Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Krisia Ukrainako gerrarengatik

Eneko Andueza: “Errezeta sozialdemokratentzako unea da Europan, Espainian eta sozialistek parte hartzen dugun gobernu guztietan”

Pedro Sánchezek hartu dituen neurriak indartuko dituen beste batzuk eskatu dizkio PSE-EEren idazkari nagusiak Euskal Gobernuari, lehendakariarekin eta EAJrekin Ajuria Enean izandako bileran.

1. argazkia
Reunión de Eneko Andueza con el Lehendakari y el PNV en Ajuria Enea | Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak Errusiak Ukraina inbaditzearen ondorioz sortutako krisiari sozialdemokrazia gehiagorekin erantzun beharra dagoela defendatu du, bai Espainian bai Europan, eta azpimarratu du Pedro Sánchezen Gobernuak hartutako neurriak ildo horretatik doazela eta Eusko Jaurlaritzak hartuko dituenak gizarte ezkutua indartzeko helburuari erantzun behar diotela. Andueza izan da sozialisten ordezkaritzaren buruan Lehendakariarekin eta EAJren ordezkaritzarekin egindako bileran, Urkulluk abiatutako kontaktuen txandaren barruan. Bileran izan da, halaber, Ekain Rico Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldearen idazkari nagusia.

Errezeta sozialdemokratentzako unea da Europan, Espainian eta sozialistek parte hartzen dugun gobernu guztietan, #Ukraina-ko gerratik eratorritako krisiari aurre egiteko.  #HacemosEuropa pic.twitter.com/KGT7lFnnrn

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 6, 2022

 “Egoerak guztien ekarpena eskatzen du, gobernuena eta oposizioarena. Ekintza bateraturako unea da, ez da diskurtso demagogiko eta populistentzako garaia. Zaurgarrienak, beharrik handiena dutenak babesteko unea da, giza ezkutu bat ezartzeko. Beste krisiek erakutsi dute austeritatearen eta murrizketen errezetek desberdintasunera baino ez gaituztela eramaten, eta guk oso argi dugu errezeta sozialdemokraten unea denaz. Halaxe ari gara erakusten Europatik Pedro Sánchez presidentearen lidergoarekin eta sozialistek parte hartzen dugun beste gobernu batzuen ekarpenekin”, azaldu du.

Eusko Jaurlaritzaren gerakinen helmugari buruz galdetu zaionean, euskal buruzagi sozialistak esan du Exekutiboak beharrezkoa den finantzaziora joko duela Espainiako Gobernuak hartu izan dituen neurriak osatzeko, baina ohartarazi du kantitate horien xedapena legez ezarririk dagoela eta larrialdiko eta premiazko egoerei erantzun behar diela. “Beharrezkoa balitz, gerakinek giharra erantsi dezakete Gobernuak abian jarriko dituen neurriak aurrera ateratzeko”, adierazi du.

 “Eusko Jaurlaritza honek eskua zabalik duela aritzen da, baditugu horren adibide batzuk legegintzaldi honetan”, esan du ostiral honetan Eusko Legebiltzarrak burutuko duen ohiko bilkura aipatuz, Ukrainako gerrak eragin duen krisiari erantzungo dioten neurriak eskatzeko.