Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   EUSKADIKO ELKARTE SOZIALISTAREN 136. URTEURRENA

Eneko Andueza: “PPk, behar izanez gero, berri faltsuak zabalduz heldu nahi du boterera, baina ez du lortuko, sozialismoaren ilusioa ez delako agortzen.

PSE-EEren idazkari nagusiak popularren jarrera salatu du, hauteskunde-iruzurraren mehatxuekin gezurrak zabaltzen ari direlako: “PP alderdi antisistema bat bezala ari da aspalditik”
Bidezko susperraldiaren aldeko eta inflazioa borrokatzeko politika sozialistak defendatu ditu Euskadiko lehen Elkarte Sozialistaren 136. urteurrena ospatzeko ekitaldian

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, participa en el acto del 136º aniversario de la primera Agrupación Socialista de Euskadi, en la plaza de La Cantera de Bilbao | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, PPk boterera heltzeko asmoz hartu duen estrategia kritikatu du, hauteskunde prozesuaren inguruan zalantzak zabaltzen ari delako, eta kontserbadoreei ohartarazi die Pedro Sánchez presidenteari legitimitatea kentzeko euren jarrerak ez duela ondoriorik sortuko. Horri buruz, Anduezak adierazi du popularrak lehen ere saiatu izan zirela metodo horrekin zentsura-mozioa eta gero, baina ezin izan zutela “PSOEk altxatu zuen ilusio olatuarekin”, eta orain ere ezingo dutela lortu, “progresisten, sozialisten eta ezkerraren ilusioa ez delako agortzen”.

 “Euskal Sozialistak ere ilusio horren parte gara eta Pedro Sanchezi lagunduko diogu legegintzaldi hau berez dagokion unean amaitu dadin, eta, ondoren, presidentea babestuko dugu hurrengorako”, adierazi du. 

Buruzagi sozialistak esan du PPko buruzagiek “ezin dutela irentsi PSOEk gobernatzea”, eta, horregatik, “herritarrei zer Gobernu nahi duten erabakitzeko gaitasuna ukatzeko gai” direla. Eta popularren aldetik berri faltsuak zabalduz prestatutako estrategia Donald Trumpek bere garaian egin zuenarekin alderatu du. “PPk gezurra bota eta gero ukatu egiten du, baina ez guztiz. Teknika hori ezagutzen dugu, eta ez gaitu harritzen, aspalditik ari direlako sistemaren kontrako alderdi baten gisa jokatzen”, esan du.   

Politika ezkor horiekin kontrajarriz, Eneko Anduezak sozialistak jarri ditu adibidetzat herritar kalteberenak babesteko berme gisa, bidezko susperraldi bat bermatuz, inflazioaren aurka borrokatuz eta kalitatezko enplegua sustatuz.

Enpleguaren osasun onaz denaz bezainbatean, azken hilabeteotako datu onak “atsekabea dira eskuinarentzat eta eskuin muturrarentzat”, buruzagi sozialistaren iritziz. Gaur egun, Espainiak 733.000 langabetu gutxiago ditu 2021eko ekainean baino, eta Gizarte Segurantzan 20,3 milioi baino dira afiliatuta. “Hori guztia, ahaztu gabe gerra bat dugula Europaren mutur batean, horrek dituen ondorio ekonomikoekin, giza ondorioez gain”, adierazi du. 

Eneko Anduezak Espainiako Gobernutik inflazioaren ondorioak murrizteko abian jarritako neurriak ere nabarmendu ditu, eta arazo horri aurre egiteko gaurko egunera arte zuzendu izan diren baliabideak aipatu ditu, azken laguntza-blokeko 9.000 milioirekin guztira 15.000 milioi izango direlarik 2022a amaitzean. 

PSE-EEren idazkari nagusiak adibide batzuk jarri ditu: argiaren BEZa %5era jaitsi izana, Europar Batasuneko portzentajerik baxuena, alegia, errenta baxuenentzat ezarritako 200 euroko laguntza edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren eta kotizazio gabeko pentsioen %15eko igoera. “Gerraren ondorioak arintzeko Europan baliabide gehien mobilizatu izan duen ekonomia gara, BPGren %1, ia-ia”, azpimarratu du. 

Azkenik, Next Generation funtsak lehenbailehen lortzearren Pedro Sánchez presidenteak egin izan duen lana aipatu du Anduezak, eta azpimarratu du Espainia izan dela europar funtsen bigarren ordainketa eskatzen lehen herrialdea Berreskuratze Planerako. “Aurrenak izan gara orain arte egin izan den guztiari buruz Europar Batzordearen ebaluazio positiboa jasotzen, eta, ondorioz, aurrenak bigarren ordainketa hori eskatzen”, adierazi du.