Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Aguraingo Herriko Etxearen berrinaugurazioa

Eneko Andueza: “Murrizketen eta austeritatearen aurrean, inbertsio publikoa ezkutu soziala indartzeko, horixe da errezeta sozialista”

Sozialistek erantzun berbera ematen diotela krisiari Europako erakunde nagusienetan zein udalik txikienean defendatu du Agurainen PSE-EEren idazkari nagusiak

Cristina Gonzálezek sozialisten proiektu inklusiboa nabarmendu du, interes orokorra defendatzen duena muturreko aukera politikoen zein nazionalista eta kontserbadoreen gainetik

1. argazkia
El Secretario general del PSE-EE, Eneko Andueza, el Secretario General de la Agrupación Socialista de Agurain / Savatierra, y la Secretaria general del PSE-EE de Álava, Cristina González, en el acto de reinauguración e la casa del pueblo de la localidad Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, nabarmendu du sozialistak bere ideiak gauzatzen ari direla Ukrainako gerratik eratorritako egoera ekonomikoari erantzuna ematean, eta inbertsio publikoa defendatu du babes soziala indartzeko, arduradun sozialistak Europako erakunde nagusienetatik udalik txikieneraino ezartzen ari diren formula, hain zuzen.

 “Sozialistak geure ideiak ari gara gauzatzen. Sozialistak geure posizioaz baliatzen ari gara. Protekzionismoaren diskurtsuaren aurrean, ‘ahal duenak salba dadila’ besterik ez duena bultzatzen, leialtasuna eta lankidetza. Murrizketen eta austeritatearen aurrean, inbertsio publikoa ezkutu soziala indartzeko. Horixe da errezeta sozialista krisi honentzat. Horiek dira gobernu guztietan baliatzen goazen irizpideak”, esan du.

Eneko Anduezak Cristina González Arabako idazkari nagusiarekin eta Josetxu Quintana Aguraingo Talde Sozialistaren idazkari nagusiarekin batera hartu du parte Arabako Lautadako Herriko Etxearen inaugurazio-ekitaldian, pandemiagatik hainbatetan atzeratua izan eta gero.

PSE-EEko militante eta karguez lagundurik, buruzagi sozialistak adierazi du oraindik ezin dela segurtasunez esan zein izango den ekonomiaren bilakaera datozen hilabeteetan. Alabaina, esan du sozialistek badakitela zer norabide eman nahi dieten politikei, beste krisi batzuei ere aurre egin izan dietelako eta badakitelako, gainera, eskuinaren errezetek desberdintasun gehiago besterik ez dutela ekarri.

 “Ikasgaia ikasita dugu eskuinak duela hamar urte ezarritako errezeten gainean, gizarte kohesioari horrenbeste kalte egin eta gero. Krisiari eskura ditugun baliabide guztiekin aurre egiteko tematurik gaude. Eta gizarte-ikuspegi sakon batetik egingo dugu, aurrekoak bezala ez ditzagun euren zoriari emanik utzi herritar kolektibo oso batzuk”, adierazi du.

Erakundeen arteko lankidetza izango dela krisiari erantzuna emateko giltzarrietako bat azpimarratu nahi izan du Anduezak Agurainen, eta adierazi du sozialistak erakunde horietan guztietan egonik posible dela erantzun koordinatu eta sozialdemokrata bat ematea, herrialde honen ezkutu soziala indartzea kolektibo kalteberenak babesteko, enpresei oxigenoa emateko eta industriak, enpleguak eta iraunkortasunak eskatzen duten agenda eraldatzailea ez ahazteko.

Helburu horrek akuilaturik, Pedro Sánchezen Gobernuaren lidergoa nabarmendu du, gasaren prezioari muga jartzeko bere proposamena aurrera ateratzea lortu duelako eta 16.000 milioiko zuzkidura duen plan bat martxan jarri duelako, besteak beste erregaien prezioak jaisteko, argindarraren bonua luzatzeko, alokairuen prezioa mugatzeko edo enplegua babesteko.

 “Lidergo sozialista Espainian eta Europan. Eta lidergoa Euskadin ere. Aste honetan bertan, aurreko ostiralean, Gobernuak eta Eusko Legebiltzarrak neurriak adostu dituztelako luzatzeko laguntza sozialak, enpresentzako kredituak, merkatari txikiak babesteko, garraioaren prezioak izozteko, ABEEk egoerarik zailenei erantzutea bermatzeko... Azken batean, hasieratik defendatzen genuena egiteko, hots, Espainiako Gobernuarekin eskuz esku aritu, haren neurriak osatu eta jende guztiarengana helduko den bidezko susperraldia sustatzeko”, adierazi du.

Cristina González, proiektu inklusibo baten alde

Arabako PSE-EEren idazkari nagusiak, Cristina Gonzálezek, bere aldetik, krisiaren aurrean alderdi politikoek jarduteko dituzten erak izan ditu hizpide. Eta esan du sozialistak jarduera politikoa erabilera kolektiboko eta elkartasunezko ariketa batean bihurtzen saiatzen direla, eta gure arerioen gehiegizko kritikak, jartzen dituzten zangotrabak, tratu jakin batzuk nahiz batasuna edo gehiengoak normaltasun handiagoz lortzeko laguntza ukatzeak ez direla oinarritzen harreman arazo edo lan egiteko era batzuetan. “Gertatzen dira gure proiektu inklusiboa, aukera kolektiboena, ez datorrelako bat muturreko aukera politikoekin, nazionalista eta kontserbadoreekin, ordezkatzen dituztenen interesa bilatzen dutelako oroz gain, interes orokorraren gainetik”.

Cristina Gonzálezek azaldu du pentsioak, gutxieneko soldata eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrera igotzea edo osasunean edo hezkuntzan inbertitzea herritar gehienen mesedetan dela, baina ez direla politika horiek bermatzeko zergen beharra dagoela dakitenen aldekoak: “gutxiago ordaintzea da euren aukera, eta publikoa denaren zati bat pribatu izatera pasatzea. Batez bi, publiko gutxiago eta pribatu gehiago”.

Zeinu ezberdineko indar nazionalistak ere aipatu ditu, “txikia denaz, tokikoa denaz egiten dutena euren nortasun-ikurra”. Horientzat ere ez da gustuko gu Europar Batasunean politikak lideratzen ikustea, Estatu indartsu bat azaltzea, erronka klimatikoari, energetikoari zein ekonomikoari erantzuteko gauza dena. “Proiektu politiko horietan, autodeterminazioan eta independentzian ikusten dutena euren autoerrealizazioa eta zoriontasuna eta bizi garen mundu horren interdependentea onartzea kostatzen zaiena, hankaz gora jarri dira mugak eta eskumenak”.