partekatu
Eneko Andueza: “Premiazko Neurrien Legea etxebizitzaren krisia konpontzera dator, desberdintasun-arrakalak saihesten ditu eta etxebizitza duin baterako sarbidea bermatzen du”PSE-EEko idazkari nagusiarentzat, “gauzak aldatu beharrean dira, ez dugu onartu nahi espekulaziotik irabaziak ateratzen jarraitzearren botere publikoen esku-hartzea ukatzen dutenen esparrua” Anduezaren arabera, araua “esku-hartze irmo bat da lurzoruak mobilizatzeko, etxebizitzaren eskaintza handitzeko eta maizterrak babesteko”
PSE-EEko idazkari nagusiarentzat, “gauzak aldatu beharrean dira, ez dugu onartu nahi espekulaziotik irabaziak ateratzen jarraitzearren botere publikoen esku-hartzea ukatzen dutenen esparrua”
Anduezaren arabera, araua “esku-hartze irmo bat da lurzoruak mobilizatzeko, etxebizitzaren eskaintza handitzeko eta maizterrak babesteko”
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusi eta legebiltzar bozeramaileak esan du Lurzoruaren, Etxebizitzaren eta Hirigintzaren arloko Premiazko Neurrien Legeak “etxebizitza krisiaren egoera konpontzeko eta gure gizartean kohesioa eta egungo eta etorkizuneko ongizatea arriskuan jarriko ez dituzten desberdintasun-arrakalak zabaltzea eragozteko” neurriak ezarriko dituela. “Bide-orri bat da emantzipatzeko beharra duten gazteentzat, familia berrientzat, Euskadira lanera datozen pertsonentzat eta, oro har, euskal gizarte osoarentzat etxebizitza duin bat, prezio eskuragarri batean, izan dezaten euren bizitza-proiektua aurrera eramateko eta gure ongizate-sistema bermatuko duen etorkizun oparo baten aldeko ahalegin komunean parte hartzeko”, azpimarratu du.
Gaur Eusko Legebiltzarrak onartzen duen Premiazko Neurrien Legea bi konbikziotan oinarritu da:
1⃣la etxebizitza konponbidea daukan arazo bat da
2⃣l gauzak aldatu beharrean dira
Euskal Sozialistok ez dugu onartu nahi espekulaziotik irabaziak ateratzen jarraitzearren botere publikoen... pic.twitter.com/lKpOxblUBd
— Eneko Andueza (@enekoandueza) December 11, 2025
Denis Itxaso sailburuak zuzentzen duen Etxebizitza eta Hiri Agenda sailak bultzatuta eta PSE-EEk EAJrekin batera sustatutako lege-proposamen baten bidez bideratuta gaur Eusko Legebiltzarrean onartzen den legea “euskal gizartearentzat, pertsona kalteberentzat eta etxebizitza bezalako behar-beharrezko ondasun baterako aukera izateko zailtasun nabarmenak dituen klase ertainarentzat egina eta pentsatua den arau bat da”, adierazi du buruzagi sozialistak.
“Bi konbikziotan oinarrituta sortu den lege bat da: lehena, etxebizitza konponbidea daukan arazo bat dela; bigarrena, berriz, gauzek aldatu beharra dutela. Ez dugu onartu nahi espekulaziotik irabaziak ateratzen jarraitzearren botere publikoen esku-hartzea ukatzen dutenen esparrua”, gaineratu du.