Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “DSBE berria kolektibo zaurgarriengana iritsiko da, gehien behar duten familia eta pertsonengana”

PSE-EEren idazkari nagusiarentzat, Idoia Mendiak sustatzen duen babes sozialeko proposamen berria aukera ederra da oposizioa engaiatu dadin eta herrialde akordioak sustatzeko
Buruzagi sozialistak uste du “historia berridazteko saio bat” dela EAJk Gobernu sozialistari Gernikako bonbardaketagatik barkamena eskatzeko galdegitea

1. argazkia
El Secretario General, Eneko Andueza, entrevistado en Radio Euskadi Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, balorazio positiboa egin du Gobernu Kontseiluak Euskadin DSBEa eta babes sozialerako sistema erreformatuko duen lege-aurreproiektua onartu delako. “Pertsona gehiagorengana eta gizarteko kolektibo zaurgarriengana helduko da”, adierazi du. Horrez gain, adierazi du adibide on bat dela herrialde mailako akordioak praktikan jartzeko, eta oposizioko alderdiei eskatu die engaiatu daitezela Idoia Mendia lehendakariordeak legedian proposatu dituen aldaketekin.

Buruzagi sozialistak, Ukrainako gerratik eratorritako egoera ekonomikoa aipatzean, kritikatu egin du EAJ edo EH Bildu bezalako alderdiek eta sindikatu abertzaleek lan erreformaren aurrean azaldu zuten kontrako jarrera, erreforma horren ondorioz enpleguak bilakaera ona izan baitu, bai Espainian, bai Euskadin. “Ez zuten nahi izan parte hartzea horren onarpenean, eta ikusi da okertu egin zirela”, adierazi du. Anduezaren ustez, legeria berriak enplegu baldintzen hobekuntza ekarri du indarrean jarri deneko lehen hilabeteetan, batez ere kontratu mugagabeen ehunekoetan.

Memoria ezin da izan hautakorra, ezta interesatua ere, memoria kolektiboa izan behar du. #Gernika-n egin daiteke omenaldi bat bonbardaketaren ondoren fusilatu zituzten bi pertsonei, hots, bi sozialistei, baina ez du ematen interesik dagoenik.#HacemosEuropa
📻@Boulevardeitb pic.twitter.com/XlBpeQbhfn

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 11, 2022

Andueza abaguneaz baliatu da Espainiako Gobernuak arlo ezberdinetan egindako ekarpenak eta legegintzaldia amaitzearen alde egindako apustua balioan jartzeko: “Izan genezakeen Gobernurik onena dugu”. Eta eskuina boterean balego egoera oso bestelakoa izango zela esan du.

Halaber, esan du historia berridazteko saio bat dela Gernikako bonbardaketagatik Espainiako Gobernuari barkamena eska dezala galdegitea, eta altxatutakoek borrokatu zuten Errepublikaren gobernu legitimoa ere eraso haren biktima izan zela nabarmendu du. Anduezarentzat, memoria ezin da izan hautakorra eta interesatua, memoria kolektiboa izan behar du, eta historia helburu alderdikoetarako ez narrastea eskatu du, bonbardaketaren ondoren fusilatu zituzten bi sozialistak omendu nahi dituen bezalako ekimenenak babesteko eskatzearekin batera.

PSE-EEren idazkari nagusiak bere iritzia azaldu du datorren urteko udal eta foru hauteskundeen ondoren zabaldu daiteken agertokiari buruz. “Itunei buruz hitz egin aurretik herritarrek botoa emateko itxaron behar dugu. Egonkortasuna eta bizikidetza dira nire premisak”, esan du. Azkenik, CNI erakundearen zuzendaritzan gertatu den erreleboak espainiar zerbitzu sekretuei egonkortasuna emango diela esan du.