Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Konformismoaren eta inposizioaren aurrean, bada gidoia aldatzea eta gizarte modernoago, irekiagoa eta zoriontsuago baten aldeko apustu egiten duen eredu sozialista bat”

PSE-EEko idazkari nagusia Osakidetza berreskuratzea edo Hezkuntzaren bizi-kalitatea hobetzea bezalako erronkei heltzeko gai den Lehendakarigai bat bezala aurkeztu da Salvador Illaren babesarekin

Euskalduna Jauregian bildu diren mila inguru pertsonen aurrean, deitoratu egin du PPk ez onartzea hauteskunde orokorretan jaso duen porrota eta Ferraz kalean Cara al sol abesten dutenen ideiak partekatzea

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto al Primer Secretari del PSC, Salvador Illa, y la concejala de Movilidad y Sostenibilidad del Ayuntamiento de Bilbao, Nora Abete | Foto: Socialistas Vascos

Sozialisten proposamena, Euskadiren etorkizunerako politika egiteko bere modua eta bere planak direla gizarte modernoago eta bidezkoago bat bermatzeko onena esan du PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak. “Immobilismoa” eta “inposizioa” eskaintzen duten proiektu politikoen aldean –EAJri eta EH Bilduri erreferentzia eginez–, Anduezak esan du bere alderdiak pertsonen ongizatean eta Euskadik aurre egin beharra dien erronka handiak erdigunean jartzen dituen proiektu bat duela, nazionalisten eztabaida-esparrua, politika egiteko modua eta helburuei alternatiba izateko gauza dena. Lehendakari izateko hautagaitzaren aurkezpenean esan ditu hitz horiek.

“Datozen hauteskundeak biren arteko kontua izatea nahi dute batzuek. Oker daude. EAJ eta EH Bildu nor baino nor arituko dira ikurrina handiago zeinek atera, eta Euskadi ez dago denbora galtzen jarduteko. Konformismoaren eta inposizioaren proposamenen aurrean, sozialisten eredua dago. Gidoia aldatuko dugu, euskaldunek behar dutena egiteko: gizarte hobeago bat, modernoagoa, bidezkoago, seguruagoa, irekiagoa, alaiagoa eta zoriontsuagoa dena”, adierazi du.

Euskalduna Jauregia kargu eta zale sozialistez gainezka zela, eta, besteak beste, Salvador Illa PSCko lehen idazkaria –horrek ere hitza hartu du ekitaldian– ondoan zuela, “autokonplazentzian ez erortzeko” eta euskal herritarrak aurre egin beharrean diren erronkei heltzeko orduan “kudeatzaile hutsak” ez izateko deia egin du, baita konponbide guztiak independentziatik pasatzen direla ez pentsatzeko eta, beraz, euskal Proces batekin ez amesteko ere. Eta deitoratu egin du EAJ zein EH Bildu soilik identitate kontuetara bakarrik zuzenduz aritzea.

Lehendakarigaiak hitza hartu aurretik, Nora Abete Bilboko alkateordeak hauteskundeetarako PSE-EEren lema aurkeztu du: “Aldatu Gidoia”. Horrekin, Euskal Sozialistek erakutsi nahi dute badela beste modu bat konponbideak bilatzeko, herritarren eskaerei erantzunak emateko eta, are, Euskadiren eta ingurukoen arteko harremanak ulertzeko, Espainia izeneko proiektu komunaren barruan eta begirada Europan jarrita.

Buruzagi sozialistaren esanetan, bere proiektuak Euskadi “harroago sentiaraziko gaituen toki bat” egiteko “anbizioa” du. “Konformismoa bultzatzen duenaren aldean, erantzunak ematen dituen eta ahotsa altxatzen duen eredu sozialista. Nazioa direla erreibindikatzeko kalera betiko pankartarekin ateratzen direnen aldean, Euskadi pluralago, anitzago eta irekiago bat eraikitzeko ezberdina dena errespetatzen duen gure eredua”, aldarrikatu du.

Konformismoaren eta inposizioaren aurrean, bada gidoia aldatzeko eta gizarte modernoago, irekiago eta zoriontsuago baten alde egiten duen eredu sozialista bat.

Hurrengo Lehendakaria izateko hautagaitza aurkezten dut gaur. #CambiaElGuion#AldatuBidea pic.twitter.com/EIG1vS0Nll

— Eneko Andueza (@enekoandueza) December 3, 2023

Ildo horretan, PSE-EEko idazkari nagusiak esan du Osakidetza edo hezkuntza sistema bezalako zerbitzu publikoak hobetu eta indartu behar direla. Osasun arloari dagokionez, hainbat zerizaneko alderdi “erdigunean” jartzearen alde azaldu da Andueza, hala nola: osasun mentala, lehen mailako osasun arreta, gaixotasun arraroen ikerketa, haurren minbizia edo profesionalen lan-baldintzak. “Gidoia aldatuko dugu, Osakidetzak arazoa izateari utzi eta berriro enbidia zeneko Osasun Publiko hura izan dadin”, adierazi du. Hezkuntzan, berriz, ikasleen errendimendua bermatzea edo hezkuntza inklusiboa eta berdintasunean oinarritua ziurtatuko duen Eskola Publiko bat indartzea azpimarratu du buruzagi sozialistak.

Klimaren aldaketaren kontrako borrokak duen garrantzia ere azpimarratu du. Eta “postaleko ekologista” direnen jarduna kritikatu du, trabak jartzen dizkietelako energia berriztagarriekin lotutako proiektuei. “Gidoia aldatu behar dugu, Euskadin energia berriztagarriez hitz egiten dugunean aurpegia ez dakigun lotsaz bete”, adierazi du, kontsumitzen den energia guztiaren %17 besterik ez dela berriztagarria gogoratuz. 

Bestetik, buruzagi sozialistak balioa eman dio sozialistek iragan U23-an Euskadin lortutako garaipenari, eta bere alderdiak lortutako garaipena azaltzen duten bi arrazoi nagusiak aipatu ditu. Alde batetik, funtsezko eragilea delako eskuina eta eskuin muturra gerarazteko; eta, bestetik, gobernuetan erakutsitako bagajeagatik eta kaudimenagatik. “Ongizatea, askatasuna edo pluraltasuna eta bizikidetza jokoan daudenean, Euskadin jendeak oso garbi du eta Alderdi Sozialistari ematen dio botoa”, nabarmendu du.

Lehendakarigai sozialistak esan du badela, “eskuin erreakzionarioaren” eta “independentismo tematiaren” aurrean, Espainian proiektu bat pluraltasuna errespetatzen duena eta “zubiak eraikitzen dituena, lubakien ordez”. “Eskuinak ez ditu errespetatzen instituzioak eta ukatu egiten du hauteskunde batzuen legitimitate demokratikoa, merezi duten tokira bidali dituztelako, hots, oposiziora”, esan du.

Eta Pedro Sanchezen Gobernuak herritarren ongizatea hobetzeko lortutako mugarri batzuk aipatu ditu, esaterako: LGS igotzea, pentsioen errebalorizazioa, enpleguaren kalitatea hobetzea, etxebizitzentzako laguntzak edo berdintasunerako politikak. PPren itxaropen zapuztuak eta Pedro Sanchezen inbestidurak sortu duen inpaktua izan ditu, ondoren, hizpide:

“Ez zuten barneratu. Horregatik daude amorruz. Horregatik erasotzen digute. Amnistia da aitzakia, baina egia zera da: ezin dutela jasan herrialde honek beste lau urtez Gobernu aurrerakoi bat izatearen zortea. Sozialisten egoitzei jazartzea osasuntsua dela dioten berberak dira. Gauza bat aitortu beharra dago PPri: egia borobila esan zuen Ferraz kalean Eguzkiari begira abesten dutenen bezala pentsatzen zutela esan zigunean. Eskerrak Feijoo moderatua zen”, azaldu du.

Eta Euskal Sozialistei lezioak nork eman diezazkiokeen galdetu du. “Inork, inork ere ez, ez du eskubiderik gure egoitzetara ezer aurpegiratzera etortzeko. Demokraziari erasotzen dioten faxista batzuk dira hori egiten dutenak. Ez izan horren beldur. Altxa burua eta begiratu aurrez aurre eta begietara eurei”, eskatu du.

Salvador Illa PSCko idazkari nagusiak, bere aldetik, esan du PSE-EE erabakigarria izango dela hurrengo Eusko Jaurlaritzaren eraketan, “beste batzuen urduritasuna eta presak gorabehera”, eta Eneko Anduezaren figura goretsi du, esanez “erabakimena, gainditze-izpiritua, ahaleginaren kultura” duen politiko bat dela, “aurpegia ematen” duela eta “esaten duena ulertzen” zaiola.

@socialistavasco alderdia erabakigarria izango da hurrengo Eusko Jaurlaritzaren eraketan, eta erabakigarria izango da Euskadin gertatuko denerako, azken urteotan izan den bezala. Ziur nago @enekoandueza izango dela hirugarren lehendakari sozialista. Gure babesa duzu, adiskide! pic.twitter.com/TQ2wJvAVVF

— Salvador Illa Roca/❤️ (@salvadorilla) December 3, 2023

Sozialistek gizartea errespetutik aldatzeko eta ezberdinen artean akordioak lortzeko erakundeetan lan eginez duten konpromiso politikoa ere azpimarratu du kataluniar buruzagiak. Eta ahalegin horretan lortutako helburu batzuk ekarri ditu gogora, esaterako bakea lortzea, pentsioen balioa KPIarekin batera igotzea, GLSren igoera edo langileen ongizatea bermatuko duen erabateko enplegua lortzeko anbizioa. Horren ildotik, aitortza egin dio Euskal Sozialistek “bizia jokatuz eta, are, batzuetan galduz” izandako ibilbideari.

Nora Abete Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Ingurumen zinegotziak esan du Eneko Anduezak hartu behar duela Ramon Rubialen eta Patxi Lopezen lekukoa hirugarren lehendakari sozialista bihurtzeko, “Euskadin izan diren erreforma handienen protagonista izan garelako”, haren hitzetan. 

Abetek, halaber, Euskadin geure buruari “ber asmatu eta hasiera berri bat emateko” deia egin du. “Gidoia aldatu behar dugu ausardiaz eta irudimenarekin, ez gaitezen atzean gera etorkizuneko erronken aurrean”, esan du. “Prest gaude, etxeko lanak eginak ditugu aspalditik, kudeaketa egiaztatua dugulako, geure ahotsa dugulako euskal eztabaida politikoan, baita ezagutzeko eta onartzeko moduko proposamenak eta hautagairik onena ere”, esan du, irmo, Andueza aipatuz.