Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Erreforman, kontsentsua bezain garrantzitsua da ekitatezko eta kalitatezko Hezkuntza baten helburuak argi izatea”

PSE-EEren idazkari nagusiarentzat, akordioen emaitzek lege berri batera eta ”hezkuntza-sistemaren beharrentzako erantzunak” bermatuko dituen arau-esparru eraman behar dute

“Un sistema educativo de futuro. Euskal Hezkuntzarentzat bide berria” jardunaldian, desberdintasunak desagertu beharrean areagotu egingo dituen sistema dual baten arriskuaz ohartarazi du

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, interviene en la apertura de la jornada sobre el sistema educativo vasco | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, ontzat jo du Eusko Legebiltzarreko indar politikoek Euskal Hezkuntza Lege berriaren oinarrien inguruan lortutako kontsentsua, baina prozesuaren azken helburua azpimarratu du, ikasleentzako ekitatezko eta kalitatezko hezkuntza-sistema bat bermatzearen garrantzia. Euskal Sozialistek akordio horiek lortzen eta hezkuntza-sektoreak aurkeztutako eskariak entzuten bete duten egitekoa ere nabarmendu du Anduezak.

 “Euskal Sozialistek munduko prestasun guztia dugu hezkuntza-komunitateari entzuteko eta horrekin lankidetzan aritzeko. Baina kontsentsua bezain garrantzitsua da helburuak argi izatea. Eta helburu nagusia izan behar du guztientzako ekitatezko eta kalitatezko Hezkuntza bat bermatzea, prozesu guzti horren emaitza gure hezkuntza-sistemaren beharrei benetan erantzungo dien lege berri bat eta esparru-arau bat izatea”, adierazi du buruzagi sozialistak.

Ekitatezko eta kalitatezko Hezkuntza bat bermatzea da gure helburu nagusia. Erreforman, prest gaude kontsentsuaren alde lan egiteko, gure sistemaren beharrei erantzungo dion lege bat izateko. #HacemosEuskadi pic.twitter.com/yg2hPMdeYB

— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 11, 2022

Anduezak gizarte “libreagoak, bidezkoagoak eta ekitatezkoagoak” sortzeko bidean hezkuntzak duen garrantzia azpimarratu du Bilbon burutu den “Un sistema educativo de futuro. Euskal Hezkuntzarentzat bide berria” eztabaida-jardunaldiaren irekieran. Era berean, esan du hezkuntzarako sarbidea lan edo kultura bezalako beste arlo batzuetan sortzen diren “desberdintasunen isla” dela, eta egoera horrek dakarren arazoaz ohartarazi du. “Hezkuntza desberdina inbertsio txarra da edozein gizarterentzat”, azpimarratu du.

Hezkuntza-sistemaren erreformaren gainean PSE-EEri “kezka” eragiten dioten hiru gai aipatu ditu euskal buruzagi sozialistak, hots, egoera sozialaren araberako hezkuntza-sistema dual baten ezarpena saihestea, gizarte anitz eta pluralago batera moldatzea eta inor atzean utzi gabe ikasle guztien eskola-arrakasta ziurtatzea. Erronka horiek gainditzeko, ikasitako gauzak “errealitate aldakor” batera moldatzearen alde azaldu da Andueza, baina baita sistemaren emaitzak eta errendimenduak eraginkorki aztertzearen alde ere.

Sozialistek bai Euskadin, bai Espainian, Hezkuntzari bultzada ematen egindako lana goraipatu du idazkari nagusiak, eta José Ramón Recalde eta Fernando Buesa bezalako eragileak nabarmendu ditu Euskal Eskola Publikoaren Legearen egile gisa, eta Isabel Celaá ministroak sustatutako HLOALOren (Hezkuntzaren Lege Organikoa Aldatzeko Lege Organikoa) onarpena jarri du adibide gisa.

 

Hezkuntza-plangintza eta gizarte-kohesioa

 “Un sistema educativo de futuro. Euskal Hezkuntzarentzat bide berria” eztabaida-jardunaldia Alfredo Retortillok zuzentzen duen Hezkuntza, Zientzia, Ikerketa eta Unibertsitateen Idazkaritzak antolatu izan du, eta Mari Luz Martínez Seijo PSOEren Hezkuntza eta Lanbide Heziketaren idazkariak eman dio amaiera.

Lehen eztabaida-mahaia María Luisa García Gurrutxaga Gipuzkoako PSE-EEren Hezkuntza eta Unibertsitateen idazkariak zuzendu du eta erronka demografikoen, sozialen eta hezkuntzakoen arteko loturak eta, bereziki, hezkuntza-sare eraginkorrari eusteko, emaitzak hobetzeko edo segregazioa saihesteko hezkuntza-plangintzak duen garrantzia jorratu izan dira.

Lucas Cortazar-ek, EsadeEcPol zentroko Hezkuntza zuzendari eta Munduko Bankuaren aholkulari denak, eskolan ikasle kopurua jaistearen ondorioei buruz ohartarazi du, eta emaitzetan izandako beherakadaren arrazoiak aztertu ditu; horien artean, hipotesi gisa, sistemaren agortzea, D ereduaren muga edo teknologiaren eragina aipatu ditu. Eta esan du euskal Hezkuntza “eskola-segregazioaren buruan” dela.

Usoa Urbieta Baikara Gipuzkoako Eskola Publikoko Gurasoen Federazioko koordinatzaileak deitoratu egin du haren ustez ezegokia den plangintza batek arriskuan jarri izana ikastetxe publikoen biziraupena. “Politikoki zerbait egin beharra dago”, adierazi du Euskadiko udalerri nagusietako bi sareetako –publikoa zein hitzartua– eskaintza zehaztu eta gero.

 “Eskola Publikoari aitortzen zaion protagonismoa Plangintza Dekretu berriaren artikuluetan jasota egon behar du. Eskariari erantzuten dioten politikekin bakarrik aritzeari utzi beharra dago, gizarte-kohesioari erantzuna emateko. Bi gaiak uztartuko dituen erabakiak hartu behar dira”, adierazi du.

 

Eleaniztasuna

Bigarren mahaiak “Eleaniztasuna, aniztasuna eta eskola-arrakastaren ebaluazioa” zuen izenburua eta Nora Abete PSE-EEren Kultura, Euskara eta Kirol idazkariak zuzendu du.

Foro horretan, Francisco Lunak, Estatuko Eskola Kontseiluko kide denak, eredu guztietarako ezarri izan diren hizkuntza-helburuei erreparatu die, eta “birpentsatu” beharra dagoela esan du. Francisco Lunaren iritziz, murgiltze eredutzat har daiteken D ereduak bermatzen du, egun, euskararen ezagutza hobea, baina “praktiketan, helburuetan eta metodologietan” aldaketak egitearen alda azaldu da.

“D eredua heldu da bere jomuga batera, eta aldaketa eskatzen digu, ez duelako funtzionatzen gizarte osoarentzat”, adierazi du. Alabaina, esan du ez dagoela alternatibarik egungo hizkuntza-helburuetarako, “ez badugu nahi hizkuntza-segregazioa handitzerik”.

Ricardo Arana irakasle eta kazetariarentzat, 1978 eta 2010 urteen bitartean euskal hezkuntza-sisteman bildutako esperientziak lau printzipio erakusten dizkigu: posible da hizkuntza bat baino gehiago eta hizkuntza batean baino gehiagotan ikastea; ama-hizkuntza ikasteak ikaskuntza errazten du; hizkuntza bat hobeto ikasten da hizkuntza batean zerbait ikasiz; eta, ikasketako hizkuntzak eragin dezake ikaskuntzan. Haren ustez, erronka da euskal gizartea printzipio horiek behar bezala uztartzeko gai izango ote den.

Arana nahigabeturik azaldu da 2016. urtetik ez dagoelako euskal Hezkuntzaren ebaluazio osorik, eta “muga demokratiko” bat da hori, haren ustetan. Eta emaitzak nabarmendu nahi izan ditu, agerian utziz ez direla era homogeneoan ematen sektore sozioekonomiko guztietan: “Gure arazoa ez da hizkuntza kontu bat, ez da euskara gehiago edo gutxiago jakitea, esparru guztietako emaitza multzoa baizik”, esan du, eta jarraian honako hau bota du: “ez digu balio neurri bereko eredu batek populazio anitz batentzat”.

 

Martínez Seijo, HKHLOtik HLOALOra

 “Hezkuntzan murrizketak dauden bakoitzean, kalteberenek pairatzen dituzte gehien”, adierazi du jardunaldiaren klausuran PSOEren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako idazkari Mari Luis Martínez Seijok, eta “HKHLOren oinordetza kaltegarria” eta Isabel Celaá ministroak sustatutako hezkuntza legea, hots, HLOALO, kontrajarri ditu. Haren ustetan, sozialistak “zeharo harro” egon daitezke lege horrekin.

Eta arbuiatu egin ditu eskuinak edozein aldaketaren aurka azaltzearren bultzatzen dituen “kanpaina mediatiko, esamesa eta gezurrak”, eta garai berri honek hezkuntza publikoaren izaera egituratzailea berreskuratzeko balio behar duela esan du, eredu inklusibo bat lortzeko eta ekitatea indartzeko. “Hezkuntza-erreformaren helburua da ikasle guztiek beren potentzialik handienera heltzea ikasle gisa, eta guztiei benetan behar dutena ematea”, azaldu du. Eta helburu batzuk aipatu ditu, besteak beste, eskola-porrota eta eskola uztearen tasa murriztea edo ikasturtea errepikatzen duten portzentajea gutxitzea.

PSOEren arduradun federalarentzat, Hezkuntza publikoa da “ikasle guztien hezkuntzarako eskubidea bermatzen duen bakarra”, eta itundutako hezkuntzak “helburu sozial bat” izan behar du, “ikastetxeek ikasleak hautatzeko” izan beharrean.

Martínez Seijok Lanbide Heziketaren Legea era aztertu du, esanez espainiar Hezkuntzan bazela gainditu gabeko ikasgai bat, alegia lanbide heziketari prestigioa ematea eta hobetzea, langile eta enpresentzat erakargarriagoa eta baliagarriagoa izate aldera.