Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Herri Irratian

Eneko Andueza: “Sozialisten proiektua sendoa da, irmoa, jendea eta interes komuna jartzen ditu erdigunean, eta beraz, hauteskunde kalkuluetatik urrun da”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en Radio Popular-Herri Irratia | Fuente: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du sozialisten proiektua “sendoa” dela eta Pedro Sánchezen Gobernua eraginkortasunez ari dela jokatzen koiuntura ekonomiko global zailaren ondorio negatiboak arintzearren, eta alderdi batzuk egoera zail hori interes alderdikoietarako erabili izana kritikatu du. “Errusiaren Ukrainako inbasioa Espainiako Gobernua ahultzeko erabiltzen du oposizioak, elkarri laguntzen aritu beharrean”, adierazi du. 

“Batzuk zeharo obsesionatuta daude gobernuak eta proiektu sozialista hankaz gora jartzearekin, baina berri txar bat eman beharra diet: sozialisten proiektua sendoa da, irmoa, jendea jartzen du erdigunean eta, batez ere, herrialde honetako interes komunari begiratzen dio. Gu ez gara hauteskundetarako kalkuluak egiten ari, beste batzuk bezala. Herrialdeari egonkortasuna emateko ahaleginean ari gara, eta inoiz gertatu behar ez zuen gerra honetatik eratorritako koiuntura hau arintzen, jakina”, azaldu du.

Atzo garbi geratu zen PP zergatik den damututa eztabaida bat eskatzeagatik @sanchezcastejon eta @NunezFeijoo-ren artean.

Presidentea izan zen irabazle garbia, mahai gainean jarri zituelako krisi energetikoari aurre egiteko proposamenak eta beharrik gehien dutenak babestu zituelako.

📻@RadioPopular #HacemosEuskadi pic.twitter.com/x4bL8QYbe3

— Eneko Andueza (@enekoandueza) September 7, 2022

Herri Irratian egin dioten elkarrizketa batean, Eneko Anduezak esan du Pedro Sánchez izan zela “irabazle garbia” Gobernuko presidentearen eta Senatuko PPko liderraren arteko eztabaidan, aurrenak mahai gainean jarri zituelako gizarteko kolektibo kalteberenak defendatzeko proposamenak. “Garbi geratu da PP damutu izanaren arrazoia eta zergatik azaldu zen azkenean eztabaida ez egitearen alde”, adierazi du.

Transferentzien eskualdaketari buruz galdetu zaionean, gai hori Espainiako Gobernuaren kontra “jaurtitzeko arma” gisa erabili izana salatu du buruzagi sozialistak, eta esan du Euskal Sozialistak eskualdaketak berme juridikoekin egitearen alde daudela. “Nahiago dugu gauzak ondo egitea, azkar eta gaizki egitea baino”, izan dira bere hitzak.

Horrez gainera, Anduezak azpimarratu du Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harremana “sendoa, zintzoa eta leiala” dela, eta ministerio eta sail ezberdinen arteko sektorekako konferentziak eta sailburuen eta ministroen arteko harremanak jarri ditu horren adibide.

PSE-EEren idazkari nagusiak, halaber, balorazio positiboa egin du azken Ministroen Kontseiluan onartutako Errege Dekretuaren gainean. Dekretuak, izan ere, langabeziarako eskubidea bermatzen die eta kaleratzeetan babes handiagoa eskaintzen die etxeko langileei. “Kolektibo kalteberenei estaldura soziala ematea oso garrantzitsua da sozialistentzat. Zor historiko bat zen, eta justizia egin da”, azaldu du.