Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Euskadiko gazteek merezi dute bizitza-proiektu duin bat garatzeko benetako aukera izatea”

PSE-EEren idazkari nagusiak txalotu egin du Eusko Legebiltzarrak onartu duen Legea, gazteei erraztu egingo dielako “etxebizitza duin baterako, lan egonkor baterako eta ezagutza eta prestakuntza alorrean aukera-berdintasuna izateko aukera”

1. argazkia
Eneko Andueza, en el pleno de Parlamento Vasco que aprobó la Ley de Juventud.

Eneko Anduezak, PSE-EEren idazkari nagusiak, balioa eman dio gaur Eusko Legebiltzarrean onartu izan den Euskal Autonomia Erkidegoko Gazteriaren Legeari, gazteei erraztu egingo dielako “etxebizitza duin baterako, lan egonkor baterako eta ezagutza eta prestakuntza alorrean aukera-berdintasuna izateko aukera”. “Euskadiko gazteek merezi dute bizitza-proiektu duin bat garatzeko benetako aukera izatea,  horiek dira gure etorkizuna eta itxaropena. Guri dagokigu gazteria diskriminaturik sentituko ez den gizarte bat eraikitzeko oinarriak jartzea, eta lege hau urrats bat da bide horretan”, adierazi du.

 “Euskadiko gazteek merezi dute bizitza-proiektu duin bat garatzeko benetako aukera izatea”
Sozialistak aukeren sare bat sortzeko lanean ari gara, etxebizitza duinerako, lan egonkorrerako eta aukera-berdintasunerako sarbidea izan dezaten.
✅#Cumplimos pic.twitter.com/aTMrmmCrYv

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 10, 2022

 

Legebiltzarreko bozeramaile ere denak “eskubideak sendotzen” dituen lege horren garrantzia azpimarratu du, eta esan du Euskadi aspalditik zela horren beharrean. Horren haritik, gogoratu du “Patxi López lehendakariaren Gobernuak Ganbera honetara ekarri zuena” izan zela “Gazteriaren euskal lege baten lehen zirriborro irmo eta sendoa”. “Bakoitzak jakingo du zergatik galdu dugun horrenbeste denbora”, esan du.

Eneko Anduezak azpimarratu duenez, lege berriak “erantzuna ematen dio gaur egun aurrean ditugun erronkei, batik bat gazteriak egun aurrean dituenei”, “gazteei heldutasunerako bidean laguntzeko” neurri eta politikekin.