Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Ramón Rubial Sarien 14. edizioa

Eneko Andueza: “Sozialisten eskutik datorren gobernatzeko era bat dago, sozialistarik gabe ezinezkoa litzatekeena”

PSE-EEren idazkari nagusiak ezkerraldetik egindako akordioak defendatu ditu Euskadi iraunkorrago, feministago, bidezkoago eta modernoago bat eraikitzeko

Ramón Rubial Fundazioaren sariek Patxi López lehendakariak eta Rodolfo Aresek bakearen alde egindako lana aitortu dute

1. argazkia
el Secretario general del PSE-EE, Eneko Andueza, junto al Lehedakari Patxi López y al ex-consejero de Interor,Rodolfo Ares, tras recibir el Premio de la Fundación Ramón Rubial a a la Defensa de la Democracia, la Paz y la Libertad | Foto: Socialistas Vascos.

Gizartea desiran den pandemia osteko aroak eta gizarteak atzerapenik gabe heldu beharko dien erronkek sozialisten lidergoa eskatzen dute, alegia talde gehiagorekin bat egiteko eta bere espazioa zabaltzeko gai den ezker batena. PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, hausnarketa egin du gai horiei buruz eta bizikidetza egiatik eraikitzeko beharrari buruz Bilbon Ramón Rubial Fundazioaren XIV. Sariak ematerakoan.

“Sozialisten eskutik datorren gobernatzeko era bat dago, sozialistarik gabe ezinezkoa litzatekeena”, esan du Anduezak Euskadiko eta Espainiako gobernuen Aurrekontuen gainean eta baita elkarrizketa sozialeko mahaietan ere lortutako akordioak aipatzean, Anduezaren esanetan “horren fruitu onak ematen ari direnak langileak eta enpresak babesteko, kalitatezko enplegua sortzeko, pentsioen etorkizuna eta belaunaldi arteko elkartasuna bermatzeko”.

Nire zorionak Ramón Rubial Sarien 14. edizioan saritutako guztiei.
Mila esker saritu guztiei, zuen lanarengatik.
Gaur, beren jardunean bikainak diren pertsonak saritzen ditugu.
Besteen gainetik nabarmentzen ditugu, jarraitu beharreko eredu direla uste dugulako pic.twitter.com/NZ9gu7RlnR

— Eneko Andueza (@enekoandueza) December 11, 2021

Eta gaineratu du: “Planeta jasangarriago bat eraikitzea, herrialdea modernizatzea, krisi honetatik bidezko era batean eta inor atzean utzi gabe irtetea... Ez zait erronka handiagorik bururatzen gure belaunaldiarentzat. Ez dut arrazoi handiagorik aurkitzen ahaleginak batzeko”. Euskal Sozialisten buruak gaurtik biharko Euskadi eraikitzearen alde egin du. “Euskadi iraunkorrago, feministago, bidezkoago eta modernoago bat. Eta, hori lortzeko, sozialisten lidergoa behar dugu. Garbi daukat biderik zuzenena sozialistak herrialdearen eta erakundeen buruan egotea dela. Ramón Rubialekin egin genuen moduan. Orain dela hamabi urte Patxi Lópezekin egin genuen moduan”, gogoratu du.

“Horrexetaz ari gara Alderdi Sozialistaren espazioak zabaldu beharraz ari garenean. Horrexetaz ari gara alderdi handiago bat eraikitzeaz dihardugunean, herrialde handiago bat egiteko, guztiok kabituko garen eta inor atzean utziko ez duen herri bat. Horixe da hasiera berri honetan finkatu dugun helburua”, nabarmendu du.

Eneko Anduezak hizpide izan ditu, halaber, euskal gizarteak terrorismoarekin jasan izan duen “minezko eta sufrimenduzko iragana” eta bere eskutik Patxi López lehendakariari eta Rodolfo Aresi bakearen alde egindako lanagatik eman dien saria ere. “Herri honetan, bizikidetza soilik hemen gertatu izan denaren egiazko kontakizunetik abiatuta gauzatuko da. Eta egia zera da, herri honetan erail egiten zela ezberdin pentsatzeagatik. Herriaren pluraltasunarekin akabatu nahi izan zen”, esan du.

Hauek izan dira Ramón Rubial Sarien XIV. edizioko sarituak:

  • Montes Solidarios. Elkartasunaren eta Lankidetzaren Ramón Rubial Saria.
  • Icíar Bollaín. Kulturaren Ramón Rubial Saria.
  • Surfrider Foundation Europe. Jasangarritasunaren eta Ingurumenaren aldeko Ramón Rubial Saria.
  • Maialen Chourraut. Kirolaren Ramón Rubial Saria.
  • Ángels Barceló. Komunikazioaren Ramón Rubial Saria.
  • Osakidetza Osasun Sistemako profesionalak. Ramón Rubial Sari Berezia.
  • José Mujica. Balio Sozialisten aldeko Ramón Rubial Saria.
  • Patxi López eta Rodolfo Ares. Demokraziaren, Bakearen eta Askatasunaren Aldeko Ramón Rubial Saria.