Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   2021eko balantzea

Eneko Andueza: “Krisiaren lehen erantzunari norabide sozialista ematea lortu dugu, eta susperraldiak ere bide bera jarrai dezan nahi dugu”

PSE-EEren idazkari nagusiak esan du 2022ak bidezko ekonomia abiarazteko zimenduetan norabide aurrerakoiari eutsi diezaion egingo duela lan.

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la rueda de prensa que ha ofrecido en la sede del PSE-EE | Foto: Socialistas Vascos.

Erakundeek Covid-19ak eragindako krisiari emandako lehen erantzunak ikuspegi sozialista izan du, eta osasuna zerbitzu publikoen defentsa eta krisitik irteteko bidezko konponbide bat lehenetsi izan dira. Susperraldirako jada lantzen ari diren oinarriek Europako funtsek zabaldu zuten bide aurrerakoi beretik jarraitzea espero duela 2022k esan du Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak, protagonismoa Espainiako eta Euskadiko gobernuen laguntza publikoek, ABEE bezalako mekanismoen bidez enpleguak jaso duen babesa eta Estatuko edo Euskadiko Aurrekontu Orokorren onarpenak bereganatu dutelarik.

“2021ean, krisiari aurre egiteko lehen erantzunak norabidea sozialista izatea lortu dugu. Susperraldirako oinarriek ere norabide sozialistarekin jarraitzea da urte berri honetarako gure helburua”, azaldu du Eneko Anduezak.

PSE-EEren buruzagiak sozialistek “etorkizuna lideratzeko” duten helburua nabarmendu du, eta pandemian bete duen egitekoa azpimarratu du hedakorrak, inbertitzaileak eta izaera soziala duten kontu publiko batzuekin, euskal gizarteak bizi dituen eraldakuntzei erreparatzeari inoiz utzi gabe. Eta enpleguak izan duen susperraldia eta sektore turistikoaren prestakuntza edo modernizaziorako Europako funtsen harira izandako lehen entregak aipatu izan ditu. Horrez gain, azken gertaerak ere izan ditu hizpide, hala nola lan erreformarako akordioa, Etxebizitzaren Gida Plana eta Erronka Demografikorako Euskal Estrategia onartu izana, edo Lanbideren lehen bulego birtualaren sorrera.

“Martxan dago dagoeneko susperraldi ekonomiko bat, ari da nabaritzen eta horren ondorioak laster etxe eta enpresatara heltzen. Eta hori horrela da politika publikoetan norabide sozialista bat dagoelako. Horrela da badelako era bat politika egiteko, krisiari erantzuteko eta pandemiak hondatutako guztia berreraikitzen saiatzeko, uste sendo sozial batekin, alegia aurrerapen partekaturako borondate batekin zerikusia duena, baina ez litzatekeena posible izango sozialistak gobernuetan egon gabe eta Espainiako eta hemengo, Euskadiko, politiken erritmoa sozialistek markatu gabe”, adierazi du.

Krisiari emandako lehen erantzunak norabide sozialista izatea lortu dugu. Gure helburua, orain, susperraldiaren oinarriek norabide sozialista ere izatea da.#UnNuevoComienzo#Cumpliendo2021 pic.twitter.com/SsLI6Ja85h

— Eneko Andueza (@enekoandueza) December 29, 2021

Euskadin Covidaren kontrako neurri berriak argitaratzearekin bat, Eneko Anduezak esan du gobernuak erabakiak hartzen ari direla pandemiaren seigarren olatu honi aurre egiteko. “Baina murrizketei, eskumenei edo araudiari buruzko beharrezko eztabaidaz harago, uste dut derrigorrezkoa dela dei bat egitea guztien erantzukizun eta zuhurtziari. Gaur-gaurkoz, txertaketak jarraitzen du izaten armarik onena birusaren kontra. Eta horretan Espainia Europaren buruan bada ere, kezka eragiten digu funtsezko neurri horren kontra diren herritarrak egotea oraindik, dela informazio faltagatik, dela beldurragatik edo ezjakintasunagatik”, esan du.