partekatu
Eneko Andueza: “Indarrak batu behar dira klimaren aldaketaren kontra borrokatzeko eta ardogintza sektorearen jarduera bermatzeko”
PSE-EEko idazkari nagusiak ardogintza sektoreari babesa azaldu dio Navaridasen, Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Jaian, eta “klimatologia ematen ari zaigun abixuez” ohartarazi du
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, ardogintza sektoreari babesa azaldu dio Navaridasen egin den Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Jaian. “Aitortza egin nahi diegu gure lurrari hainbeste ematen dion sektorearen lanari, eta ardandegi-jabeak, enologoak, nekazariak, landako langileak, jende asko omendu nahi dugu, Euskadik Arabako Errioxako ardoan erreferentzia-puntu bat izatea posible egiten dutelako. Uste dut bidezkoa dela horrenbeste zailtasuneko lan bati aitortza egitea eta erakundeen babesa bermatzea”, adierazi du Anduezak.
Anduezak Cristina Gonzalez Arabako PSE-EEko idazkari nagusiak, Daniel Senderos diputatuak eta Pula Somalo senatariak lagundurik egon da, eta ardoaren munduak turismoa eta gastronomia bezalako beste sektore batzuetan duen eragin positiboa nabarmendu du, klimaren aldaketak nekazaritza-jardueran izango dituen ondorioez ohartarazteaz gain.
Indarrak batu behar ditugu ardogintza sektoreari laguntzeko, horko langileak babesteko, enpresekin kolaboratzeko, Arabako Errioxak aurrera egitea eta horrentzako klima egoki bat bermatzeko. #RiojaAlavesa #Navaridas #Euskadi @gpsv_parlamento @psealava @PseRiojAlavesa @SomaloPao… pic.twitter.com/5YTnxyyTz9
— Eneko Andueza (@enekoandueza) September 17, 2023
“Iragan ostegunean, Legebiltzarreko Politika Orokorreko osoko bilkuran, eztabaidatu genuen gauza batzuez ere hitz egingo dugu, landako mundua, nekazaritza mundua klimatologiaren mende dagoelako eta klimaren aldaketak hamaika abisu ematen ari zaigulako azken garaiotan. Ahalegin guztiak batu behar dira klimaren kontrako borrokak erremintak izan ditzan, tresnak izan ditzan, legeak izan ditzan, borroka hori ahalik eraginkorrena izateko neurriak izan ditzan”, esan du.