Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Bilera Ciudadanos Euskadirekin

Eneko Andueza: “Lehentasuna pandemiatik bidezko susperraldia lortzea da, Estatutuaren erreforma ez dago herritarren kezken artean”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, y el Secretario de Políticas Públicas, Ekain Rico, durante la reunión que han mantenido con la direccion de Ciudadanos Euskadi | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du pandemia atzean uzteko eta bidezko susperraldi bat lortzeko lanean ari direla sozialistak. Estatutuaren erreformaren gainean eztabaida berraktibatzeko egokitasunari buruz egin izan den beste adierazpen baten –oraingo honetan, lehendakariak egina– harira ekarri du hori gogora.

“Sozialistek beti esan izan dugu une honetan ez dela lehentasuna eztabaida horri heltzea, gure lehentasuna herritarrei eragiten dieten kezketan egotea dela, eta ez dugu uste hori denik une honetan. Pandemia egoera hau gainditzea da herritarrek nahi dutena, eta, batez ere, berme osoko susperraldi bati heltzea, bidezko susperraldi bat, horretanxe dago Alderdi Sozialista”, azaldu du PSE-EEren eta Ciudadanos Euskadiren zuzendaritzen artean izandako bileraren ostean komunikabideek egindako galderei erantzunez.

❌#Euskadi-rentzat ez da lehentasuna estatus berriari buruz lehendakariak berriro zabaldu nahi duen eztabaida @iurkullu.

Euskal Sozialisten lehentasuna #Covid19-aren pandemia behin betiko gainditzea eta #bidezkosusperraldi baten alde lan egitea da.

✅#Cumplimos pic.twitter.com/BdDY1TyRxg

— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 16, 2022


Ciudadanosek lan erreformari emandako aldeko botoa ere baloratu du Anduezak, eta esan du erreforma hori dagoeneko ari dela bere baliagarritasuna erakusten behin-behinekotasunarekin bukatzeko. Bizitzeko Gutxieneko Errentaren (BGE) transferentziaren konplexutasuna ere azpimarratu du, eta esan du hori Idoia Mendia lehendakariordeak planteatutako baldintzetan zehaztuko dela azkenean.

Hezkuntza-itunari eta etorkizuneko legeari buruz, berriz, esan du erabateko adostasuna dagoela txosteneko lanen epeak luzatzearen egokitasunaz, eta PSE-EE eta EAJren arteko akordioari ahalik alderdi gehien batzearen alde egin du.