Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Euskadiko SER katean

Eneko Andueza: “Espero dut EAJk eta EH Bilduk ez errepikatzea lan-erreformaren hanka-sartzea eta Energia Aurrezteko Plana babestuko dutela”

PSE-EEren idazkari nagusiarentzat, gerraren ondorioak arintzeko neurriak eta zerbitzu publikoen defentsa izan behar dute datorren ikasturtearen lehentasuna

Pedro Sánchezen Gobernua higatzeko ahaleginari egotzi dio Feijóoren PP EAJrengana hurbildu izana

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en la Cadena SER | Fuente: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak hizpide izan du ostegun honetan Diputatuen Kongresuak baliozkotuko duen Energia Aurrezteko Plana, eta alderdi nazionalistei aldeko botoa emateko eskatu die. Buruzagi sozialistarentzat, Espainiako Gobernuaren Planari ezetza ematea EAJk eta EH Bilduk lan-erreformari kontrako botoa ematean egindako hanka-sartzearen parekoa litzateke. “Uste dut hanka-sartzea izango litzatekeela Diputatuen Kongresuan Errege Dekretu hori onartzeari uko egitea, lan-erreforma ez babestearen bezainbateko handia bai, behintzat, EAJk eta, kontuz, EH Bilduk egin izan zuten bezala”, esan du.

Eneko Anduezak unearen larritasuna azpimarratu du Euskadiko SER katean egindako elkarrizketa batean, eta etorkizunean egoki irizten dioten proposamenak egitera eta euren diskurtsoa izatera gonbidatu ditu bi alderdiak, legearen onarpena oztopatu gabe, ordea. “Nire itxaropena eta nire nahia da alde bozkatuko dutela, eta uste dut adibide on bat dutela lan-erreformari ezezko botoa eman ziotenean ekarri zuen guztian. Uste dut ikasi beharko luketen ikasgaia bat dutela. Une hauek ez dira jolasean aritzeko, ezta botoak ateratzeko ere, aurkeztu nahi dituzten proposamenez eta egin nahi duten diskurtsoaz harago.

Espero dut @eajpnv eta @ehbildu alderdiek @sanchezcastejon-en Gobernuaren Energia Aurrezteko Planaren alde bozkatuko dutela, hanka-sartzea izango litzateke bestela.
Ikasi beharreko ikasgai bat dute #lan-erreforma-ri eman zioten boto negatiboarekin.

📻 @SEReuskadi #HacemosEuskadi pic.twitter.com/M53h6wUkNB

— Eneko Andueza (@enekoandueza) August 23, 2022

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak esan du PSE-EEk Putinek Ukrainia inbaditzearen ondorioak arintzeko neurriak hartzea eta zerbitzu publikoen defentsa izango dituela lehentasun datorren ikasturte politikoan. “Gure lehentasuna zerbitzu publikoak defendatzea izango da beti, behar handiena dutenek eta bazterkeria arriskuan direnek nahikoa berme, nahiko koltxoi izan dezaten zaintzea gure zerbitzu publikoen bitartez, bazterkeria horretan ez daitezen eror eta sor daitekeen arrakala ez dadin izan horren handia”, azaldu du.

Eneko Anduezak dioenez, zerbitzu publikoak indartzeko lanean jarraituko dute sozialistek, batez ere hezkuntzarenak eta osasunarenak, eta desberdintasunak borrokatzeko eta, jakina, baita aukeren herrialde bat izatearen alde ere. Uste dut erronka asko ditugula eta, Ukrainiarekin gertatzen ari denaz gain, uste dut baditugula bi hauek bezala deskuidatu behar ez ditugun helburu batzuk”.

Aktualitate politikoari eta Feijóoren PPren EAJrenganako balizko hurbilpen bati buruz, berriz, EAJk zentsura-mozioa “arrastaka” onartu zuela gogoratu du buruzagi sozialistak, baina esan du mugimendu hori, bere iritziz, gehiago dela PSOE eta Pedro Sánchez buru den Gobernua ahultzeko nahiagatik.

“Nire ustetan, Feijóok Gobernu sozialista hondoratzearren indarrak biltzeko asmoak bultzatuta beste talde politiko batzuengana hurbiltzeko ahaleginaren fruitua da. Nik uste dut alferreko lana dela, proiektu sozialista proiektu sendoa delako eta, jakina, jendeak oso argi du proiektu sozialista sendo indartsu bat dela herrialde honetan oraintxe bertan behar dena egoera honetatik irteteko”, adierazi du.