Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urtarrila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Politikaren baliagarritasuna erakustea da herria egiteko modurik onena, herritarren bizitza hobetuz, sozialistek egiten dugun bezala”

PSE-EEko idazkari nagusiarentzat, funtsezkoa da politika aurrerakoi eta integratzaileekin “zerbitzu publiko hobeago batzuen alde egiten segitzea”, PSCren presidente eta Kataluniako Parlamentuko bozeramaile denarekin bildu ondoren.

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto al presidente del Grup Parlamentari Socialistes i Units per Avançar en el Parlament de Catalunya, Ferran Pedret, y la portavoz del mismo, Elena Díaz, durante el encuentro mantenido en el Parlamento Vasco | Foto. Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du gobernuen ekintza guztientzat, inor baztertu gabe, zerbitzu publikoak hobetzen segitzera zuzenduz dela herria egiteko erarik onena, eta nazionalistek hori ulertu gabe jarraitzen dutela. “Politikaren baliagarritasuna erakustea da herria egiteko modurik onena, sozialistek egiten dugun bezala”, esan du. Anduezaren esanetan, euskal eta kataluniar sozialismoek partekatzen duten kezka da exekutiboei egonkortasuna ematea “zuzendu behar direnera emanik jardun dezaten”, eta Salvador Illak “eskua luzatuz elkarrizketaren eta lanaren alde” egindako apustua goretsi du.

Kataluniako Parlamentuko Grup Parlamentari Socialistes i Units per Avançar alderdiko delegazio batekin (Ferran Pedret presidenteak eta Elena Diaz bozeramaileak osatua) egindako bileraren ostean emandako prentsaurrekoan, politika “beti herritarren zerbitzura, ez alderdi baten edo bestearen interesen zerbitzura” egon behar duela esan du Anduezak.

Buruzagi sozialistak deitoratu egin du “beste batzuk sekula horrela ulertu ez izatea, uste dutelako herria egitea ez-dakit-zer abentura independentistetan jarraitzea dela, eta ikusi dugu nora daramaten, porrotera”.  “Horrela ez da herria egiten, herritar guztientzat, bazterketarik gabe, zerbitzu publiko hobe batzuk lortuz egiten da herria”, gaineratu du. 

#LoQueHacePaís-ren adibiderik onena herritarren zerbitzura den politikaren baliagarritasuna erakustea da, sozialistok egiten dugun bezala.

Beste batzuk ez dute sekula horrela ulertu, uste dute politikak alderdi politiko baten edo besteren interesen zerbitzura egon behar duela. pic.twitter.com/b0IqU5XQ9x

— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 22, 2024

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, poza azaldu du Katalunia “urte askotako nahasmenduetatik” urrundu izan delako kataluniar sozialistei eta Illa presidenteari esker, zeinak agintaldiko bere lehen 100 egunak bete baititu.  “Gaur esan dezakegu Katalunia istilua eta zarata nagusi izango ez den giro politiko bat lortzeko bidean dagoela”, azpimarratu du.

Eneko Anduezaren esanetan, egungo gizartearen eskakizunak, besteak beste, osasun- eta hezkuntza-sistema indartu eta hobetzera, garraio jasangarria bultzatzera, etxebizitzarako sarbiderako arazoari erantzuna ematera edo kalitateko enplegu bat bermatzera zuzentzen dira. “Nahi dugun guzti horrek egiten du, benetan, herria”. Eta hori politika aurrerakoiekin, integratzaileekin bakarrik egin daiteke, sozialistenak bezalakoekin”, azpimarratu du. 

“Kataluniako eta Euskadiko herritarrek halaxe ulertu izan dute izan ditugun azken hauteskundeotan. Eta beren konfiantza eman digute. Konfiantza hori, orain, erantzukizunean bilakatu da sozialistentzat. Eta horrexetan gaude. Katalunian, Euskadin zein Espainiako Gobernuan”, adierazi du.