Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Errusiar erasoaren erronkaren aurrean, sozialistak buru garen gobernuak”

PSE-EEren idazkari nagusiak gerra geratzeko “jardun egin behar” dela, ezin garela “ikusle izan” esan du euskal sozialisten ordezkaritzaren buru gisa lehen aldiz PSOEren Batzorde Federalean izan duen parte hartzean

1. argazkia
Eneko Andueza en el Comité Federal | Foto: Socialistas Vascos

Eneko Anduezak, PSE-EEren idazkari nagusiak, babesa eman dio Errusiak Ukrainari egindako erasoari erantzuteko Madrilen Espainiako Gobernuak hartutako neurriei, eta sozialdemokraziaren eta Europa Batuaren erantzunaren unea dela defendatu du.

“Muturreko nazionalisten aurrean, pluraltasuna; autoritarismoen aurrean, demokrazia gehiago; erasoaren aurrean, Giza Eskubideen defentsa; ultraeskuinaren aurrean, sozialdemokrazia; obsesio inperialisten aurrean, Europa gehiago; eta, erronkaren aurrean, sozialistak Pedro Sánchezen eskutik bezala buru garen gobernuak”, esan du.

Sozialdemokraziaren unea da, @sanchezcastejon buru den bezalako gobernu indartsuen unea da. Gure babesik handiena Errusiak #Ukraina-n eragin duen krisiak beti ahulenen alde egingo den konponbide bat izan dezan.  #Cumplimos#ComiteFederalPSOE pic.twitter.com/zeHwLyGDr2

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 6, 2022

Anduezak bere lehen aldia izan du PSE-EEren ordezkaritzaren buru gisa PSOEren Batzorde Federalak Espainiako hiriburuan egin duen bileran. Ordezkaritza horren parte izan dira, besteak beste, Cristina González, José Ignacio Asensio eta Mikel Torres, hurrenez hurren Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko idazkari nagusi direnak, eta Idoia Mendia eta Patxi López Exekutibo Federalaren kideak.

Buruzagi sozialistak esan du ekintzetara pasatu beharra dagoela gerra irabazteko. “Ezin gara ikusle izan”, adierazi du. Eta errusiar erasoaren ondorio sozioekonomikoez eta herrialde mailako akordioen beharraz ohartarazi du: “Ikusiko dugu PP non den krisi honetan”. Horrez gain, azaldu du Urkullu lehendakariarekin burutu berria duen bileran helarazi ziola sozialisten konpromisoa gobernu guztietan erantzuteko Errusiaren inbasioak bai giza alorrean zein ekonomikoan eragingo duen egoera zail baino zailagoari.