Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Euskal herritarrek sozialistengan jartzen dute konfiantza eskubideak eta ongizatea bermatzeko garaian; horregatik irabazi ditugu hauteskundeak”

PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu du bere alderdiak konponbide errealak eskaintzen dituela “Euskal Proces-a” abian jarri nahian dabiltzanen aldean

Raquel Sanchez Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministroak, inbestidurari buruz: “Ez zaigu erraza izango, baina aukerarako leiho bat zabaltzen da”

Gabriel Arrue: “Gure lehen helburua da askeak eta eskubide berdinekin diren pertsonen gizarte bat, nazionalismoak defendatzen duen kontrakoa, hain zuzen”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la ministra de Transportes, Movilidad y Agenda Urbana, Raquel Sánchez, el Secretario General de las Juventudes Socialistas de España, Víctor Camino, y el Secretario General de las Juventudes Socialistas de Euskadi (JSE-Egaz), Gabriel Arrúe | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, herritarren arazo errealei sozialistek erantzuna emateko duten gaitasuna goretsi du eta politika sozialen alde egiten duten apustua kontrajarri du identitate kontuak aurretik jartzen dituzten eta euskal Proces bat abian jarri nahi luketenen aldean. “Euskal herritarrek sozialistengan jartzen dute konfiantza gizarte osoaren mesedetan izango diren politikak aplikatzeko orduan. Euskaldunek ondo baino hobeto dakite Alderdi Sozialistari eman behar diotela botoa, gu garela benetan horiek eskubideak eta ongizatea bermatzen dituztenak; ez EAJk, ez EH Bilduk, baizik eta Alderdi Sozialistak. Horregatik irabazi genituen hauteskundeak”, azpimarratu du. Eta galdera hau egin du euskal nazionalisten estrategiari eta Kataluniako Proces-ari jartzen dioten begirada nostalgikoari buruz: “Benetan uste dute hori dela euskal gizarteak nahi duena?”.

Gazteen beharrei erantzuteko Eusko Jaurlaritzaren sail sozialistek egindako lana nabarmendu du Eneko Anduezak, eta Idoia Mendia lehendakariordeak gidatutako Lan eta Enplegu Sailaren kudeaketa goretsi du. Arlo horretan, hain zuzen, mugarri handiak erdietsi izan dira, Gizarte Segurantzarekiko afiliazio-zifren errekor historikoa, milioi bat pertsona baino gehiagorekin, edo gazteen enpleguaren kalitatean izan den hobekuntza, esate baterako.

“2023ko ekainean 20 urte azpitiko 131.000 gazte baino gehiago zeuden erregistratuta kontratu mugagabearekin, adin-tarte horretako %68, hain zuzen, 2021eko ekaineko %17,7ren aldean. Eta Gizarte Segurantzan alta eman duten emakumezkoen artean, %44, hau da, 28.900 emakume, 30 urte baino gutxiagokoak dira”, azaldu du.

Buruzagi sozialistak Iñaki Arriola sailburuak zuzentzen duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailak bultzatu dituen neurri batzuk aipatu ditu, adibidez Gaztelagun programa, emantzipazioa lortze aldera etxebizitza alokatzeko 300 euroko zuzeneko laguntza ematen duena. “Lehentasunezko kupo batzuk ezarri ditugu Eusko Jaurlaritzak sustatutako alokairuko etxebizitzetarako, horien %40 36 urte azpikoei esleituko zaie zuzenean”, azpimarratu du. Eta Javier Hurtado buru duen Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sektore horien ekintzailetzan egindako ahalegina ere nabarmendu du, gero eta pisu handiagoa dutenez euskal ekonomian.

“Politika errealistak dira horiek. Politika sozialistak dira. Horixe da gure lana. Horrexetarako gaude gobernuetan. Aztertu eta erantzunak emateko. Gure DNAren eta gure identitatearen parte da”, azaldu du.

Euskal herritarrek sozialistengan jartzen dute konfiantza eskubideak eta ongizatea bermatzeko orduan; horregatik irabazi ditugu hauteskundeak.@JSE_Egaz@PSOE pic.twitter.com/FW5ltWwcmi

— Eneko Andueza (@enekoandueza) October 1, 2023

Raquel Sanchez Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministroak, bere aldetik, esan du gazte sozialistak direla herrialde osoan sozialismoa ordezkatzen duen “ehunka urteko zuhaitz izerdia”. “Justiziaren, elkartasunaren eta duintasunaren balioak ordezkatzen dituzue. Berdintasunaren aldeko defentsaren buru eta aitzindari zarete”, azpimarratu du.

Buruzagi sozialistak esan du Feijooren inbestidurak PPren bakardadea “berresteko” balio izan duela, eta alderdi hori “Espainia errealetik urrunduta bizi” den alderdi bat dela, Alderdi Sozialista ez bezala. Horrez gain, Pedro Sanchezen inbestidurak “aukerarako leiho bat” zabaltzen duela esan du, “jakinik ez dela erraza izango”. “Herrialde honetan eskubideak eta askatasunak egonkortzen joateko bermea gara”, erantsi du.

Raquel Sanchezen iritziz, sozialismoa “ez da egoera bat, sentitzeko eta bizitzeko era bat, baizik”. Eta herrialde-eredu bidezkoago eta berdinzaleago bat sustatzen jarraitzearen alde azaldu da, Pedro Sanchezen Gobernua egiten ari den bezala. “Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, lanean duintasuna, gizarte inklusioa edo klimaren aldaketaren kontrako borroka sustatzen duen eredu bat”.

Borroka historikoaren banderak

Bestalde, Gabriel Arruek, Euskadiko Gazte Sozialisten (JSE-Egaz) idazkari nagusi hautatu berriak, antolakundearen ibilbidea gogoratu du: langile mugimendu hasi zeneko garaia, Gerra Zibila edo Trantsizioa, eta ETAren terrorismoari emandako erantzunaren duintasuna, tartean une bereziki zailak izan zirelarik, Edu Madinaren kontrako atentatua, kasu. Eta esan du oraindik heldu beharra dagoela Gazte Sozialisten borroka historikoa ezaugarritzen duten banderei, esaterako kalitateko Hezkuntza baterako edo etxebizitza duin baterakao eskubidea, edo berdintasuna eta genero indarkeriaren kontrako borroka.

Eta euskal gizartearen aniztasuna eta pluraltasuna errespetatuko duen bizikidetzaren alde egin du. “Nazionalismoak zatitzeko beharra du, horregatik du euskaldunak zatitzeko tentaldia; gure lehen helburua da pertsona askeen eta berdintasunean bizi direnen berdinen arteko gizarte bat, nazionalismoak defendatzen duenaren kontrakoa, hain zuzen”, adierazi du. Eta terrorismoaren biktimei justizia egingo dien memoria bat eskatu du.

Victor Camino Espainiako Gazte Sozialisten idazkari nagusiak, berriz, zuzentzen duen antolakundearen “etorkizunari begirako anbizioa” nabarmendu du “nostalgikoen” aldean, eta une “oso polita” iritzi dio egungo egoera politikoari. JSEren 120 urteko ibilbidea aldarrikatu du Caminok, eta Pedro Sanchezen inbestidura saioarekin “Espainia errealarentzat zabaltzen den aukera” goraipatu du, “gure eskubideetan urratsak ematen jarraituko duten gehiengo bat” lortzeko bere babesa adieraziz.