Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Elkarrizketa Mahaian adostu denaren alternatiba Raxoiren lan erreforma da”

PSE-EEren idazkari nagusiak EH Bilduri eskatu dio alda dezala legeria berriari buruzko haren jarrera, Arnaldo Otegi buru den zuzendaritzarekin bildu ondoren

1. argazkia
Eneko Andueza y Arnaldo Otegi | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, EH Bilduri eskatu dio alda dezala lan erreformaren kontrako haren jarrera, eta euskal Aurrekontuetan abstentziora joz eman zuen babesa luzatu dezala Legebiltzarrean izapidetuko diren legegintzako beste ekimen batzuetara ere. Andueza EH Bilduko ordezkaritza batekin bildu da, Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusia buruan zela, aste hauetan euskal buruzagi sozialista garatzen ari den topaketa sortaren barruan.

👨🏼‍🏭👩🏼‍🏭@EHBildu-ri helarazi diot #lanerreforma babesteko dagoen beharra, Espainiako Gobernuaren, sindikatuen eta patronalaren arteko akordio historiko honen alternatiba @marianorajoy-ren erreforma delako, hain kaltegarria izan dena langileen eskubideentzat.

✅ #Cumplimos pic.twitter.com/kubGbz5rD3

— Eneko Andueza (@enekoandueza) January 19, 2022

Eneko Anduezak koalizioari eskatu dio "ez dadila gera argazkirako keinu batean” kontuei emandako babesa, eta horrek jarraitasuna izan dezala “gizarte izaerako beste kontu batzuetan”, enplegua, etxebizitza edo kontsumoa bezalako gaietan, sozialistak erakundeetan egonez erakundeen agenda herritarren benetako kezketara zuzentzen dela defendatu ondoren. Eta esparru horretan kokatu du Diputatuen Kongresuan lanari buruzko legerian izango diren aldaketen berrespena. “EH Bilduri gogorarazi nahi diot Raxoiren lan erreforma dela Elkarrizketa Mahaian adostu izan denaren alternatiba”, azaldu die komunikabideei topaketa amaitu berritan.

Horrez gain, aldaketak enpresariek eta sindikatuek hitzartu dituztela azpimarratu du, eta erantzukizuna eskatu die alderdi guztiei. “Ezin dugu itxaron beste batzuen eskutik etorriko denik kontu honetako konponbidea, bakoitza izan behar da aurrean dugun aukeraren erantzule”, azaldu du topaketaren ondoren. Miguel Ángel Morales PSE-EEren Antolaketako idazkariak eta Ekain Rico Politika Autonomiko idazkariak ere hartu dute parte bertan.

PSE-EEren eta EH Bilduren proiektu politikoen artean dauden diferentzia eta “desadostasun sakonak” ere aipatu ditu Euskal Sozialisten idazkari nagusiak. “Oso urrun gaude. Gure proiektua sekula ez da izango hausturakoa, ezta independentismokoa ere. Ez dugu nahi euskal erako Procés-ik”, azpimarratu du Anduezak, eta adierazi du bizikidetzak indar politiko guztien konpromisoa eskatzen duela, eta EH Bilduri eskatu dio ezker abertzalearen azken adierazpenak egitateekin, terrorismoaren gaitzespen zorrotzarekin eta eragindako kaltearen aitortzarekin lagundurik etor daitezela.