partekatu
Eneko Andueza: “Euskal sozialismoak konpromisoa erakutsiko du beti gure erakundeen defentsan, Fernando Buesak zuena bezala, gizartean bakean bizitzea ahalbidetzen digutelako”
“Belaunaldi berriek Euskadin ezberdin pentsatzeagatik hil egiten zela jakiteko eskubidea” dutela esan du PSE-EEko idazkari nagusiak buruzagi sozialistaren omenez egin den lore-eskaintzan parte hartu ondoren

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, sozialista guztiek erakundeen defentsarekin duten konpromisoa nabarmendu du, duela 25 urte Jorge Diez ertzainarekin batera erail zuten Fernando Buesaren adibideari jarraituz. “Bermatu dezaket euskal sozialismoak konpromisoa erakutsiko duela beti gure erakundeen defentsan, Fernando Buesak zuena bezala. Erakunde horiek guztiek ahalbidetzen digute gizartean bakean bizitzea, justizia soziala hedatzen eta askatasunak bermatzen aurrera eginez”, adierazi du bere sare sozialetan bi eraildakoen omenez egindako lore-eskaintzan parte hartu ondoren.
Eneko Anduezak sendiekin partekatu du beste urte batez oroimen eta omenezko ekitaldia, Cristina Gonzalez PSE-EEko presidenteak, Javier Hurtado Arabako PSE-EEko idazkari nagusiak eta alderdiko beste kargu batzuek lagunduta, tartean Maider Etxebarria Vitoria-Gasteizko alkatea, Mikel Torres lehendakariordea eta Maria Jesus San Jose Justiziako sailburu eta Justizia, Memoria Demokratikoa eta Bizikidetzako idazkariaren laguntzarekein. Fernando Buesa Fundazioak belaunaldi gazteenen kontzientziazioan jarri nahi du fokua 2025 honetan.
“25 urte igaro dira ETAk Fernando Buesa eta Jorge Diez erail zituenetik, baina beren sendiekin batera gogoratzen jarraitzen dugu gure alderdikidearen konpromiso politikoa eta biek zerbitzu publikorako zuten bokazioa. Belaunaldi berriek eskubidea dute Euskadin ezberdin pentsatzeagatik hil egiten zela jakiteko eta krimen haiek babestu zituenengandik hura guztia ez zela gertatu behar eta bidegabeki egindako kaltea bere gain hartzen dutela entzuteko”, adierazi du Eneko Anduezak.