Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Euskal herritarrek euren arazoak konpontzera zuzendutako Gobernu bat izango dute Pedro Sanchezekin”

PSE-EEko idazkari nagusiak gaitzetsi egin ditu eskuin muturraren aldetik hainbat diputatu sozialistari egindako erasoak

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, reaccionando a la investidura de Pedro Sánchez | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, poza adierazi du Pedro Sanchez hautatu dutelako berriro Espainiako Gobernuaren presidente bezala, eta mugarri horrek Euskadiren aurrerapenerako dakarren urratsa azpimarratu du. “Berri handia da herrialde osoarentzat, baina baita, bereziki, euskal herritarrentzat ere, euren arazoak konpontzera eta Euskadi barne hartuko duen oparotasun-etorkizun berri bat zabaltzera zuzendutako gobernu bat izango duelako”, adierazi du.

Buruzagi sozialistaren esanetan, “emaitza bikaina” da Euskadirentzat eta Espainiarentzat Kongresuan izandako inbestiduraren emaitza, aurreko legegintzaldian garatu zen agenda aurrerakoia sendotzen lagunduko duelako. “Gaurko egun honetan sozialistak pozik sentitu behar gara, gure idazkari nagusia izendatu dutelako Gobernuko presidente”, esan du.

Berri bikaina da euskal herritarrentzat presidente sozialista bat izatea Espainiako Gobernuan, aurrerapenerako etorkizun berri bat zabaltzen delako #Euskadi-rentzat.
Zorionak, @sanchezcastejon !✊? #ElPresidente #SiempreAdelantepic.twitter.com/hpHnhsk01e

— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 16, 2023

“Elkarrizketaren eta adostasunak bilatzearen bidez zeruertz berri bat eta herritar guztientzat etorkizunik onena zabaltzeko gauza izango garela erakutsiko du”, adierazi du.

Lehendakari izateko hautagai denak gaitzetsi egin ditu eskuin muturreko kideen aldetik Dani Senderosek, Maria Luisa García Gurrutxagak eta Herminio Sanchok, hurrenez hurren Arabako, Gipuzkoako eta Teruelgo diputatu sozialista direnek, jasan duten zirikatze eta eraso saialdiak. “Nire elkartasun eta babes osoa bidali nahi diet. Harro egoteko kontu bat da gaurko inbestiduran demokraziaren terminoetan, hitzekin, demokrazia defendatzen jakin izan duten alderdikideak izatea”, adierazi du.