Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Bidegabekeria bat zuzentzea lortu dugu, Isaías Carrasco sozialista izateagatik eta bakea eta askatasuna defendatzeagatik erail zuten”

PSE-EEren idazkari nagusiak azpimarratu du zinegotzi sozialista omentzen duen Udalaren plakak ETAren egiletza gogoratzen duela pasa den urtetik

1. argazkia
Los Socialistas Vascos recuerdan a Isaías Carrasco en el aniversario de su asesinato | Foto: Socialistas Vascos

Isaías Carrascori beste urte batez familiak eta alderdikideek egin dioten omenaldian, Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak esan du Isaías Carrasco oroitzen duen plakak testu berri bat duela pasa den abendutik. Arrasateko Udalak “ETAk 2008ko martxoaren 7an erailda, oroimenez eta omenez” esaldi osoa jarri zuen plakan pasa den urtean, Marian Romero Isaías zenaren emazteak eta euren seme-alabek behin eta berriz hori eskatzen jardun ondoren.

Arrasatera itzultzeak martxoaren 7 lazgarri baten oroimenak dakartza beti. Min horren barruan, ospatzeko zerbait dugu gaur: familiaren kemenari eta gure gestioei esker, Isaías sozialista izateagatik erail izan zutela gogoratzen duen plaka bat dugu. Horixe da egia bakarra. #IsaiasCarrasco pic.twitter.com/qIjTdyFxdA

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 5, 2022

“Aurten, ospatzeko zerbait dugu gaurkoa bezalako egun mingarrian, zuen kemenak posible egin duelako sozialistek eta familiak aldarrikatuta egia, hots, Isaías eraila izan zela. Bidegabekeria hori zuzentzea lortu dugu. Gaur harro eta pozik esan dezakegu beste esaldi bat duela haren oroimenezko plakak. Hor jartzen du Isaías Carrasco ETAk erail izan zuela, sozialista izateagatik, eta zuei dagokizue lorpen hori”, esan du Anduezak Carrascoren emazteari eta seme-alabei zuzenduz.

Hauteskunde nagusi batzuen bezperan erail zuten zinegotziaren familiari lagunduz parte hartu izan dute omenaldian, beste buruzagi sozialista batzuen artean, José Ignacio Asensio PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusiak, Miguel Ángel Morales PSE-EEren Antolakuntzako idazkariak, Iñaki Arriola sailburuak edo Gobernuko ordezkari Denis Itxasok, beste alderdikide eta lagunekin batera.

“Isaías ez zen hil, Isaías hil egin zuten. Hil egin zuten herri honetan bakea eta askatasuna, demokrazia eta Giza Eskubideak adorez, kikildu gabe, sozialistek beti egin izan dugun moduan defendatzeagatik hil zuten”, adierazi du Anduezak, ezker abertzaleak “orrialdea atzean uzteko” egindako saioak ere aipatuz. “Zer frustragarri den batzuk orria pasatu nahi izatea euren iraganetik ezkutatzeko. Ez digute balio iragana itxuraldatzea nahi duten keinuek, ez direnean urratsekin gauzatzen. Sozialistak exijenteak izango gara, biktima guztiekin dugun zorra da”, adierazi du, “jaurtitzeko arma gisa” gisa hartuta biktimez egiten den erabilpena ere deitoratuz.