak bistan daude”, adierazi du. 

Buruzagi sozialista pozik azaldu da lan-erreforma berriaren emaitzengatik, Espainia osoan lehen hiruhilekoan 164.100 kontratu mugagabe gehiago izateko eta 209.800 aldi baterako lanpostu gutxiago izateko aukera eman baitu, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (BAI) arabera. “Datu positibo horiek lanean segitzera animatzen gaituzte”, esan du. 

Politika sozialistak eraginkorrak dira.
Espainian eraginkorrak dira. Eta lan-erreformak erakutsi du tresnarik onena dela langileen eskubideak defendatzeko.
Eta Euskadin. Sozialistak kalitatezko enpleguaren eta iruzurraren aurkako politiken buru garelako. #Maiatzak1 ðŸŒ¹âœŠðŸ» pic.twitter.com/1xJ1bN3xXf

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 1, 2022

Bere sare sozialetan zabaldu duen bideo baten bidez, Anduezak azpimarratu du sozialistek gizarte berdinzaleago eta bidezkoago bat eraikitzen jarraituko dutela gobernuetatik eta kalean, “sindikatu anaikideen eskutik”. Elkarrizketa sozialaren alde jarraitzearen garrantzia nabarmendu du Anduezak, herritar guztien ongizatean eragingo duten kontsentsu zabalak lortze aldera. 

PSE-EEren idazkari nagusiarentzat, garrantzitsuak dira Espainiako Gobernuak krisiaren ondorio negatiboak arintzeko abian jarritako mekanismoak, argia eta erregaiak merkatzeko neurriak, esaterako. “Gizarte-ezkutua indartu dugu ezegonkortasun ekonomikoko testuinguru batean, bereziki kalteberenei erasotzen diena”, esan du.

Pandemiak eragindako etenaldien ondoren berriro ere Maiatzaren Lehena bezalako egun berezi bat ospatu ahal izateko sozialistek duten poza aipatu izan du, halaber, Anduezak bere jardunaren une batean. “Pozik egiten dugu, data hori beti delako bultzada bat zeregin oso sozialista baterako, hots, laneko eskubideen aldeko borrokarako”, adierazi du.